Arkitektura Neoklasikoa eta Modernismoa: Historia eta Egitura
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,8 KB
Arkitektura Neoklasikoa arrazionalismoaren ondorioa da, XVIII. mendearen erdian sortu zen, Frantziako iraultzarekin batera. Barrokoa aristokraziarekin eta erregimen zaharreko baloreekin identifikatu zen, burgesen menpe. Barrokoa faltsukeriaren eta gezurraren sinonimoa da. Aldaketak, kurbaren ordez lerro zuzena, konplexutasuna, emozioa eta arrazoia. Lau faktore: Piranesek aurri klasikoak grabatu. Oinpano laukizuzena eta zentralizatua erabili ziren. Kupula erabili zen, forma konstruktiboan oinarrituta. Erromatarren eredua (garaipen arkua, oro zutabe...) estatu ezberdinetan eman zen. Autoreak: Frantzia: Soufflot (Panteoia) eta Vignon (Madeleine eliza). Espainia: Juan de Villanueva (Museo del Prado). Alemania: Schinkel (Altes Museum). Arkitektura Historizista (Neogotikoa): XIX. mendean, iraganeko arkitektura imitatu zen. Erromantikoek bultzatu zuten. Neogotiko teoriko eta propagandista garrantzitsua dugu Londreseko parlamentu britaniarrean. Viollet-le-Duc, gotikoa defenditu, burdina erabili eta gotikoaren konbinaketa. Pariseko Notre Dame eta Carcassoneko harresia. Donostian: Etxabek, Artzai Onaren katedrala. Arkitektura Eklektikoa: Aurreko estiloen nahasketa. Bilbon eta Donostian aurkitu. Burgesen artea da beraien handitasuna erakusteko. Adreiluzko hormak estaltzen dituzte apaingailu irudi luxuzkoak. Zabalgunde handiak: Paris, Bilbo eta Donostia. Eraikinak: Parisko opera (Garnier), Donostiako udaletxea (Aladren), Bilboko Aldundiko jauregia (Aladren). XIX. mendeko Hirigintza: Pariseko Haussmann plana gaixotasunak kale estuak zirelako. 1848ko iraultza burgesen ondoren, hiri egiturak berritu ziren. Paris II. Inperioa asko aldatu zen (populazioa igo, ekonomia handitu...). Napoleon III. Haussmann arkitektoa Paris aldatu zuen.
Zirkulazioa lehenetsi eta bide zabalak egin ziren. Eraikinak bota eta berdeuneak zaindu. Eraikinak eklektikoak ziren (ark eklektikoa azaldu). Langileak etxetik bota eta erdi/goi mailakoak ordezkatu. Paris bezala, Bartzelonan zabalguneka egin zen. Bartzelonako Ildefonso Cerda adibide. Ark Modernismo: 1890-1891 urteetan garatu zen. Mende amaieran burgesen fin eta aberatsen estiloa. Industrializazioa garatu zen. Gizarte moderno eta aktiboa. Ezaugarriak: - Arteak fusionatu eta bizitza bat egin (etxeak..). - Natura kopiatzen du, dekorazio eta kurbak organikoak. - Material berri gustu berri eta tradizional egokituz. - Bi joera: organikoa eta lerro zuzenak (geometria oinarri). Art Nouveau: Burgesia boterea hartu zuen. Hortak eta Van de Veldek lan egin zuten, modernismo organikoan. Frantzian, Paris, Guimardek eginako metro geltokia. Modern Style: Ritaina handia, Glasgow garatu. Mackintoshek Art Nouveau geometrizatu zuen. Sezesio Vienarra: Forma karratuak, apaindura lau. Autor, Olbrich. Ark Modernismo (2): Obra asko neogotikoak, elementu formal berriak, burgesia aberastu. Autor: Antonio Gaudi: lan fantastiko eta pertsonala. Historitzismo garaian hasi zen. XIX. mendearen bukaeran Guell jauregia eta Vucens etxea egin zituen. Bigarren etapa: natura inspirazio iturri. Lanak: Batlo eta Mila etxea eta Guell parke. Familia Santuaren tenplua ere egin zuen. Ark Funtzionalismoaren Hasiera: Chicagoko Eskola. Sullivan: XIX. mendearen amaieran urbanismo garaia hasi zen. Material berriak aurkitu ziren. Europan ez ziren eraikin enblematikoak egin. Estatu Batuetan: Le Baron Jenney, Burham, Root edo Sullivan material berriak ezarri eta arkitektura zegoen disfuntzioa konpondu Chicagoko Eskola sortuz. Chicagoko eskola material berriak sartu baino ez zen, estilo ez dekoratu zuten.
1871ko sutearen ondoren arkitekto taldeak Chicagoko Eskola bezala ezagutu zen. Burdina, beira, igogailu... asmatu ziren. Chicago arrazoian, logikan eta funtzionaltasunen oinarritu zen. Louis Henry Sullivan: Eraikinetan funtzionaltasuna eta garbitasuna aldarrikatu eta ondulazioetan ornamentazioa erabili. Irudi konplexuak, estiloak erakartu baina teknika modernoak erabiliz. Etxeorratzak protagonistak, esukarriak barruko egiturak aldatu, leku gardenak bihurtuz. Hall handiak diseinatu zituen. Lanak: Schlesinger eta Meyer saltokia eta Chicagoko auditoriuma. Abangoardiako Ark: a) Razionalismoa: Chicagoko Eskola esperientzia eta mugimendu berri bat. Ezaugarriak: forma soilak, bolumenak itzuli eta balio dekoratiboak ezarri. Bizitza ulerteko midea eta gizartea arrazoimendua defentsa erabili. Walter Gropius: Arkitektura modernoa erabili eta nazioarteko estiloaren sortzailea. Obrak: Alfeldeko Fagus lantegia (metal finak itxitako espazio handiak, estalki lauak, forma ortogonala...) Bauhaus diseinu eskolaren sortzailea. Material berriak: altzairuak eta eraikuntzak. Lehen Mundu Gerra artea eta diseinua batu. Gerra bukatu, ederretako eskola eta arte eta lanen eskolak batu. 1933an ihes, Alemaniatik eta Ingalaterrara joan. Bauhausen lana islatu, material berri, fatxada lisoak. Lanak: Fagus fabrika, Gropius etxea, Bauhaus eskola. Le Corbusier: Razionalismoa ordezkatu. Kanon bat jarritu. Hormigoi armatuz egin. Lanak: Saboya etxea, etxebizitza (gela bat Marsellan)... Razional hasi eta espresionistagoa eta poetikoagoa jarraitu. Ronchamp (Notre Dame du Haut) eliza.
Mies van der Rohe: Bauhaus eskola partaide, Gropiusekin batera eta razionalismoaren adibide. Material zuhurra eta lanaren sinpletasuna (altzairua eta kristala). Obrak: Bartzelonako Pabiloi Aleman, Farnsworth etxea edo New Yorkeko Seagram etxeorratza. b) Organizismoa: Autore batzuk, forma abstraktuak eta eraikuntzen logika ez zieten gustatu. Subjetibotasuna objektibismoaren ordez ordezkatu, kurba lerro zuzena... Ark bi estiloak konbinatu. F.L. Wright: Inguru naturalak sartu. Oinplano librea, eraikina barrutik kanpora zabaldu. Obrak: Ur jauziaren etxea eta New Yorkeko Guggenheim. Ark XX. mendeko bukaera eta taxximen hasiera: Modernitate berria. Aurreko lan guztiak asimilazio lanak dira. Bi estilo: Dekonstrukzioa: forma hauskorrak, mugimendua, bihurritzen direnak eta ikuskizun bihurtu. Pluralismo modernoa: aurreko elementu desberdinak libreki konbinatu. Frank Gehry: Dekonstrukzioaren jarraila. Estilo arkitektoniko berezi eta pertsonala. Inpaktantea, materiala ez du bukatzen. Forma geometriko sinpleak eta bolumenarekin. Metala erabili. Esk, arkitekto bezala tratatu. Obrak: Guggenheim museoa, Bilbon. Eraikina altxatzeko portu eta industria aukeratu. Bilboko itsasadarra suspertu. Forma makurrak - irudi geometriko konplexutasun matematikoa erabili. Kanpoaldea titanioz egina. Xaflak efektu zimurtsua eta organikoa eman. Eguraldi arabera tonua aldatu. Kareharriz eta beiraz egina. Museoaren plazan, eskalinata zabal batetik jaitsi. Eskailerak normalean ez dira ikusten baina erriberako desnibela kontrolatzen du. Barruan atrioa, ardatz nagusia. Bolumen kurbatuak eta aretoak daude.
Esk Neoklasikoa (Arkitektura Sarrera) mugimendu eta bolumenik ez, eta eskultura barroko efektu piktorikoaren gutxiespena. Ondorioz, ondo mugatutako perfilak eta multzo soila egin. Materiala, marmol txuria. Gaiak, mitologikoak, hilketa eta erretratuak. Eskultore ospetsuena: A. Canova eta B. Thorvaldsen. Erroman heziak eta eskultura klasiko inspirazioa. Canovaren obra barrokoak landu eta Thorvaldsen estatu grekoak. Bizitza: Italian jaio. Venezian Euridize eta Orfeo egin (mugimendu eta jarrera konplexua). Dedalo eta Ikaro. Erromako Arteen Akademian onartu. Antzinateko moldearekin lotu bere ideiak eta forma berriak. Marmola landu. Obrak: Maria Kristina Austriakoaren hileta-oroitarria, Venus italiarra edo Paulina Bonaparte. Rodin: Parisen jaio. Arte ederrako eskolan onartu ez, arte dekoratibo eskolara joan. Kritika ez zituen onartu eta lehengo lanak, marrazkilari bezala edo eskultura dekoratiboa modelatzen. XIX. mendearen bukaeran inpresionismoaren eragina, argiaren efektuak edo sentsazio luminikoak erabili, materialaren aukeraketan eta bukatuganean. Obrak, igeltsuz egin ondoren brontzez edo marmolez. Eskultore inpresionistatzat hartzen da baina sinbolismo eta espresionismo erabili. Fama humanitatearen esnatzearekin lortu. Parisko arte dekoratiboen brontzezko ate monumentalak egin. Danteren Infernu inspirazio iturri bezala, Infernu atea izena ezarri. Ghibertik Florentzian egin zuen Paradisuko atean inspiratu bano panel ezberdinak sortu. Hiru gizon biluzik. Itzale taldea osatu. Dintelean Dante ageri eserita, pentsalari obra ezagutu. Gizakiaren tragedia errepres.
Museoa eraiki ez eta ateak bukatu ez. Obrak: Pentsalaria eta Muxua. Muxua, irudi sentzuala eta pentsalaria, meditazio momentua. Miguel Angeleren eragina, terrabilita adierazi eta argi efektua inpresionistak erabili arren aire espresionista badu. Calaiseko gerrako pasarteak irudikatu, handitasuna adierzteko. Taldeko kultura egin baina indibidualismoan zentratu. Obra Calaiseko burgesak izena. Literatoek, Balzac estatua enkargatu zioten baina atzera bota. Denboarekin lanak onartu. Berarentzat artearen edertasunak barruko omenaldia adierazi behar du. Abangoardiako Esk: XX. mendeko iraganeko kultura apurtu. Funtzio tradizionalak galdu, aldaketa tekniko asko galdu. Materialak, teknika tradizionalak ezberdinak. Metalurgia industrialaren teknikak aplikatu eta bizitza errealaren objektuak erabili. Balore tradizionalak forma, teknika eta eskultura printzipioak apurketa, ondorioak: Errepresentazio formak ez dira figuratiboak eta eskultura abstraktoak, naturarekin erreferentzia gabe, sortu. Mugimendua ez da simulatuko, ezta arte estatiko bat. Mugimendua agertzen den lanna (eskultura zinetikoa, Calder) bolumena modifikatu egingo da eta hutsuneak nabarmenduko dira, barne espazioei garrantzia emanez. Brancusi: Mugimendua ez du lerrokatzen. Formak errefinatuak, harrian edo metal kromatuan egina eta sinplikazioz handiz jokatzen du. Horren bidez, gauzen forma esentziala bilatzen du. Ozeanian eta Afrikan irudi primitiboak ageri ziren eta artistaren eragin handia izango dute. Oboide formak izango dituzte, originaltasuna ezin sailkatuz baina bide berriak eraikiz.
Boccioni: Futurismoaren ordezkaria. Artista futurista eredu figuratiboak askatu egin behar da, mundu erreala zentratuz eta beraren eboluzioa. Futurismoaren manifestuaren sortzailea da. Obratan, mugimendua eta materiaren konkrezioa azaltzen du. Aurreko ereduen artistikoak apurtu, iraultzaren edertasuna, gerra... goroipatuz. Lanak: Jarraipen forma bakarrak espazioan. Ezaugarriak: Mugimendua eta indarra erakusten digu, jantzian ikus ditzakegu. Forma geometriko asko azaltzen dira, futurismoaren ezaugarri bada. Makina baten antza badu, oso zorrotza. Dinamismoa sinbolizatzen du, aurrera doalako optimismoa bizirik eta etorkizuna zain. DuChamp: Dadismoa garaian oinarrituko da. Lehenengo Mundu Gerrarekin hasi eta bukatuko da. Mugimendu literario eta artistiko izan zen. Gizartea eta politika batez ere kritikatzen du. Burgesiaren menpe zegoenez kritikatu zuten. Antiartea sortuko da, orduan. Elemento garrantzitsuak: kasualitatea, zoria... izango dira adierazpen modura, probokatu nahian egongo da eta artearen haustura erradikalaren gertatuko da. Dadismoa, abangoardirik erradikalena eta aldaketa gehienak jaso zituena da. Lanak artea bezala ez da baloratzen, alderdi poetikoa eta kontzeptuala baizik. Duchamp honen partaidea. Pixatoki bat aurkeztu iturria izenarekin eta R. Mutt sinatu. Euskal Eskultura (Txillida eta Oteiza) Franco ondoren, 50. hamarkadaz ziren abangoardarik heldu. E.H. 60. hamarkadan eskultura euskal eskola fenomenoa emango da eta sentsibilitate berdinak izango ditu ezaugarri antzekoak osatutako eskultore taldea. Ezaugarriak: hizkuntza abstraktua, arte monumental, natura eta gizakia lortu eta burdina, egurra, harria erabili.
Jorge Oteiza: Eskultore eta arte teorialari izan. Hainbat artisten iturri izan zen. Lehenbizi, autore errealista baina esperimentatzailea izan zen. E.H. Arantzazun, abstrakzio teknikak erabili, eta formen kezkaz baino espazioari garrantzia gehiago emango dio, esanahi izpiritual sakona estetika landuz. Helburua, angustia esistentziala zendatzea da, eskultura intelektuala bitartez, artearen bidez gizaki moderno berri bat jaioko da eta naturari eraso, arte zaharrak kenduz. Proposamen esperimentaletan ideiak eskultura baino garrantzi handiagoa zuten, material sinpleak maketa txikiak osatzeko, nazioarteko merkatuak eskaintza diferenteak, sortutako kutxa metafisikoa desagertuko da. Ondoren, filosofia kulturala eta euskal politika teoria landuko da. Escuela Vasca proiektua bultzakada bat lortuko du. 1992an obrak Nafarroako gobernura utzi. Obrak: Arantzazuko katedrala, Apostoluen taldea eta Pietatea. 1950-57. Poliedro hutsa, esferaren desokupazioa, Malevitx omenaldia. 1956-59. Aita Donostiari oroitarri. Pieza sinbolikoa. Oteiza ibilbidean, sakontasuna eta izaera metafisikoa hor bertan gorde. Marmol beltzean eginiko bloke bat da. Crmlech ingurauta. Hilarria, hustutako zirkulu baida, leku sakratu eta isila. Historiaurrean egina. Sar ugari jaso zituen, Espainiako arte ederren urrezko medaila... Azken urteetan maketa handi batzuk egin eta hiri diferenteetan kokatu. Donostiako paseo berria.
Eduardo Txillida: Futbolan aritu baino lesio baten bidez Madrilera joan arkitektura ikastera. Baina ez zuen karrera bukatu eta eskulturan aritu zen. 1948an lehen obra igeltsua erabiliz. Materiala: granitoa, terrakota, hormigoia... Hasieran burdina eta egurra erabili, gero material diferenteak eta 1980. urtetik aurrera dimentsio handiko piezak. 1954an Arantzazuko basilika atak egin burdina erabiliz. 154an New Yorkeko Guggenheim museoak obra erosi zion, 1958an, Venezian hainbat sari jaso. 1987an Asturias Printzearen arteetako saria eman eta 1944an Real Academia de Bellas Arteseko kide izendatu. 2000. urtean Hernaniko Zabalaga baserrian, museoa irekiko du. Obrak: Mundu osoan daude bananduta. 1977an Haizeen Orrazia Donostiako itsasertzean kokatu zuen. Obra honen bitartez, naturarekin hurbilago egongo da (haizea, itsas olatuekin edo harkaitzekin). Hiruzpalau eskultura elkarri begira, harriari lotuta eta horizonte edo muga bat du. Horizontea edo muga espazioaren kualitate bat da. Txillidak, formen antolaketa espazioari garrantzia eman. Eskultura inguratzen duen espazioa eta barneko espazioa, barnean sortzen dena, harremanetan daude beti. Kanpoko espazioa eta barnekoa garrantzitsuak dira. 1987 Gure Aitaren Etxea, hormigoizko eskultura egin, Gernikako hildakoak goroipatuz, kanpoko eta barruko espazioak lantzen ditu eta barnealdean dagoen eskultura txikia, hadiaren kontrapuntua da. 1980an Gasteizko Foruei Monumentua. Laberinto bezalakoa eta euskal independentzia omentzen du. Barruan besoak elkar lotura daude altzairuzko eskultura batekin. Horizontearen Gorespena: 1980an hormigoiz egina Gijonen kokatuta.
Itsasaurrean. Lan hau pasaiarekin harreman oso estua du. Txillidaren espazioa betea eta espazio hutsak garrantzia du. Bi espazioen arteko muga eskultura formak osatzen du.