Arkitektura eta Eskultura Erromanikoa: Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

Eraikuntza elementuak

  • Oinplanoa: Eskuarki latin gurutzeko oina erabili zuten (hiru nabe, erdikoa garatuagoa, transeptuaz eta absideaz osatuak), Kristo gurutzean ageri duen irudiaren sinbolo gisa.
  • Erromes bideetako elizetan: Triforioa ikus daiteke alboko nabeen gainean. Burualdean girola edo deanbulatoria egoten da, eliztarren zirkulazioa eta kapera erradialetarako sarbidea errazteko.
  • Sarrera: Garai honetako elizak kanpoko ataririk gabe ageri dira, hau da, atriorik gabe. Baina sarrerako ataria edo nartex izenekoa zuten.
  • Materialak eta Hormak: Harria erabili zuten hormetan. Landu gabeko hormetan harlanduxka erabili zuten; gune dotoreetan, ordea, harlandua. Honen ondorioz, elizek leiho gutxi eta txikiak dituzte, eta hauek barnerantz irekidurak txikituz doaz (txaranbelduak).
  • Estalkiak: Nagusiki erdi puntuko ganga eta zirkulu laurdeneko ganga erabili zituzten, baina baita ertz ganga eta ganga zorrotza ere. Ganga hauek gerriko arkuz hornituta ageri dira, eta zenbaitetan zurezko estalkiak erabili zituzten.
  • Euskarriak eta Bultzadak: Gurutzaduraren gainean domo izeneko dorre bat eraikitzen zuten. Beste batzuetan, kupula bat eratzen zuten, zeruaren ikur gisa. Gangen alboetako bultzadei aurre egiteko, kontra hormak erabiltzen zituzten: kanpoko hormei atxikitako zutarri lodiak. Beste batzuetan, zirkulu laurdeneko gangek bideratzen zituzten bultzadak.

Eraikuntza motak

  • Landa-elizak: Nekazari eremuetako elizak, gehienak txikiak.
  • Hiri-elizak: Hirietako eliza handiak, bereziki erromes bideetakoak. Hauek alboko nabeetan tribuna edo triforioa eta girola deituriko ingurabidea izaten zuten (Konpostelako katedrala, adibidez).
  • Monasterioak: Botere eta produkzio-gune handiak ziren, oso zabalak eta eraikin berezi askoz hornituak (eliza, klaustroa...).

Eskultura

Erlijio izaerako eskultura da, eta eliza eta monasterioen arkitekturari lotuta ageri da. Eskultura arkitekturara bideratu zuten, batez ere atarietako elementuetan: tinpanoan, arkiboltetan, ateburuetan...

Eskultura bakartuan, Ama Birjinaren eta Kristoren irudikapenak ageri dira.

Espaziora mugatuta dagoen eskultura da; irudiak ageriko diren espazioaren mugetara moldatzen dira (markoaren legea). Irudien bidezko aurkezpenaren osagarria da.

Irudia ez da batere naturalista. Jarrerak eta keinuak zurrunak dira, eta formak geometrikoak. Ez zaio errealitateari garrantzirik ematen; hazpegiak estereotipoen bitartez aurkezten dira, eta osagarri naturala beti premia espiritualaren azpian ageri da. Antinaturalismoaren eta formalismoaren maila handia lortu zen.

Arteak homogeneotasuna lehenetsi zuen, eta dena molde eta konbentzio jakin batzuen araberakoa da.

Gai ohikoenak Azken Judizioa, urteko hilabeteak, zodiakoko sinboloak eta abar izan ziren (askotan arkiboltetan irudikatuak).

Entradas relacionadas: