Aro Industrialeko Makinak: Lurrun-makinak eta Engranajeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

Aro Industrialeko Makinak: Lurrun-makinak

Lurrun-makinek errekuntza baten ondorioz sortutako energia termikoa aprobetxatzen dute. Beroarekin ur-lurruna lortzen dute eta, honen bidez, hainbat efektu mekaniko eragiten dituzte.

Savery: Lehenengo lurrun-makina

Asmatu zen lehenengo lurrun-makina izan zen. Meategietan dagoen lurpeko ura ateratzeko erabiltzen zen, eta bere funtzionamendua honako hau zen:

  1. Galdaran ur-lurruna lortu ondoren, ziria ireki eta lurruna balbularen eta ziriaren artean kokatzen da; ondoren, ziria ixten da.
  2. Lurruna hozten denean, bolumena eta presioa jaitsi egiten dira. Orduan, beheko balbula irekitzen badugu, urak presio handiagoa duenez, biltegira pasatuko da. Ondoren, balbula itxiko dugu.
  3. Ziria eta goiko balbula irekitzen ditugu. Lurrunak ura kanpora bultzatuko du eta, balbula eta ziria itxi ondoren, berriro bigarren urratsera joango gara.

Newcomen: Lurrun-makina hobetua

Ondoren agertu zen lurrun-makina modeloa da:

  1. Galdaran sortutako ur-lurrunak zilindroaren pistoia gora bultzatuko du "a" balbula irekitzen dugunean. Honekin batera, balantzina eta ponpatzeko barra mugitzen dira.
  2. "a" balbula itxi eta "b" balbula irekitzen baditugu, ur hotzak ur-lurruna kondentsatuko du; ondorioz, depresio bat sortzen da eta presio atmosferikoak pistoia bera bultzatzen du, ura kanpora irtenaraziz.
  3. "b" balbula ixten dugu eta prozesua berriro hasten da.

Watt: Motorraren iraultza

Ondoren, James Wattek presio atmosferikoa behar ez zuen motorra asmatu zuen. Fabrikazio-teknikak hobetuz joan zirenean, motor txikiagoak lortu ziren eta, horrekin batera, lokomotorak eta lurrunezko itsasontziak garatu ziren, munduari goitik beherako bira emanez.

Engranajeak eta Transmisio-sistemak

Transmisioa egiteko gurpil antzekoak erabiltzen dira, baina gurpil hauek elkar tartekatzen diren tailatutako hortzak dituzte.

  • Zuzenak: Hortzak zuzen tailatuta dituzte; ez dira oso eraginkorrak.
  • Helikoidalak: Hortzak diagonalean tailatuta dituzte. Akats bat dute: indar axialak sortzen dira (ardatza mugiarazten dute).
  • V itxurakoak: Bi helikoidal elkartuak dira.
  • Epizikloidalak: Transmisio-arbola bat da, hiru osagai dituena: koroa, planetarioa eta sateliteak.
  • Konikoak: Ardatzak angeluan daudenean, kono formarekin tailatu behar dira.
  • Amaigabeko torlojua: Torloju baten eta engranaje baten (koroa) elkarketa da. 90º-ra gurutzatzen diren ardatzen arteko transmisioa egiteko erabiltzen da.
  • Engranaje-trenak: Ardatz bakoitzean engranaje bat baino gehiago dagoenean erabiltzen dira.
  • Automobilen abiadura-kaxa: Elkarketa irristakorrak eta engranajeak konbinatzen dira.

Transmisio-erlazioa eta Formulak

  • Transmisio-erlazioa: i = w2 / w1 (w = ardatzen biraketa-abiadura).
  • Frikzio-gurpilak eta uhalak: i = w2 / w1 = d1 / d2 = R1 / R2.

Torloju-Azkoina Sistema

Torlojuaren ardatza birarazten badugu linealki mugitu gabe, azkoina linealki mugituko da, higidura birakaria higidura lineal bihurtuz.

Sistema honen abantailak honako hauek dira: zehaztasuna, itzulezintasuna eta indar-biderkatzaile gaitasuna.

Entradas relacionadas: