Aro Garaikidea: Erromantizismoa eta Errealismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,08 KB

ARO GARAIKIDEA: Frantziako Iraultzarekin hasi (XIX. mendea) → Erromantizismoa (Alemanian sortua) VS Errealismoa.

Jarrera Berriaren Oinarriak

Erromantizismoa → Subjektibotasuna, idealismoa, sentimenduak, indibidualismoa.

  1. Ez dute uste galderei erantzuna bilatu behar denik, ezta natura (gauzen izaera) ezagutzeak hobeto bizitzen lagunduko dienik.
  2. Literatura abstraktoa (irrazionala) → Jendeak ulertuko ez duena, pertsona kulto eta beste poetentzat egina. L'art pour l'art mugimendua bultzatu.
  3. Autore bakoitzak literatura propioa eta lurralde bakoitzak ere bai. Erromantizismo "txiki" asko sortu. (Ez da unibertsala)
  4. Autorea artista bat da eta oso garrantzitsua; sentimenduei ematen die garrantzia. Arte sublimea (oso ona) → Zerbait sakona kontatu.
  5. Paisaje zabalak, naturalak, exageratuak eta basatiak erabili.

Europa XIX. eta XX. Mendean Zehar

Industrializazioak aurrera egin. Burguesia alde batera utzita, langile klase berri bat sortu zen: langileria.

ERROMANTIZISMOA

Erromantizismoaren Ezaugarriak

Askatasuna (morala, politikoa eta artistikoa) bihurtu zen aldarri nagusia. Poesia elitistentzat egina dago, hau da, kultoentzat.

Idealismoa, Subjektibotasuna eta Intuizioa:

  1. Oinarri filosofikoa idealismoa da, arte "purua".
  2. Askatasuna bilatzen dute, baina ezinezkoa da. Hau kontatzeko ez dute araurik.
  3. Pesimistak dira, tonu tristea erabili → Askok bere buruaz beste egin, perfekziora iristea ezinezkoa zelako.
  4. Intuizioaren bidez edertasuna bilatu. Askeak izatea beraientzat ederra izatea. Estetika + Edertasuna = Originala.
  5. Porrotak, arrakasta baino garrantzi handiagoa (motibazioa sortu).

Nazionalismoa:

  1. Herria = historia, kultura, ohiturak eta hizkuntza. Herri bakoitzak bere arima du, horren erakusgarri folklorea eta hizkuntza.
  2. Nazionalismoa Europara zabaldu zen (Napoleon).
  3. Beraien herriari buruz hitz egiten zuten batzuetan.

Natura:

  1. Izaera basatia eta paisaia lausoak nagusiki.
  2. Paisaia sublimeak (izugarriak) → ekaitzak, itsaso haserrea, haizea...
  3. Naturari garrantzi handia (gu pertsonai sekundarioak, natura betidanik egon delako).

Exotismoa:

  1. Eszenatokiak → urrutiko lurraldeetan kokatzen ziren.
  2. Denbora → Erdi Aroko istorioak, aspaldiko garaietan.

Pertsonaiak:

  1. Libreak.
  2. Pertsonai borobilak → Eboluzio bat jasaten zutenak.
  3. Antiheroiak (gizartetik kanpo daudenak) + munstroak.
  4. Piratak eta lapurrak, adibidez. Gizartetik kanpo badaude, pertsonai askeak dira.
  5. Sakonak eta beldurgarriak.

Generoak:

  1. Poesia da genero nagusia.
  2. Eleberriak → beldurra/psikologia + emakumeen borroka.
  3. Antzerkia.
  4. Edgar Allan Poe, oso garrantzitsua.

Gaiak:

  1. Maitasuna eta bizitza → Sutsua, intentsoa + Etsipena, pesimismoa.
  2. Gai filosofikoak eta historikoak.
  3. Nazionalismoa (herria).

Beste batzuk: heriotza, iraultzak...

Autoreak eta Obrak (Erromantizismoa)

Alemania:

  • Schiller → Gilen Tell (antzerkia)
  • Goethe → Fausto (antzerkia)
  • Grimm anaiak → Loti Ederra, Errauskine (ipuingintza)

Espainia:

Lirika:
  • G.A. Bécquer → Errimak

AEB:

  • E.A. Poe → Lirika: Belea + Ipuingintza: Kontakizunak

Frantzia:

Eleberria:
  • Victor Hugo → Miserableak
  • Alexandre Dumas → Hiru Mosketeroak

Ingalaterra:

Lirika:
  • Aintzirako poetak:
    • Coleridge → Marinel Zaharraren Balada + Balada Lirikoak
    • Wordsworth → Balada Lirikoak
  • Satanikoak (Satan adoratu):
    • Lord Byron → Cain
    • Percy Shelley → Prometeo Askea
Eleberriak:
  • Erromantikoak:
    • Jane Austen → Harrotasuna eta Aurrejuzkuak
    • Brontë ahizpak: Charlotte → Jane Eyre, Emily → Gailur Ekaiztsuak
  • Gotikoak:
    • Mary Shelley → Frankenstein
    • Bram Stoker → Dracula

ERREALISMOA

Frantzian sortu zen 1850etik aurrera (XIX. mendetik aurrera).

Gizarte Gatazkak

  1. Demografiaren hazkundea, industriaren garapena. Ondorioz, klase sozial berriak sortu (langileria).
  2. 1848ko manifestu komunista → Langileen kondizioak aldarrikatzeko asmoz (Marx eta Engels). Ideia erromantikoak EZ! → Klase borroka, hirietako egoera, langileen baldintzak...
  3. Hierarkia zabaldu zen → Pertsonen, animalien eta balioen arteko maila banaketa.
  4. Sozialismoa, komunismoa, anarkismoa + sindikatuak sortu.

Filosofia

  1. Marxismoa → Langileen mugimendua batu eta iraultza antolatu behar dute, jabetza pribatua deuseztatu eta produkzio-bideak publiko izatera pasatzeko.
  2. Positibismoa → Zientzia + industria aurrerakuntza gisa ikustea. Gizartea "eboluzionatu" egin duenaren sentsazioa.

Zientzia eta Teknologia

  1. Darwinen eboluzioaren teoria. Hautespen naturalaren bidez, eboluzioaren teoria planteatu.
  2. Telefonoak, motorrak, lehen autoak, lurrun-ontziak, trenak... *Garraio eta komunikabideak gora → Globalizazioaren hastapenak.

Errealismoaren Ezaugarriak

  1. Zehaztasuna: errealitatea islatu. Giroa, pertsonaiak, ohiturak zehatz deskribatzen ditu. Hizkuntza erregistro ezberdinak erabiltzen dituzte.
  2. Sinesgarritasuna: eguneroko gertakizunak eta pertsonaiak. Benetako gertaerak. Objetibotasuna → "Nobela kaletik oinez doan ispilu bat da" - Stendhal.
  3. Jarrera salatzailea: gizarte-egoerak salatzeko helburua. ADB → Langileena eta herritarrena. Gai nagusiak → Dirua, boterea, arazo politikoak.
  4. Behaketa irudimenaren gainetik: errealitatea da garrantzitsuena.
  5. Pertsonaiak: berriak. Langileak, eskaleak, gizon eta emakume adulteroak...
  6. Eleberria = genero nagusia. Hizkuntza argia. Orden lineala (kronologikoki). Narratzaile orojakilea (guztia dakiena). Deskribapen zehatz eta ugariak → Paisaia eta giroa + pertsonaiak.

Naturalismoa (1870-1880tik aurrera)

Muturreko errealismoa. Behe klasean zentratua guztiz, haren jokaeraren arrazoia interpretatzea bilatzen zuen. (Dramatikoa)

  1. Gizakiaren jokaerak ulertzea filosofikoki eta biologikoki.

Autoreak eta Obrak (Errealismoa)

Frantzia:

Eleberri Errealista:
  1. Stendhal → Gorria eta Beltza
  2. Honoré de Balzac → Goriot Zaharra eta Giza Komedia
  3. G. Flaubert → Madame Bovary
Eleberri Naturalista:
  • Émile Zola → Germinal
Abentura Eleberriak:
  • Jules Verne → Munduari Bira 80 Egunean

Erresuma Batua:

Eleberri Viktoriarra:
  1. C. Dickens → Oliver Twist
Abentura Eleberria:
  1. Robert Louis Stevenson → Altxor Uhartea + Dr. Jekyll eta Mr. Hyde
Bestelakoa:
  1. Oscar Wilde → Dorian Grayren Erretratua

AEB:

Abenturazkoak:
  1. Herman Melville → Moby Dick
  2. Mark Twain → Huckleberry Finnen Abenturak + Tom Sawyerren Abenturak

Errusia:

Eleberri Errealista:
  1. F. Dostoievski → Krimena eta Zigorra + Jokalaria (Errealismo psikologikoa)
  2. L.N. Tolstoi → Gerra eta Bakea + Anna Karenina

Espainia:

  1. B. Pérez Galdós → Fortunata eta Jacinta
  2. Leopoldo Alas "Clarín" → Erregeordea (La Regenta)
Eleberri Naturalista:
  1. Emilia Pardo Bazán → Ulloako Pazoak (Los Pazos de Ulloa)

Entradas relacionadas: