Arkitekturaren Ezaugarri Orokorrak eta Errenazentzako Arkitektura Italiana

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,83 KB

ARKITEKTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK:

Eraikuntza-tradizioa klasikoa berreskuratuz eta lengoaia arkitektoniko berriaren teoria guztiak formalduz hasi zen arkitektura errenazentista. Florentzian hasi eta garatu zen XV. mendean, Medici familiak sustaturik.

Arkitekturako elementu klasikoak erabili zituzten harmonia bilatu nahian.Beste ezer baino lehen, edifizioak kalkulu matematikoaren ondorio izan behar du.

Albertik harmonia arkitektonikoaren kontzeptu hori urrezko proportzioaz

definitu zuen: 1 altu x 1.61 zabal. Materiala: harri landua eta batzuetan marmolez estalia. Oinplanoak: oimplano zentralekora jotzen dute (karratu, zirkular edo gurutze grekoaren formakora), neurrietan beti proportzio matematikoa bilatuz. Eraikuntza-elementuak:

-Murrua: gotikoan galdu zuen inportantzia berreskuratzen du. Apararlua zaindu egiten da eta sarritan kuxindurak apertzen dira.

-Euskarriak: ordena klasikoetako koloma edo zutabeak (doriarra, joniarra, korintoarra, toskanarra do konposatua).

-Listalkiak: arkitrabatuak edo gangatuak. Azkenengo asu honetan erdi puntuko arkua, kanoi-ganga kasetoiz eta petxina gaineko kupula erabiltzen dira

Fatxadak: garapen horizontala, gotikoek bertikala bazuten ere. Kuxindura dekoratzen dira. Dekorazio-elementuak: antzinate klasikoan inspiratzen dira. Gruteskoak (munstro-irudi dekoratiboak). girlandak eta kupido txikiak, kasetoiak, frontoiak pilastrak...

Eginkizuna: arkitektura zibilak garrantzi handiagoa hartzen du. Jauregi unibertsitate edo ospitalcen eraikuntzak clizen eraikuntzak bezain garrantzitsu bihurtzen dira.

A.- QUATROCENTOKO ARKITEKTURA.

Florentzia izan zen Errenazimentuko arkitekturaren lehenengo zentroa eta arkitektura horren lehenengo aldia.

1. Filippo Bruneleschi.

Errenazimentuaren aitzindarietako bat. Arkitektu, eskultore, asmatzailea eta injinerua‚Sana Maria del Fioreko kupula zoragarrian dimentsio handiko gunca eraiki zuen danbor oktogonal baten gainean eta hori kupula estaliz lortu zuen, kanpoaldetik ojibakasko batekin eta barrualdetik kasko esferiko batekin estali zuen. Beste obra batzuk: Pitti jauregia, Errugabeen Ospitalea (Errenazimentuko Iehen eraikina esan ohi dena).

2.- Michelozzo (Michelozzo do Michelozzi Bartolomeo).

Medici-Ricardi jauregia egin zuen eta berarekin jauregi errenazentistaren tipologia finkatu zuen: erlatz handi batekin errematatuko hiru gorputz horizontal noiz. edo noiz kuxinduak. Hirietako jaunen boterearen crakusgarri dira jauregi errenazentistak; antzinako gotorlekuen ordez, patio nagusi baten inguruan egituratuta dauden forma kubikoak eraiki zituzten.

3. Alberti.

Errenazimentuko artearen teoria gorpuztu zuen. Meriturik aipagarriena zera izan zuen: jakin izan zuela clementu klasikoak Birrenazimentuko norma arkitektonikoan txertatzen Bere obrarik inportanteena Mantuan dago: San Andres eliza. Honek fatxadan baoa duen garaipen-arku ikaragarri bat dauka. Rucellai jauregiko fatrada ere egin zuen.

B.- CINQUECENTOKO ARKITEKTURA,

XVI. mendeko Ichendabiziko hamarkadetan garatu zen. Sasoi horretan estilo errenazentista sistematizatu egin zen eta handitasuna eta klasizismo handiago lortu zituen. Erroma kultur gune bihurtu zen, Aita Santuen babespean.

1.-Bramante.

Klasizismo arkitektonikoari hasiera eman zion.

Obrak:

-San Pietro in Montorio: Templu eredu bat sortu zuen obra honekin. Marmailadi eta podium baten gaincan altxatua, apaindura handirik gabekoa eta kupuladuma. toskanar kolomateria batez inguratuta dago. Ordena klasikoak fidelki mantentzen zituen Bramanteren ereduak Vatikanoko San Pedro Basilikaren proiektua. Gurutze grekozko oinplanoa (Rurraren irudia) eta petxinek eusten duten kupula ikaragarria (Zeruaren irudia) dauzkan basilika honck unihertsoa sinbolizatzen du eta Aita Santuaren hoterea indikatzea lortu zuen.

2.-Migel Anjel (Michelangelo Buonaroti).

Vatikanoko San Pedro Basilikako kupula amaitzeaz, arduratu zen Migel Anjel. Bramanteren oinplanoa errespetatuz sekulako kupula eraiki zuen. Kupulak 138 metroko altuera du eta barruan I8 metro lodiko lau ostiko (machones) handitan finkatuta dago. Brunelleschiren kupulari tradizioari jarraituz, honek ere bi txapel ditu, formaz estera erdiak badira ere. Kupularen damborra: bertan, koloma klasiko bikoitzak azaltzen dira, haien artean baoak, hauek koroatzen frontoi kurbatuak eta triangeluarrak txandakatzen

dira. Kupula bera edo kasketea: Harrizko nerbioak nabarmentzen dira. Nerbio guztiak ihes puntu baten elkartzen dira: linternan. Honek bertikaltasuna multzoari ematen dio. Nerbioen artean leiho txiki batzuk daude. Kupularen beheko partean, taulamendu antzekoa girlandez, apaindurik. Linterna: Kupula koroatzen du, guztiz klasikoa. Danborraren Koloma Klasiko bikoitzak errepikatzen ditu. Eraikuntza hau luzaroan iran zen credu

3.- Vignola.

Jesuiten elizaren credua ezarri zuen // Gesu egin zuenean. Eraikin horrek nabe bakarreko oinplano basilikala du, kupula ikaragarria eta honen azpian aldare nagusia kokatu zuen.

4.- Palladio.

Antzinateko teorikoa beran, estilo klasizista orokortu zuen Rotonda (Villa Capra ere deitua) bezalako villa edo landetxeetan; arkitektura paisaian integratu zuen. Zutabe

doriar erraldoiak dituzten atariak (tenplu klasikoen erara eginda) eraiki zituen idulki baten gainean eta bertara heltzeko harmailadi batetik igo behar da; eraikinak kupula bat

dauka erdian.Arkitektura lanen artean ezagunenak: Vicenzako Basilika eta aipatutako Rotonda.

C.-MANIERISMOA.

Aldi berean, estilo manierista hasi zen 1520tk aurrera, batzuctan lan klasikoen barne, baina honoko ezangarriekin:

-ordena klasikoarekin apurtu zuen.

-batasun-zentzurik eta perspektiba handirik ez.

-elementuen, proportzioen eta kapritxozko dekorazioaren erabilera guztiz librea.

-manierismoa efektu bila, fikzio bila zebilen eta ez zuen natura imitatu nahi

Autoreak ela obrak:

1. Migel Anjel.

Obrak: Kapitolioko plaza.; Honetan, berriz, trapezio-formako oinplanoa eta apaindura oboidea crabili zitucn, hots, adierazpide antiklasikoak. Biblioteka Laurentziarreko eskailera.

Medicitarren kapera.

2.Giulio Romano

Arkitektura manieristan ordezkari onena.

Obra:

Mantuako Tearen jauregia batasunik gabeko eraikin honetan, kapritxoz eta modu bitxian konbinatu zituen elementu arkitektonikoak

Entradas relacionadas: