Arkitekturaren Bilakaera: Chicagoko Eskolatik Abangoardietara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,62 KB

1. Wright-en Prairie Houses eta Chicagoko Eskola

Chicagoko Eskola (1871-1909)

Chicagoko Eskola 1871 eta 1909 urteen artean Chicagon emandako korronte arkitektoniko bat izan zen. Korronte honen influentzien artean, Victor Horta aurkitzen da, modernismoaren arkitekto aitzindaria. Hortak arte berri bat bultzatzen zuen, modernoa, dekorazioan funtsa ezarriz beira eta burdinaren eskutik. Forma egiturarekin markatuta egongo da, eta espazio berritzaileak sortuko ditu, Viollet Le Duc bezala. Tassel Etxean (Brusela, Belgika) ikus daiteke bere arte berria, kurbak eta dekorazio begetala integratuz.

Beste influentzia garrantzitsu bat Charles R. Mackintosh izan zen, arkitekto protomodernista eskoziarra. Neogotikotik abiatuta, ornamentazio gutxien erabilpena, material eta teknika tradizionalak erabiliko ditu bere arkitekturan. Glasgoweko Arte Eskola eraikiko du, bertan altzairuzko egitura ortogonal eta bolumen prismatikoak erabiliz. Fatxada leunak eta beirazko azalera handiak aurkitu daitezke.

Chicagoko Eskola sutearen ondorioz sortutako mugimendu azkarra izan zen. Orube txikian eraikin handiak egiteko beharra zegoen, eta, ondorioz, etxe orratzak sortu ziren. Superraldi ekonomikoa emango da, baina garapen tekniko eta teknologikoen aurrerapenei esker posible izango da eraikin mota berri hau, lurreko azalera txiki bat okupatuz bertikalean hazten ziren eraikinak, espekulazioa emanez. Teknikaren aurrerapenak estiloa betetzeari garrantzia kendu zion, eta, pixkanaka, guztiz berria zen eraikin mota honentzat estetika berri bat sortzeko nahia zabaldu zen. Eraikinak hormigoi armatuz eraikiko dira, leihoen azalera handiagoa izango da, eta historizismoa ahulagoa, dekorazioa puntuala.

Louis Sullivan

Louis Sullivan eskola honen parte izan zen, nahiz eta Wright-en ustez pauso bat aurrerago joan. Le Baron ingeniariaren ikaslea izan zen, eta Parisen École Centrale des Arts et Manufactures-ko kurtso batzuetan parte hartu zuen. Geroago, Chicagon, Dankmar Adler-ekin sozietate bat sortu, eta arkitektura korronte bat hasiko du, arkitektura modernoaren oinarria izango dena. Bere Auditorium Building eraikinean estudioa edukiko du, eta bertan Wright-en karrera talentukoa jorratzen hasiko da.

Sullivan-ek ekarpen handiak egin zituen etxe orratzetara, eta hauen estiloa zein izan zitekeen gogoeta egin zuen, teoria bat burutuz. Adler-ekin estudioa sortzean, hau ingeniaria zenez, Sullivan eraikinen forma eta diseinuaz arduratuko da. Wright-ek arrazoi honengatik miretsiko du, gainerako arkitektoek espazioa eta forma alde batera utziko baitute.

Bi garai izango ditu: lehena, historizista, akademian ikasiari jarraituz egin zuena; eta, bigarrena, funtzionaltasunarekin lotua, eraikinaren formak funtzioa ematen zuela eta bi ezaugarri hauek lotuta zeudela uste zuena.

Frank Lloyd Wright

Frank Lloyd Wright arkitekto estatubatuarra izan zen, XX. mendearen lehen erdiko arkitekturan eragin handia izan zuena. Ingeniaritza ikasten hasi zen, baina bi urte geroago Joseph Lyman-en estudiora joan zen lanera. Arkitekto hau ezagutzean, arkitekto konbentzionala zela pentsatu, eta Louis Sullivan arkitektoarekin lanean hasi zen. Sullivan-ek "formak funtzioa jarraitzen du" defendatuko du, eta Wright-ek, aldiz, "forma eta funtzioa bat dira".

Louis Sullivan-ek Auditorium Building eraikina egingo du Chicagon, bere bigarren garaiko eraikin garrantzitsuena izango dena. Eraikin multifuntzionala izango da: hotela, auditorioa, bulegoak eta abar izango ditu. Erreferentzia erromanikoak agerikoak dira.

Sistema modular bat ageri da, horizontalean hedatua. Egitura mistoa darabil: kanpoan, hormigoi armatuko karga hormak; eta, barnean, altzairuzko zutabeak. Honek fatxadan irekiuneak irekitzea ahalbidetzen du.

2. Abangoardiak: Adierazkortasuna, Konstruktibismoa eta De Stijl

De Stijl

De Stijl mugimendu artistiko bat izan zen, bere helburua artea edo arte totala integratzea zelarik. Aldizkari baten bitartez manifestatzen ziren, 1931. urtera arte argitaratu zena. Holandan eman zen, eta neoplastizismoa landu zen, arrakasta handia izan zuena. Mugimenduaren bultzatzaile nagusiak Piet Mondrian eta Theo van Doesburg izan ziren. De Stijl, ordea, ez da talde konpaktu bat izango, pertsona bakoitzaren garapenaren arabera taldekide desberdinak egongo dira. Talde horretan, arkitektoez gain, pintore, eskultore eta abar egongo dira. Hau da, mugimendu heterogeneo bat izango da. Arte guztiak arkitekturarekin bat egitea nahiko dute, arte sinkronizatu bat sortzeko nahian.

Mugimendu honen printzipioak hurrengoak izango dira: kolorea pieza arkitektonikoen ordena eta hierarkia markatzeko; formak kubotik kanpo eta eraikuntzaren ondorio; hormek ez dute ixten; ez da egongo kanpo-barne espaziorik, ez hutsunerik; funtzionaltasun maximoa ekonomikoki bilatuko dute; eta denbora 4. dimentsioa izango da.

Jacobus Johannes Pieter Oud

De Stijl-en sortzailea Jacobus Johannes Pieter Oud izango da, arkitektoa, hirigile eta maketagilea. Sortutako mugimenduaren manifestua ez zuen ez sinatu, ez jarraitu. Amsterdamen artea eta arkitektura ikasi zuen. Lanean ari zela, Theo van Doesburg ezagutu zuen, eta mugimenduan sartu zen, abstrakzio geometrikoaren mugimendua pintorearen eskutik. Hala ere, mugimendutik aldentzen hasi zen, Alemaniako objektibitate berriaren plangintzara hurbiltzeko. Adierazkortasuna eta arrazionalismoa bilatuko ditu, bere etxe sozialetako etapan ikus daitekeen bezala.

Sobietar Konstruktibismoa

Bestetik, sobietar konstruktibismoa aurkitzen dugu, Errusiako Iraultzaren ondoren emandako mugimendu artistiko eta arkitektonikoa. Neoplastizismo, kubismo abstraktua eta De Stijl mugimenduekin erlazionatzen da. Bere ezaugarri nagusiak geometria zurrunak, lerro inklinatuak eta dinamismoa ziren. Bere obrak propaganda iraultzaileen difusoreak izan ziren, tridimentsionalitatearen nagusitasun bat zeukaten, eta baita abstraktuan murgiltzen ziren.

Konstantin Melnikov

Mugimendu honen figura nagusia Konstantin Melnikov izan zen, arkitekto errusiarra. Pintura eta arkitektura Moskun ikasi zuen. Bere lehenengo lana klasikoa, kontserbadorea eta akademizista izan zen. Geroago, bere estiloa guztiz aldatu egingo da. Eraberritze lerro batean murgilduko da, eta maila handiko enkarguak egiten hasiko da. Egindako Pariseko eraikina eraikin progresista bezala ulertua izango da. Bertan, Le Corbusier ezagutuko du, eta bere influentziak hartuko ditu. Azkenik, arkitektoen batasunak formalistatzat hartuko du, eta ostrazismora kondenatuko du.

Influentziak

Bere influentzia nabarmenenak Bruno Taut, arkitekto eta publizista alemaniarra, izan zen, mugimendu espresionistaren buruzagietako bat. Fatxadaren dinamismoa landuko du, koloreekin lortua. Bestetik, Mies van der Rohe arkitektoa, prismaren bolumen erregularretik irteten diren forma deskonposatuak landuko ditu, eta dinamismoa bolumen prismatiko garbiekin ikusiko da.

J.J.P. Oud eta Oud Mathenesse

De Stijl mugimenduari berriro helduz, J.J.P. Oud-ek Rotterdamen obra oso ezagun bat eraikiko du: Oud Mathenesse auzoko zuzendariaren bulegoa. Hiri honetako udal arkitekto gisa ezarri zen, eta etxebizitzen gabezia konpontzeko auzo berriak diseinatuko ditu. Horien artean, zuzendariaren bulegoa aurkituko dugu, laugarren dimentsio baten bilakaera islatzen duen eraikina, denbora.

Entradas relacionadas: