Aro Modernoko Esplorazioak eta Mundu Berriaren Aurkikuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,62 KB
Munduaren ezagutza Aro Modernoan
Europarrek munduaz ezagutza mugatua zuten; Europa mendebaldeko muturretik zein Afrikako Magrebatik hasi eta Asia ekialdeko lurraldeetarainokoa (Txina, Korea eta Japonia).
Nabigaziorako aurrerapen teknikoak
- Iparrorratza: Itsasertza bistan izan gabe nabigatu ahal izan zuten.
- Astrolabioa eta koadrantea: Latitudea kalkulatzeko erabili ziren.
- Labainderak eta harea-erlojuak: Itsasontziaren nabigazio-abiadura neurtzen lagundu zuten.
Portugaldarren lehen bidaiak
- Pixkanaka egin zuten aurrera esplorazioetan.
- Ceuta konkistatu ondoren, Madeira uharteak eta Azoreak aurkitu zituzten.
- Diego Caok Kongo ibaiaren bokalea aurkitu zuen eta Bartolomeu Diasek Afrikaren hego muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iristea lortu zuen.
Indiarako bidea: Proposamenak eta lorpenak
- Kristobal Kolon Lisboara joan zen Portugalgo erregeari Ozeano Atlantikoan barna Asiara iristeko bide berri bat proposatzera, baina erregeak Kolonen proposamena atzera bota zuen.
- Vasco de Gamak zuzendutako flota bat irten zen Lisboatik eta hamar hilabetetan iritsi zen Indiara.
- Pedro Álvares Cabralek Brasil aurkitu zuen, Indiara egiten ari zen bidaia batean Afrikatik gehiegi urrundu zenean.
Amerikaren aurkikuntza eta Gaztelaren esplorazioa
- Kristobal Kolon ziur zegoen Lurra esferikoa zela eta mendebalderantz bidaiatuz Asiara iristea posible zela uste zuen.
- Kolon Gaztelara abiatu zen Portugalen ukoaren ondoren; azkenean, Errege-erregina Katolikoek eginkizuna finantzatzea erabaki zuten.
- Lurrik ikusi gabe hainbat aste igaro ondoren, kostaldera iritsi zen. Kolonek San Salvador izena jarri zion uharteari.
- Kristobal Kolonek Asiara iritsi zela uste zuen eta han hil zen; baina Ameriko Vespuzio nabigatzaile italiarrak frogatu zuen Kolonek ibilitako lur haiek beste kontinente batekoak zirela. XVI. mendearen hasieran Amerika izena jarri zioten.
Munduaren banaketa eta Tordesillasko Ituna
- Gaztela eta Portugalen arteko lehia zela eta, Errege-erregina Katolikoek Aita Santuarengana jo zuten, hark erabaki zezan aurkitzen ari ziren lurren gaineko eskubideak.
- Azkenean, Gaztelak eta Portugalek Tordesillasko Ituna sinatu zuten; bertan meridiano bat marraztea erabaki zen lurraldeak banatzeko.
- Aurkikuntzen ondorioz, itsasoz haraindiko bi inperio handi sortu ziren: Espainiarena eta Portugalena.
Munduari lehen itzulia
- Kolonen bidaiei esker, esplorazio-bidaiak egitea erraztu zen.
- 1519an, Fernando Magallanesek zuzendutako espedizio bat irten zen Sevillatik.
- Magallanes marinel portugaldarra zen eta haren asmoa Ozeano Atlantikoaren eta Barearen artean pasabide bat aurkitzea zen, Moluketara iristeko.
- Magallanes hil egin zen eta Juan Sebastian Elkanok ordezkatu zuen espedizioaren zuzendaritzan.
- Moluketara iritsi eta 1522an Espainiara itzuli zen, Afrika ertzetik nabigatuz.
- Juan Sebastian Elkanok munduari lehenengo itzulia eman zion eta Lurra esferikoa zela frogatu zuen.
Aro Modernoko tresna ekonomiko berriak
- Amerikaren aurkikuntzaren eta Asiara iristeko bide berrien ondorioz, merkataritza-eginkizunek kapital-inbertsio handiak behar zituzten.
- Merkataritza-konpainietan biltzen ziren, irabaziak zein galerak banatzeko.
- Bankariek kredituak eman zizkieten merkatariei, eta etxeen zein kanbio-letren erabilera hedatu zen.
- Banku-jarduera gero eta garrantzitsuagoa zen eta horri esker zenbait familia nabarmentzen hasi ziren.
Euskaldunak Amerikaren konkistan: Hiru faseak
- Esplorazio handien fasea: Kristobal Kolonen aurkikuntzaren osteko lehenbiziko hiru hamarkadak hartzen ditu. Lurralde gehienen aurkikuntza egin zen, baina ez zen eremu handirik konkistatu. Etapa honetan Juan Sebastian Elkanok parte hartu zuen.
- Konkista handien etapa: Beste hiru hamarkada iraundu zuen eta Amerikako inperio handiak konkistatu ziren.
- Kolonizazio-prozesua (Peru konkistatu ondoren): Hirugarren fasea hasi zen. Esploratzaileen eta espedizioen kopuruak gora egin zuen bigarren faseko konkisten ondorioz, eta gutxi ezagutzen zituzten herrialdeak esploratzen jarraitu zuten.