Arlesko San Trofimoren Tinpanoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,64 KB
2. Azterketa formala:
Tinpanoko erliebeak dira: Pantokratorra eta Tetramorfosa.
Pantokratorra edo Kristo Maiestatean, garaile eta ahalguztidun bezala, esku batean liburu bat du, liburu santua, eta bestearekin bedeinkapen bat ematen die eliztarrei. Mandorla (orla obalatua) batean sartuta dago eta tetramorfoz ingurartuta.
Tetramorfosa: lau ebanjelarien sinboloak: gizona Mateoren sinboloa, lehoia Markosena, idia Lukasena eta arranoa San Joanena.
3. Azterketa estetikoa:
Gaia erlijiosoa da. Konbentzionalismoa, hieratismoa eta zurruntasuna oso nabaria da, gizakiekiko urruntasuna markatuz. Mugimendurik eza, Irudien arteko érlazio falta nabaria da.
Eskultura markoaren legeera mugatzen da, hau da, espazioaren mugetara moldatzen dira irudiak.
Deformazioak ere agertzen dira. Askotan irudiak deformatuta agertzen dira adierazkortazuna areagotzearren.
Perspektiba hierarkiko agertzen da. Pertsonaien eskala handiagotu eta nabarmendu egiten da haien garrantzi espiritualaren arabera. Horrela jainkoa nabarmenduta eta erdian kokatuta azaltzen da.
Sinbolismoa handia dago, non irudi zoomorfikoek eta objetuek beste esanahi sinbolikoa hartzen duten, horrela lehioa positiboa izan daiteke (Kristo) edo negatiboa (deabrua).
1. Artelanaren identifikazioa:
Estanbuleko Mezkita edo Mezkita Urdina. Eraikin zen 1699 urtetik 1617. Estilo islamiarraren artelana da.
Ahmet Sultanak (Espainatik kanpoko kalifa) agindu zuen eraikitzen Konstantinoplako jauregian zegoen leku berean. (Bizanzio=Konstantinopla=Istanbul)
Santa Sofia elizaren aurrean dago eta horren antzekoa da.
2. Azterketa formala:
Bere baitan ditu fundatzailearen hilobia, madrasa bat eta ospitale bat.
Kupula zentral handi bat dauka eta honi (eskilara itxuran) atzikirik hainbat kupula txikiagoak, semikupulak eta exedrak (laurden) ditu.
Kupula zentralak diametroko 23 metro ditu eta 43 metroko altuera. Kupula handiak 4 ojiba-arkuen gainean eta lau petxinen gainean jartzen da (barrutik ikus daiteke).
Kupula bakoitzak hiru exedren gainean jartzen da. Istanbuleko meskiten artean, 6 minarete dituen bakarra da, muezinak otoitz egiteko dei egiten zuena. Oinplano zirkularra dute.
Haram (otoitz-areto) bat eta Sahn (patio) bat ditu. Patioan iturri oktogonal bat dago eta Haram bezain handia da (patioa).
20.000 azulejo urdinek kupulak eta barrualdea apaintzen dituzte. Egin zituzten Izkir hirian zegoen marmol urdina erbiliz (handik bere izena).
Elementu garrantzitsuena mihrab da, marmolezkoa eta inskripzioz beteta (motibo piktografikoak: idazkera arabiarra Koranen bertsoekin)
Zorua tapizez beterik dago.
3. Azterketa estetikoa:
Mezkitaren arkitektoak arkitektura otomanoaren zenbait elementu bildu zituen arte islamiarren elementuekin eta arte bitxia eta iraultzailea sortu zen.
Mezquita urdina da sei minarete dituen bakarra. Amaitu zenean Mekako mezkita ere 6 minarete zituenez, azken zazpigarrena gehitu zioten.
1. Artelanaren identifikazioa:
Alhambraren Mokarabeen Gela de, Lehoien jauregian dagoena.
IX. mendean hasi zen eraikitzen Granadako Alhambra eta Mokarabeen aretoa ere bai, eta IX. mendean amaitu zen.
Arte islamiarra, konkretuki, nazari (Granadan egindakoa).
2. Azterketa formala:
Behatoki bat da eta patio bati ematen dio sarrera.
Mokarabeak (prisma itxurako elementuak dira, estalaktita modukoak) arku-barneetatik zintzilika daude. Arku horiek leiho geminatu batean ikus ditzakegu eta zuzen makotuak dira (peraltatuak), arte islamiarrean askotan erabilitakoak.
Hormak ataurikez apainduta daude.
Igeltsu finez landuta daude.
3. Azterketa estetikoa:
Otorkuntzak eta deialdi musikalak ospatzeko erabiltzen zen Alhambrako geletako bat izan zen. Behatokitik naturaren edertasuna mirestu ahal zen.
Islameko dekorazio erlijiosoaren ezaugarri nagusia animalien eta pertsonen irudirik eza zen, zuhaitzak, loreak eta bizirik gabeko izakiak pintatu ahal ziren bakarrik. Horrela, landare-motiboetan oinarritzen ziren ataurikeak, igeltsu, estuko, alabastro edo zurez egindako dekorazio-lanak, arte arabiarraren berezkoak. Mokarabeak ere izango ziren giza irudiaren debekatzearen ondorioz.
Simetria eta Horror vacui.
Konpostelako Santiagoko katedralaren katedralaren irudikapena, XI.mendean amaieran eta XII.mendearen hasieran egina. Erromanikoaren barruan sailkatu behar da.
Egileen artean aldi ezberdientan lanean aritu ziren bi maisu ospetsu nabarmendua behar dira: Maisu Esteban eta Maisu Mateo egileak oro ar artisauak ziren eta eskulangile izaera izaten zuten.
2. AZTERKETA FORMALA
Latindar gurutzedun oinplanoa du eta hiru nabe. Girola dauka eta honek kapereak ditu inguruan, absidioloak eta dorreak transptuaren muturrean. Aurrealde nagusian bi dorre handiak dute. Harlanduz egina dago sute-arrizkuak saihesteko.
Gangak honelakoak dira: nabe nagusian kanoi erdikoa; alboetako nabeek ertz-gangak dituzte. Gurutzaduran, tronpak oinarri bezala dituen zinborio oktogonala du.
3. AZETRKETA ESTETIKOA
Konpostelako santiagoko katedrala Donejakue bideren helmugatzat hartzen da. Donejakue bidea, Frantses Bidea ere deitua, Europako bidea zen halaber. Ekialde mendebaldera, bidean zehar, erropmanikoa zabalduz joan zen eta honekin batera populazio kristaua finkatu zen. Bizitza kulturala, ekonomikoa, komertzala piztu eta sendotu ziren, jatorri ezberdinetako jende multzoak erakartzen baitzituen Donejakue erromes-bideak.
Erainkuntza erlijiosoa da, erromesaldirako eliza, bere ezaugarriak argi uzten duten moduan: dimentsio itzelak, transeptuaren garapena eta kaperez inguratutako girola, fededunak igarotzeko. Elementu hauek erromesaldirako beste eliza batzuetan ere ageri dira.
Arku zuzen makotua: Erdi puntuko arkuaren antzekoa da baina kurbatura ez da erdi puntuko arku batena baizik eta laurden puntuko arkuarena.
Kalifa kupula: Islamiar artearen kupula mota, zeinetan barrualdea nerbio desberdinez osatuta dagoen, gurutzatzen direnak kupulari erresistentzia handiagoa emtateko.
Madrasa: Islamiar artearen akitektura mota; bere funtzioa Korana irakastea zen, hau da, koran eskola. Hor ikasleak bizi ziren (solo chicos)
Ataurikea: Islamiar artearen dekorazio mota, landare motiboak motibo geometrikoekin nahasten dira eta, batzuetan ere, motibo piktografikoak (islamiar idazkera) ikus daitezke.
Mokarabeak: Islamiar artearen dekorzio mota. Prisma itxurako elemtuak dira, estalaktiten modukoak.
Arkiboltak: Arku segida bat, zentrukideak direnak (concéntricas) eta turuta edo bozina itxura sortzen dutenak. Arku hauek lehio batean edo ate nagusian aurki daitezke eta gehienetan apainduta daude zenbait erliebeekin.
Pantokratorra: Erromaniko elizetako tinpanoan ager daitekeen erliebe mota. Jainkoraen irudikapena mandorla baten barruan sartu ohi dena eta tetramorfoz ingurartua.
Tetramorfosa: Erromaniko elizetako tinpanoan ager daitekeen erliebe mota. Pantokratorra inguratzen duten lau ebanjelarien sinboloak dira.
Mandorla: Obalo edo exkur baten itxura duen erliebea; honen barruan Pantokratorra kokatzen da.
Teotoco: Erromaniko artearen mukulu borobileko eskultura. Ama Birjiniaren irudikapena, zurez eginda normalean eta polikromatzen dena.