Aro Modernoa: Errenazimendutik Ilustraziora

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,92 KB

Egoera Sozio-Politiko-Ekonomikoa

Errenazimendua (XV-XVI. mendeak)

Erdi Aroan jaun feudalek zituzten jabetzak eta botereak desagertu egin ziren Aro Modernoaren hasierarekin batera, eta estatu modernoak sortu ziren. Errege batzuk enperadore mailara igo ziren, beren lurraldeen segurtasuna areagotuz eta barneko merkataritza sustatuz. Itsas espedizioak bultzatu ziren, merkataritza eta konkistak garatuz, Kolonen espedizioak adibide direlarik.

Errege askoren eta Eliza Katolikoaren asmoak kontrajarriak ziren. Martin Lutherren erreforma protestanteak Eliza zatitu zuen eta erlijio gerrak piztu zituen, katolikoen eta protestanteen arteko gatazkak sortuz.

Gerraren eta merkataritza garapenaren beharrak fisikaren garapena sustatu zuen, zientzia iraultza bat ekarriz eta Aristotelesen filosofiaren eragina ahulduz. Eliza gainbehera hasi zen, hainbat ideiaren aurka borrokatu behar izan baitzuen.

Barrokoa (XVII. mendea)

Europako kontzientzia krisian murgildu zen mende honetan. Krisi hau hainbat faktorek eragin zuten: kristautasunaren banaketa, Europako herri handien arteko gerrak, merkataritza eta ekonomiaren ezegonkortasuna, gosete ziklikoak eta gizarte-aurkakotasun handiak.

Egoera hau erretauletan eta pinturetan islatzen da. Hiriak hazten joan ziren eta bizitza soziala arrazionalizatu egin zen. Monarkiaren absolutismo zentralistak ordena eta uniformetasuna bilatu zuen, banaketa eta partikularismoaren aurrean. Hirietan kontsumoa handitu zen, nekazaritzaren ekoizpena arrazionalizatu eta diruaren zirkulazioa ugaritu.

Erlijio krisiak borroka politiko eta ideologikoak ekarri zituen. Katolikoen eta protestanteen arteko 30 urteko gerrak Europako batasuna hautsi zuen. Gerra honetan Descartesek parte hartu zuen.

Elizak, Inkisizioaren bidez, pentsamenduaren askatasuna eta zientziaren garapena oztopatu zituen.

Zientzia Berria

Zientzia iraultza gertatu zen. Ptolomeoren geozentrismotik Kopernikoren heliocentrismora igaro ginen. Keplerrek planeten higiduren legeak deskribatu zituen, eta Galileok mekanikaren oinarriak finkatu zituen, inertzia legea aurkituz. Descartesek geometria analitikoaren sortzaile izan zen.

Eliza zientzia berriaren aurka agertu zen. Inkisizioak Galileo kartzelaratu zuen heliozentrismoa defendatzeagatik, eta Giordano Bruno bizirik erre zuten "unibertsoa infinitua da" esateagatik.

Filosofia modernoa zientzia modernoaren garapenarekin lotuta egon zen. Fedearen krisiak, hau da, Eliza erakundearen autoritatearen krisiak, aukera zientifiko berriak bilatzera bultzatu zuen jendea. Kultura nazionalizatzen hasi zen, Descartes frantsesa eta Locke ingelesa bezala.

Egoera Filosofikoa

Arrazionalismoa enpirismoari kontrajarrita

  • Arrazionalismoa (XVII. mendea): Descartes, Leibniz, Spinoza.
  • Enpirismoa (XVII-XVIII. mendeak): Hume, Locke, Berkeley.

Arrazionalismoa:

  • Ezagutza ziurra lortzeko, a prioriko ezagutzaz baliatzen da, esperientzia sentsorialik gabe.
  • Arrazoiak ez du mugarik; dena ezagutu dezakegu.
  • Ideiak kontzientziaren edukiak dira. Ideia objektiboak eta ziurrak sortzetikoak dira.
  • Zientziaren ulermena unibertsala eta beharrezkoa da.
  • Zientzien eredua matematika da.
  • Dena arrazionala da. Ezagutza arrazionala errealitatea da.

Enpirismoa:

  • A posterioriko arrazoiaz baliatzen da, esperientzia sentsorialaren ondoren.
  • Arrazoiak mugak ditu; esperientzia sentsorialetatik eratorriak dira.
  • Ideiak kontzientziaren edukiak dira. Ideia objektiboak eta ziurrak ez dira sortzetikoak, esperientzia sentsorialetatik eratorriak baizik.
  • Zientziaren ulermena zentzumenen bidezko ezagutza erabilgarria eta praktikoa da.
  • Zientzien eredua Newtonen fisika da.
  • Ezagutzaren arloa ez da errealitatearekin identifikatzen.

Entradas relacionadas: