Arnasketa Sistema: Egitura, Funtzioa eta Erregulazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,8 KB

Arnasketa Bidearen Zatiak

  • Sudur hobiak: Airea egokitu egiten dute (berotu, hezetu eta iragazi).
  • Aho-faringea: Arnasketa sistema eta digestio sistema gurutzatzen dira (epiglotisa dago bertan). Sudur hobien eginkizun bera dute, baina iragazki gutxiagorekin.
  • Laringea: Barruko zimurdurek, ahots kordek, osatzen dute. Ahotsaren organua da.
  • Trakea: Kartilagozko eraztunez osatuta dago. Hartzen eta botatzen den airearen bidea da.

Birikak

  • Bi birika ditugu: ezkerrekoa eta eskuinekoa.
  • Eskuinekoak: Hiru lobulu ditu.
  • Ezkerrekoak: Bi lobulu ditu.
  • Pleura: Birikak inguratu eta babesten dituen azal bikoitza da. Hauen artean likido intersiziala dago, arnasketa prozesuan gertatzen den marruskadura gutxitzeko.
  • Pleuraz aparte, birikek beste babes egitura bat daukate haien inguruan.
  • Hau kutxa torazikoa da, eta saihets eta bularrezurrez osatuta dago.

Arnasketa Prozesua

Arnas Hartzea

  • Diafragmaren uzkurdurak (arnas hartzearen gihar nagusia) bere kokapena beherantz bultzatzen du, kutxa torazikoaren bolumena handitu egiten da eta birikak hedatu egiten dira.
  • Arnasketan laguntzen duten beste gihar batzuk: saihetsartekoak, serratoak.

Arnas Botatzea

Diafragmaren erlaxazioak eragiten duen prozesu pasiboa da, baina modu aktiboan ere egin daiteke.

Arnasketa Motak

  • Torazikoa:
    • Saihets aldea puzten da.
    • Ez da oso arnasketa sakona.
    • Jarduera fisikoa egitean erabili ohi dugun arnasketa da hau.
  • Abdominala:
    • Abdominal aldea puzten da.
    • Torazikoa baino sakonagoa da.
    • Pertsona helduek eta atseden egoeran (lotan) egin ohi den arnasketa mota da.

Gasen Trukea

Biriken eginkizuna: behar den O₂ hartuz eta CO₂ kanporatuz, gasen trukaketa egokia bermatzen da.

  • O₂ albeoloetara iristen denean, biriketako odolean hedatzen da, eta bertan dagoen CO₂a (birikek garbi dezaten) albeoloetara pasatzen da.
  • Hau guztia, kapilaretan dagoen odol-jariari esker gertatzen da.
  • Gasa (O₂ eta CO₂) toki batetik bestera, bere kontzentrazio desberdintasunei esker pasatzen da.
  • Presio handiagoa duen gune batetik, presio txikiagoa duen gunera pasatzen da.
  • Gasen presio desberdintasunek difusiorako gradiente egokiak ezartzen dituzte.

Difusio Prozesua

Azkarra eta sinplea da. Ondokoek baldintzatua dago:

  • Albeoloaren tamaina.
  • Kapilarizazio maila.
  • Presio gradientea.

Gas Trukearen Denbora

  • Atsedenean: Odola, biriketako kapilaretan 0,75 segundu egoten da.
  • Ariketa maximoan: 0,4 segundura jaisten da.

Gasen difusio prozesua amaitzen denean, O₂a, globulu gorrien hemoglobinarekin (heteroproteina bat) batera, biriketatik ehunetara garraiatzen da.

Oxigenoaren eta Karbono Dioxidoaren Garraioa

Oxigeno Kantitatea Baldintzatzen Duten Faktoreak

Hemoglobinak garraiatzen duen oxigeno kantitatea ondoko faktoreen menpe dago:

  • Hemoglobina kantitatea.
  • Hemoglobinak O₂a garraiatzeko duen gaitasun gorena.
  • Hemoglobinaren asetze maila.

Garraio Moduak

  • O₂:
    • Hemoglobinarekin batera (97%)
    • Odolean disolbatua (hemoglobinari ez lotua) (3%)
  • CO₂:
    • Hemoglobinarekin batera (23%)
    • Bikarbonato bezala: HCO₃⁻ (70%)
    • Odolean disolbatua (7%)

Birikien Bolumenak eta Ahalmenak

Hauek dira birikien bolumen eta ahalmen nagusiak:

  • Bolumen arrunta.
  • Arnas hartze erreserba bolumena.
  • Arnas botatze erreserba bolumena.
  • Bizi-ahalmena.
  • Hondar bolumena.
  • Birika-ahalmen totala.

VEMS (Bortxazko Arnasa Botatzearen Lehen Segunduko Bolumena)

Bortxazko arnas hartze baten ondoren, bortxazko arnas botatzearen lehen segunduan botatzen den aire kopurua da. Espirometrian erabiltzen da. Arnasketan parte hartzen duten giharren indar, erresistentzia eta hedatze ahalmenari buruzko informazioa jasotzen da.

Barruko Arnasketa

Odol kapilarretik gihar ehunetara O₂a askatzean, eta gihar ehunen CO₂aren kanporatzean datza.

Birikien Aireztapenaren Erregulazioa

  • Arnasketa giharrak: Neurona motorrek kontrolatzen dituzte.
  • Neurona motorrak: Arnasketa guneek kontrolatzen dituzte.
  • Arnasketa guneak garun enborrean daude, eta arnasketaren erritmoa eta sakontasuna markatzen dute.

Oxigeno Kontsumoa (VO₂)

Oxigeno Kontsumoa (VO₂)

Organismoak xurgatu, garraiatu eta kontsumitzen duen oxigeno kantitatea da. Egiten ari garen jarduera fisikoaren arabera VO₂ handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Hau da, atseden egoeran edo erlaxatuta gaudenean kontsumoa txikiagoa izango da, eta jarduera fisiko baten intentsitatea areagotuz doan heinean VO₂a ere handituz joango da.

Oxigeno Kontsumo Maximoa (VO₂ max.)

Organismoak denbora tarte jakin batean xurgatu, garraiatu eta kontsumitu dezakeen oxigeno kantitate maximoa da.

Zein Kirol Motatan Ematen Dira VO₂ Max. Balio Altuenak?

Intentsitate handiko ariketetan (erresistentzia kiroletan). Edozein lan fisikoren intentsitateak, bera gauzatu ahal izateko energia kopurua baldintzatuko du. Intentsitate hori igotzen bada, metabolismo aerobikoak eskaintzen digun energia kopurua ez da nahikoa izango une horretako eskakizunei erantzuteko. Orduan, giharrak energia beste iturri batzuetatik, eta oxigenorik gabe, ekoiztu beharko du, eta ondorioz, azido laktikoa metatuz joango da.

Entradas relacionadas: