Arkitektura Gotikoa: Ezaugarri Nagusiak eta Katedrala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,78 KB

1. ARKITEKTURA GOTIKOA

1.1 Ezaugarri Orokorrak

Eraikuntza nagusiak erlijiosoak dira, hala nola katedralak, baina eraikuntza zibilak ere aurkitzen dira.

2. Eraikuntza Sistema Bereziak

Sistemak honako hauek biltzen ditu:

  • Euskarri nagusia: Pilare konposatua, kontrahormak, arbotanteak eta pinakuluak.
  • Gangen pisua eraikuntzaren kanpoaldera daramate.
  • Barruan: Pilare eta gurutze ganga.
  • Kanpoan: Arbotantea eta kontrahorma, eraikin gotikoaren eskeletoa eusten dutenak.

3. Bao Uneak eta Argitasuna

Bao uneak nagusitzen dira. Horma bi mailako euskarria da. Arrosetoiak agertzen dira. Katedralaren barnealdea oso argitsua da.

4. Bertikaltasuna

Bertikaltasuna nabarmentzen da. Elizak oso luzeak dira eta elementu asko puntan bukatzen dira. Gotikoa bereizten duten elementuak tenpluen barnealdean eta fatxadetan:

  • Pinakuluak
  • Arku zorrotzak
  • Orratzak
  • Gableteak

5. Egitura Agertzea

Egitura arkitektonikoa kanpoaldean igartzen da; eraikuntzaren egitura agerian gelditzen da.

6. Eskultura eta Pintura

Eskultura eta pintura ez daude arkitekturaren menpean; independizatu egiten dira.

7. Elementu Dekoragarriak

  • Pinakuluak: Puntan bukaerak.
  • Razerak: Harriak eta leihoak dekoratzeko.
  • Bao zorrotzak: Arku zorrotzak.
  • Arrosetoiak: Harriz eta kristalez beteak.
  • Gableteak: Piramide formako elementuak.
  • Eskulturak eta beirateak (kristalezkoak).
  • Gargolak: Mounstruo itxurakoak, euri ura kanpora botatzeko.

8. Balore Plastikoak

Proportzioa, harmonia eta simetria dira balore plastikoak. Barneko espazioak bi norabide ditu: bertikala eta longitudinala. Zeruko izaera adierazteko argia eta kolorea erabiltzen dira. Kanpoko bolumena bertikalitatea da. Baoa hormaren gainetik nagusitzen da. Nabe longitudinal luzeak kanpotik barnealdea nabarmentzen du.

1.2 Katedral Gotikoa

A. Elementuak

1. Materialak

Harlandua erabili. Gangen gainean egurrezko zertxak daude, bi isurialdeko teilatuei eusten dietenak.

2. Oinplanoa

Gurutze latindarren forma du. Gurutzeriaren nabea eta luzetarako hiru nabe. Girola orokortu (bat edo bi) eta klaustroa askotan agertzen da.

Oinplano Gotikoa:
  • Nabe longitudinala luzeagoa, zeharkako nabea laburra (gurutze gainean orratz bat).
  • Absidea forma poligonalekoa.
  • Forma zuzenez osatua.
  • Makrozefalia: Elizaren burualdea asko garatzen da, kaperak gehituz.
3. Euskarriak

Erromanikoan erabilitakoak agertzen dira, baina desberdintasunekin:

  • Horma: Ez da hain lodia, ez baita euskarri nagusia. Bao asko eta gangak pilareek eusten dituzte, ez hormek.
  • Pilareak: Pilare baketoiduna (funtzioa: indar bertikala jasotzea). Erromanikoaren eredua jarraitzen da. Pilare konposatuak eta zutabe baketoidunak erabiltzen dira.
  • Zutabeak: Itsatsiak, meheak, proportzio finkorik gabeak.
  • Horma bularrak (Kontrahorma): Erdiko nabeetatik banandu egiten dira. Alboko nabeen erlaitza baino altuagoak dira, arbotanteak jasotzen dituzte. Mailakatuta ageri ohi dira eta pinakuluak finkatzen dituzte. Pinakuluak elementu dekoratiboa izateaz gain, kontrahorma eta arbotanteen arteko lotura finkatzen du. Gangen bultzada jasotzen dute arbotante bitartez.
4. Estalkiak

Elementu originalena. Egituraren arabera, oinplanoaren eta euskarrien aldaketa nagusiak azaltzen dira.

  • Arku zorrotza: Bereziena. Pisua aldeetara banatzen du. Erdi puntuko arkua baino egonkorragoa da.
  • Gurutze ganga: Ertz ganga bat da, erdian gurutzatzen diren bi arku diagonalek indartua. Lehendabizi eskeletoa eraikitzen da (bi arku formero eta bi diagonal), eta tarteak plementariez betetzen dira. Honela, gangen pisua lau puntutan biltzen da, eta kanpoaldean haien parean arbotanteak kokatzen dira. Nabea tramotan banatzen da, tramo bakoitzak lau pilare ditu. Nabeen ardatza jarraituz, arku zorrotza bota eta perpendikularki beste arku zorrotza.
  • Arbotantea: Kanpoko arku bat da, gangatik kontrahormara doana. Bakarrak edo gainjarriak izan daitezke.
5. Altzera

Alboko nabeen eta erdiko nabearen altuera diferentzia: kontrahorma luzatu, arkuak luzatu.

  • Barnealdean: Erdiko nabea barnealdean horizontalki banatuta dago: behealdean arkuteria, gainean triforioa eta lehiateria azkenean. Bao uneak arku zorrotzez eraikitzen dira, harrizko trazeriek lehiotan banatzen dituzte eta erdian arrosetoi bat izaten dute. Triforioa galeria estu bat da.
  • Kanpoaldean: Kanpotik barruko guztia nabarmentzen da. Fatxada nagusian bi dorre agertzen dira (oinplano karratua), bakoitza alboko nabe bati dagokiona, eta erdian gorputz baxuago bat dago, erdiko nabearekin bat datorrena.
PORTADA GOTIKOA

Hirukoitza da. Elementu erromanikoak errepikatzen ditu, baina desberdintasunekin:

  • Arku zorrotzak.
  • Tinpanoa zirrindatan banatzen da, solairuetan. Zati bakoitzak eszena desberdinak ditu.
  • Arkiboltetako irudiak tinpanoarekiko paraleloak dira.
  • Ate zangoetako irudiak idulki gainean eta doselaz babestuta daude.
  • Arkibolta gainean, gabletea (hiru forma dituen moldura).

Entradas relacionadas: