Aro Modernoa: Demografia, Gizartea eta Politika
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,78 KB
Aro Modernoko Demografia: Hazkundea eta Krisiak
Europa Aro Modernoan, 50 milioi biztanle izatetik 110 milioi izatera iritsi zen.
- XVI. mendea: Hazkunde demografikoaren mendea izan zen.
- XVII. mendea: Krisi ekonomikoaren eta gerra ugariren eraginez, biztanleriaren bilakaera negatiboa izan zen.
- XVIII. mendea: Mendearen hasieran, aurreko mendeetako joerak jarraitu zuen, baina, ondoren, joera demografikoak aldatzen hasi ziren, etengabeko hazkunde demografikoa hasiz. Hazkunde horrek eragin berezia izan zuen hirietan.
Gizarte Estamentala Aro Modernoan
Aro Modernoaren hasieran, Europako gizartea estamentala zen oraindik. Pribilegioei eutsi zieten estamentu batzuek.
Noblezia: Pribilegioak eta Botere Murrizketa
Noblezia zen pribilegio gehien zituen estamentua, baina monarkiaren absolutismoak haren boterea mugatu zuen. Erregeak nobleek nekazariengan zuten boterea murrizten joan zen. Burgesiari boterea zutela erakusteko, gastuak areagotu zituzten jauregietan, otorduetan... baina horrek arazo ekonomikoak ekarri zizkien.
Nobleziaren ondasunak babesteko, XVI. mendean, maiorazko sistema sortu zuten. Horren bidez, ezinezkoa zen familiaren ondasunak banatzea edo saltzea, eta seme zaharrena lur sail guztien jabe gelditzen zen. Ingalaterran eta Herbehereetan, noblezia ez zen hain talde txikia eta asko merkataritzan aritzen ziren.
Pribilegiorik Gabeko Estamentuak
- Burgesia: Merkataritza eta hiriak handitzean, burgesiaren eragina hazi zen. Artisau eta merkatarien kopuruak eta garrantziak gora egin zutelako. Burgesia botere ekonomikoaren jabe bihurtu zen, baina ezin zituzten hainbat kargu eta pribilegio eskuratu. Noble txirotuekin ezkonduz edo erregeari titulua erosiz, noble bihurtzen ziren asko.
- Nekazariak: Industrializazioaren aurretik, nekazariak ziren ekonomiaren oinarria. Lurren jabetza oso esku gutxitan zegoen, noble eta erakunde erlijiosoen esku; Euskal Herrian, ordea, lurren jabetza oso sakabanatuta zegoen. Horrek lurren hedadura txikia zela adierazten du. Kostaldetik zenbat eta urrunago, orduan eta indar handiagoa zuten lurjabe handiek. Nekazari maizterren egoera okertu zen krisi garaian, lurjabeek presio handia egiten zietelako errentak igotzearren. Ondorioz, nekazari askok emigratu behar izan zuten Amerikara, Gaztelara edo hirietara.
- Gizartetik at zeudenak: Gizarte-egituratik kanpo jende asko zegoen. Baztertuak mota askotakoak ziren: lurrik gabe geratutako nekazariak, juduak, moriskoak, eta Euskal Herrian, ijitoak eta agotak.
Euskal Herriko Egitura Politikoen Bilakaera Aro Modernoan
Nafarroako Erresumaren Inbasioa eta Foruak
- 1512an: Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditu zuen. Nafarroako Erresuma Pirinioez iparraldeko lurrekin bakarrik geratu zen. Nafarroako Joana III.a Albretekoa Borboi dinastiarekin ezkontza bidez lotu ondoren, oinordekoek Nafarroako errege eta Frantziako errege tituluak eskuratu zituzten. 1620an, Luis XIII.ak Nafarroako Erresuma Frantziako koroari erantsi zion.
- Foru-bildumak: Erdi Aroan idazten hasi ziren, eta gehienak Aro Modernokoak dira. Foru-egitura horiek autonomia-maila handia ematen bazuten ere, estatuen eragina gero eta nabarmenagoa bihurtu zen, herritarren interesen kalterako.
Monarkia Autoritatibotik Absolutismorantz: Espainia
Errege-erregina Katolikoek monarkia autoritarioaren bidean urrats garrantzitsuak eman zituzten. Espainiako Karlos I.a eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore Karlos V.a Errege-erregina Katolikoak baino askoz boteretsuagoa izan zen, aginte handiagoa baitzuen; baina absolutismotik urrun zegoenez, zaila gertatu zitzaion lurralde guztiak kontrolatzea.