Aro Modernoa: Euskal Esploratzaileak eta Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB
Euskal Esploratzaileak eta Konkistak
Euskaldunek Amerikako eta Asiako lurraldeak esploratu zituzten, arrazoi jakin batzuek bultzatuta. Euskal itsasgizonak ospe handikoak ziren, eta ezaugarri horrek konkistan parte hartzeko aukera eman zien.
Euskal Baleontziak eta Ternuako Lotura
Itsasgizon euskaldunek, baleak harrapatzeaz gain, udako kanpamenduak eta lanerako lantegiak antolatu zituzten. Ternua uhartean, batetik, eratorritako produktuen kontsumorako hiri nagusietarako bide zen Port-aux-Basques izeneko portua; eta, bestetik, indigenek moldatutako euskara hitz egiten zela uharteko eremu batean.
Humanisten Ideiak
- Gizakiaren garrantzia defendatu zuten (antropozentrismoa). Fedea utzi gabe, humanistek uste zuten giza adimena zela unibertsoa ezagutzeko eta interpretatzeko funtsezko tresna.
- Arrazoiaren eta esperimentazioaren bidez lortutako ezagutza eta egiaren bilaketa interesatzen zitzaien, eta metodo zientifikoaren oinarriak ezarri zituzten.
- Jakin-min handia izan zuten mundu fisiko eta espiritualarekiko.
- Antzinateko literatura, filosofia eta artea izan zituzten oinarri. Herri-hizkuntzen erabilera sustatu zuten literatura lanetarako, herrialde bakoitzaren berezko hizkuntzarena, alegia.
Humanismoaren Hedapena
- Inprenta
- Humanisten arteko harremanen maiztasuna
- Akademiak
- Unibertsitateak
Zientzia Berria Aro Modernoan
Zientzia ulertzeko modu berri bat sortu zen Aro Modernoaren hasieran, zientzialariek beren proposamenak arrazoituan argudiatzen hasi zirelako, bai eta horiek frogatzeko esperimentuak egiten ere.
Zer da Mezenas bat?
Mezenasak heziketa eta arteak preziatzen zituzten nobleak eta burges dirudunak izaten ziren. Eraikuntzak jaso eta apaintzen zituzten, eta artistak babesten zituzten beren diruarekin. Hauek izan ziren beste mezenas garrantzitsu batzuk: Milango Sforza familia, Mantuako Gonzaga familia eta Aita Santuak, Erromako Julio II.a eta Leon X.a, besteak beste.
Teoria Geozentrikoa eta Heliozentrikoa
- Teoria Geozentrikoa
- Lurra unibertsoaren erdigunea dela dioen teoria.
- Teoria Heliozentrikoa
- Eguzkia unibertsoaren erdigunea dela dioen teoria.
Elizaren Egoera Aro Modernoaren Hasieran
Aro Modernoaren hasieran Eliza Katolikoa krisi sakona jasaten ari zen:
- Goi-hierarkia luxuz inguratuta bizi zen.
- Kleroak prestakuntza urria zuen, eta apaizak ez ziren lan pastoralean egoki aritzen.
- Elizako kargu asko erosi egiten zirenez, maiz geratzen ziren erlijio-bokaziorik gabeko pertsonen esku.
- Indulgentziak hedatu ziren.
- Bibliaren irakurketak giro kritikoa sortu zuten, bai dogmen, bai Elizaren hierarkiarekiko.
Doktrina Luterano eta Kalbinistak
Doktrina luteranoak eta kalbinistek ideia nagusi hauek defendatzen zituzten:
- Pertsonak fedeagatik salbatzen dira, ez egiten dutenagatik (Sola Fide).
- Fededunek harreman zuzena dute Jainkoarekin otoitzaren bidez.