Arkitekturaren bilakaera: XIX. mendetik XXI.era
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,88 KB
XIX. mendeko arkitektura eta hirigintza
XIX. mendean, industrializazioak arkitektura eta hirigintza eraldatu zituen. Material berriak (burdina, altzairua eta beira) eta teknika modernoak agertu ziren, baina, aldi berean, estilo historizistak eta eklektikoak nagusitu ziren, iraganeko arkitektura-estiloak berreskuratuz.
Joera historizistak eta eklektikoak
Historizismoan, XIX. mendean, arkitektoek iraganeko estiloak berreskuratu zituzten (neogotikoa, neoklasizismoa, neorromanikoa), nazio-identitatea eta nostalgiaren bila. Adibide nabarmena da Britainiar Parlamentua, non Barryk egitura diseinatu eta Puginek barrualdea apaindu zuten, estilo neogotikoan.
Eklektizismoan, arkitektoek estilo desberdinak nahasten zituzten, askatasunez elementu historikoak konbinatuz, batzuetan nahasketa bitxiak sortuz.
Burdinaren arkitektura eta eraikuntza-modu berriak
Industrializazioak burdina eta altzairua ekarri zituen, eraikin altuago eta argitsuagoak ahalbidetuz. Eiffel Dorrea (1889) burdinaren erabileraren eta ingeniaritza-arkitekturaren arteko loturaren ikur bihurtu zen.
Bestetik, Bizkaia Zubia (1893), Alberto Palaciok diseinatua eta Gustave Eiffelen laguntzaile batekin eraikia, munduko zubi eseki transbordadore zaharrena da, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2006an.
Chicagoko Eskola: Funtzionalismoaren hastapenak
XIX. mendearen amaieran, arkitekto batzuk forma baino funtzioa lehenetsi zuten, eta funtzionalismoa arkitektura modernoaren oinarri bihurtu zen.
Chicagoko Eskolan, 1871ko sutearen ondoren, Le Baron Jenney, Louis Sullivan eta Dankmar Adlerrek egitura metalikoak eta leiho handiak dituzten eraikin altuak diseinatu zituzten, etxe orratzen oinarriak ezarriz.
Louis Sullivan izan zen "formak funtzioari jarraitzen dio" ideiaren defendatzaile nagusia.
XX. eta XXI. mendeko arkitektura
XX. eta XXI. mendeetan, arkitekturak aldaketa eta berrikuntza handiak izan zituen. Arkitekto ospetsuek funtzionaltasuna, estetika eta ingurumenarekiko errespetua uztartu dituzte, eta haien lanek arkitekturaren mugak zabaldu eta gaur egun ere erreferente izaten jarraitzen dute.
XX. mendeko arkitekturaren bilakaera
Frank Lloyd Wrightek arkitektura organikoa garatu zuen, naturarekin bat egiten duten eraikinak sortuz. Adibide nagusia Kauffman Egoitza (Ur-jauziko Etxea, 1935) da, ur-jauzi baten gainean eraikia, egitura horizontalekin eta beirate handiekin espazioa eta ingurunea uztartuz.
Walter Gropius Bauhaus eskolaren sortzailea izan zen, artea, diseinua eta arkitektura uztartuz. Bere ideiek XX. mendeko arkitektura eta diseinua erabat baldintzatu zuten. Bere lanik garrantzitsuena Dessauko Bauhaus Eraikina (1925-1926) da, funtzionaltasuna eta estetika modernoa batzen dituen eraikina, industrializazioaren eta teknologia berrien eraginpean.
Nazioarteko Estiloa: Ludwig Mies van der Rohek minimalismoa eta "less is more" filosofia defendatu zituen. Bere lan ezagunena 1929ko Bartzelonako Pabiloia da, material modernoak (beira, altzairua, marmola) erabiliz eta espazio ireki eta garbiak sortuz. Bere diseinu sinple eta proportzionatuek arkitektura modernoaren oinarriak ezarri zituzten.
Le Corbusier arkitektura modernoaren aitzindaria izan zen. Bere Villa Savoye (1929) "arkitektura berriaren bost puntuen" adibide da: zutabeak, oinplano librea, fatxada librea, leiho horizontalak eta teilatu-lorategia. Ezaugarri hauekin, bere lanek funtzionaltasuna eta estetika modernoa uztartu zituzten, arkitektura modernoaren aitzindari bihurtuz.
XXI. mendeko arkitekturaren eraldaketa
Jørn Utzon arkitekto daniarrak Sydneyko Opera Etxea diseinatu zuen, 1973an bukatua. Eraikin honek arkitektura eskultorikoa eta ingeniaritza aurreratua uztartzen ditu.
Sydneyko Opera Etxearen teilatu kurbo eta bereziak itsasontzien belenaren antza dute, eta horrek eraikina Sydneyko portuarekin bat egitea laguntzen du. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2007an.
Frank O. Gehry arkitektoak dekonstruktibismoaren mugak zabaldu zituen. Bilboko Guggenheim Museoa (1997) bere lan enblematikoa da, titanio distiratsuzko forma organikoak erabiliz, hiriaren berpizkunde ekonomiko eta kulturalaren sinbolo bihurtuz.