Arkitektura Gotikoaren Ezaugarriak eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,2 KB
Arkitektura Gotikoaren Eraikuntza Nagusiak
Arkitektura gotikoaren eraikuntza esanguratsuena eta nabarmenena katedrala da. Hiriaren erdgunean kokatzen da, eraikinik handiena izanik. Hala ere, eraikuntza zibilek ere garrantzi handia izan zuten, hala nola lonjek, udaletxeek eta jauregiek.
Arkitekturaren Ezaugarri Nagusiak
Arkitektura gotikoaren oinarrizko ezaugarriak honako hauek dira:
- Materiala: Erromanikoan bezala, erabilitako material nagusia harria zen.
- Oinplanoa: Gurutze-formakoa da, erromanikoa baino laburragoa. Girolan (aldare nagusia inguratzen duen eremuan) kaperak daude, eta horiek poligono-formakoak izan ohi dira.
Arku Zorrotza eta Bere Abantailak
Arku nagusia arku zorrotza da (konopiala, trozeriazkoa edo eskartsana izan daitekeena). Honek abantaila teknikoak eta kutsu estetiko berria ekarri zituen:
- Ziurtasuna: Erdi-puntuko arkua baino ziurragoa da, segmentu batek bestea sostengatzen duelako.
- Altuera: Katedralari altuera handiagoa ematea ahalbidetzen du.
- Bultzada: Bultzada bertikala gutxituz, presioak alboetara bideratzen dira. Ez dugu ahaztu behar esfortsua adierazteaz gain, dekorazio-funtzioa ere betetzen duela.
- Baoak: Gangan eta baoetan (zuloetan) nabeak banatzeko erabiltzen da.
Gurutze Ganga: Egitura eta Bilakaera
Gurutze ganga indartsua, arina eta malgua da. Estalkian erabiltzen da eta bi arku zorrotz gurutzatuz sortzen da. Arkuek gangaren pisua hartu eta lau puntutan banatzen dute. Gurutze gangan bi zati bereiz ditzakegu:
- Gangaren eskeletoa: Arkuak.
- Plementoak: Ganga ixten duten atalak.
Ganga honek eraikin altuagoak, sendoagoak eta oinplano berezikoak egiteko aukera ematen du. Plementuek betetze-funtzioa dute soilik eta material arinez egin daitezke. Bilakaerari dagokionez, hainbat ganga mota egon ziren: normala (bi arku eta lau plementu), sexpartita, terzeleteak, eta abar.
Euskarriak: Pilareak, Arbotanteak eta Kontrahormak
Gurutze gangak alboetako presioa eta presio bertikala jasaten dituenez, euskarri espezifikoak behar ditu:
- Pilareak: Pilarea zenbat eta konplikatuagoa izan, ganga ere konplikatuagoa izango da. Pilareei gangetako zutabeak itsasten zaizkie.
- Arbotanteak: Alborantzako indarrak jasotzeko erabiltzen diren deskarga-arkuak dira. Kanpotik eraikina inguratzen dute, indarrak kontrahormara bidaliz. Abantailen artean gangaren egonkortasuna eta nabeen garaiera daude. Gainera, arbotante bikoitzek desague-funtzioa dute, eta bertan gargolak jartzen dira apaintzeko (adibidez, Notre Damen).
- Kontrahormak: Kanpoaldeko horma gogorrak dira, eraikina sendotzeko eta eusteko. Goian, pinakulua izeneko pilarea dute dekorazio gisa eta arbotanteen bultzada jasotzeko.
Ondorioz, arbotanteek, pilareek zein kontrahormek eraikinaren egonkortasuna bermatzen dute.
Argitasuna, Bertikaltasuna eta Estetika
Arkitektura gotikoan elementu estetikoek garrantzi handia dute:
- Baoak eta Plementuak: Plementoak itxi daitezke, baina baoak oso erabiliak dira argitasuna, altuera eta arintasuna emateko.
- Tabletea: Baoen gorakortasuna nabarmentzeko erabiltzen da.
- Bertikaltasuna: Katedralak Jainkoarengandik hurbil egoteko eraikitzen dira; horregatik indartzen da bertikaltasuna eta dira hain garaiak.
- Fatxada: Alboetan dorreak egon ohi dira eta erdian errosetoia kokatzen da.
Arkitektura Gotikoaren Hiru Etapak
Gotikoaren bilakaeran hiru etapa nagusi bereizten dira:
- Arkaikoa (XII. mende amaieran): Zalantzak eta saiakerak nagusi dira. Adibidez: Angersko katedrala.
- Klasikoa (XIII. mendean): Orekaren bila. Adibidez: Reimsko katedrala.
- Azken gotikoa (XIV. mendetik aurrera): Apaindurari lehentasuna ematen zaio. Adibidez: Iruñeko katedrala.