Arnasketa Zelularra, Krebs Zikloa, Hartzidurak eta Birusak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Arnasketa Zelularra

Arnasketa zelularra:

1. Azido Pirubikotik Acetil-CoA-rako Deskarboxilazio Oxidatzailea

Glukolisian sorturiko azido pirubikoko bi molekulak mitokondrioan sartu eta azido azetil bihurtzen dira. Horiek, A koentzimarekin lotu eta acetil-CoA sortzen da. NADH eratu eta CO2 askatzen da hondakin modura.

2. Krebsen Zikloa

Matrize mitokondrialean dagoen bide metaboliko ziklikoa da. Bertan acetil-CoA-ren azido azetikoa CO2-ra oxidatzen da. Elektroiak eta H+ eta energia askatzen dira.

3. Elektroi Garraioa eta Fosforilazio Oxidatzailea

Glukosaren oxidaziotik sorturiko elektroiak H+-a, aurreko faseetan garraiatzaileek harrapatu dituztenak, barruko mintz mitokondrialean dagoen arnasketa katera transferitu eta O2-raino eramaten dira. Hori erreduzitzen da eta H2O molekulak sortzen ditu eta elektroi garraioan askatzen den energia ATP sintetizatzeko erabiltzen da.

Krebsen Zikloa

(Azido Zitrikoaren edo Azido Trikarboxilikoaren Zikloa) matrize mitokondrialean gertatzen da, ziklikoa da eta acetil-CoA CO2 eta H+-ra oxidatzen da. Zikloa aktibatzean, acetil-CoA lau karbono molekula batekin konbinatzen da (oxalazetatoa). Gero 2 karbono ezabatzen dira CO2 bihurtuta eta ozalazetatoa suspertzen da beste acetil-CoA molekula bat suspertzeko egoeran gelditzeko. Krebsen zikloan oso energia gutxi askatzen da ATP eran (2). Energia erreduzituriko koentzimen elektroietan eta H+-an bilduta gelditzen da; horiek hurrengo etapan O2-raino joango dira, arnasketa katearen bidez.

Hartzidurak

1. Hartzidura Laktikoa

Azido pirubikoa azido laktiko bihurtzen da O2 ez dagoenean. Azido pirubikoak NADH+H+-ko elektroiak onartzen ditu eta azido laktikora erreduzitzen da laktato desoxigenasa entzimak katalizaturiko erreakzio batean (esnekian: gazta).

2. Hartzidura Alkoholikoa

Azido pirubikoa etanol bihurtzen da. Pirubatoa deskarboxilatu eta CO2 molekula 1 galtzen du. Glukolisian lorturiko NADH+H+-ak etanolera erreduzitzen du azetaldehidoa. Legamiek egiten dute (ogia: CO2-a eta alkohola egoste prozesuan ezabatzen dira).

Ziklo Litikoa

(Birus batek zelula bat infektatu, ugaldu eta lisatu egiten du ostalaria. Birus horiei birulento esaten zaie)

1. Birioia Xurgatu eta Finkatu egiten da

2. Birusaren Azido Nukleikoa Zelularen Barruan Sartu eta Zelularen DNA Narriatu egiten da

3. Azido Nukleikoa Erreplikatu egiten da

4. Estalkiko Proteinen Transkripzioa eta Sintesia Egin

5. Egitura Unitateak Mihiztatu eta Azido Nukleikoa Kapsidetan Paketatu

6. Bakterioaren Lisia Egin eta Birion Helduak Zelula Kanpora Askatu

Plasmidoa

Kate biko DNA molekula txikiak dira, ia beti zirkularrak eta zelularen kromosomarekiko erreplikazio independentea du eta bertan sar daitezke; kasu horretan, erreplikazioa zelularen kromosomaren araberakoa da. Bakterio espezie guztietan, legamietan eta zelula eukariotiko batzuetan egoten dira.

Biroideak

Kate bakarreko eta zirkularreko RNA molekula txikiak dira, eta gaixotasun larriak sortzen dituzte landareetan.

Prionak

Partikula proteiko infekziosoak dira. Gaixotasun neurodegeneratiboak sortzen dizkiete animaliei eta gizakiei.

Entradas relacionadas: