Arkitektura Klasikoa: Atenea Nike eta Meridako Teatroa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,97 KB
Atenea Nike Tenplua
Arkitektura greziarraren adibidea da, K.a. V. mendearen 2. zatikoa (Garai Klasikoa). Egilea Kalikrates da, Partenoiko tenpluan ere aritu zena. Iktinos, Mesikles eta Fidias garaiko beste artista garrantzitsu batzuk izan ziren.
Arkitektura greziarraren adibide bikaina da, simetria, perfekzioa eta harmonia bilatzen zituena.
Azterketa Arkitektonikoa
- Oina: Angelu zuzena.
- Krepidoma: Tenpluaren zatiak: pronaos, naos eta opistodomos.
- Estekadura: Harlandu estekadura.
- Taulamendua: Arkitrabea, frisoa eta erlaitza. Frontoia ez da ikusten, hautsi egin zelako, eta izkinak bakarrik gelditzen dira.
- Zutabea: Estilo joniarrekoa da, kapitela kiribildua duelako. Anfiprostiloa da, bi atari dituelako (aurrean eta atzean).
Iruzkina eta Testuingurua
Tenplu hau Atenaseko Akropolian kokatzen da. Akropolia muino batean zegoen, eta han aurkitzen ziren hiriko tenplu garrantzitsuenak (Partenoia, Erekteiona). Hauetan guztietan aritu ziren arkitekto garrantzitsuenak: Iktinos, Mesikles eta Kalikrates.
Fidiasen gidaritzapean, Atenea Nike tenplua eraiki zen. Atenasen bilakaeran garairik hoberena izan zen, izan ere, Pertsiarren aurkako gerrak irabazi ondoren, gainontzeko polisen aurrean nagusi izango da. Gainera, garai horretan Perikles egongo zen Atenaseko agintean, eta honek egindakoen artean nabarmentzen da Atenas hiria edertzeko emandako pausoak.
Meridako Teatro Erromatarra
Aurrean dugun argazkian Meridako Teatroaren harmaila, orkestra eta eszena ikusten ditugu. K.o. I. mendean eraiki zen, Augustoaren garaian, eta II. mendean berritu zen. Erromatarrek arte pragmatikoa eta eklektikoa sortzen jakin zuten.
Azterketa Arkitektonikoa
Oinplano erdizirkularra da.
Harmaila (Cavea)
Harriz egina dago, eta hiru zati bereizten dira: ima, media eta summa cavea. Korridore batzuk daude (praecinctio). Bertikalki hiru zati bereizten dira eskaileren bitartez; arkudunak eta ateburudunak dira. Galerien gainean, ohorerako tribunak kokatu ohi ziren.
Orkestra eta Eszena
- Orkestra: Greziakoak baino txikiagoa da. Lurra marmolezko harlauzekin egina dago. Orkestra ixteko, frons pulpiti daukagu, exedra erdizirkular eta poligonalekin (batzuen iritziz, bertan musikariak kokatzeko).
- Eszena: Bi zatiz osatuta dago:
- Proscaenium: Oinplano angeluzuzenekoa da, handia. Hemen egiten dira antzezpenak.
- Frons Scenae: Plinto baten gainean, bi zutabe multzo daude. Zutabeek moldura dute oinean, fuste leuna eta marmolezkoa, kapitel korintiarrarekin. Taulamendua bandetan zatituta zegoen.
Zati honetan material ezberdinen erabilpenaren adibide argia da: marmola, harlanduak eta harlangaitza. Argazkian ikusten ez bada ere, atzean lorategia eta peristiloa zeuden.
Iruzkina eta Testuingurua
Meridako teatroa K.o. I. eta II. mendean eraiki zen, Erromak lurralde hedakunderik eta garapen politikorik handiena lortu zuenean (Pax Romana eta erromatartze maila gorena). Teatroek toki berezia betetzen zuten zibilizazio erromatarraren barruan.
Erromako Ponpeioren Teatroan inspiratu zen, eta gaur egun hobekien kontserbatzen den erromatar teatroa da.
Garai honetan, eraikin publiko eta azpiegitura ugari altxatu ziren:
- Eraikinak: Anfiteatroak, zirkuak, Alcantarako zubia, Segoviako Akueduktua eta Baráko arkua.
- Galtzadak: Via Augusta, Zilar Bidea eta Iparraldekoa.
Materialen aldetik, hormigoiaren erabilera nabarmendu behar da, beraiek asmatutako “opus caementicum” delakoa, eta horri esker kontserbatu ahal izan dira gaur egun arte egindako lanak.