Arkitektura eta Arte Barrokoa: Ezaugarriak, Testuingurua eta Adibideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,22 KB
Arkitektura Barrokoa
Ezaugarri Orokorrak
Arkitektura Barrokoa Italian sortu zen eta ondoren Europara hedatu zen. Francesco Borrominik oreka klasikoa apurtu zuen; beste artista batzuk, aldiz, Gian Lorenzo Berninik kasu, klasizismoarekin jarraitu zuten.
- Oinplano angeluzuzenaz gain, oinplano eliptikoak, zirkularrak eta mistoak erabili ziren.
- Forma arkitektoniko berriak:
- Lerro kurboen nagusitasuna: elipseak, parabolak, hiperboleak (erdi-puntuko arkuaren orekaren ordez).
- Formen dinamismoa eta mugimendua.
- Forma askotariko arku eta kupulak.
- Zutabe helikoidalak.
- Sinpletasunaren ukapena: izaera eszenografikoa eta monumentala.
- Elementu dekoratiboen ugaritasuna:
- Frontoiak (triangeluarrak/zirkularrak) apurtu eta forma kurboak edo mistoak agertu ziren.
- Hornazinen ugaritasuna.
- Forma obaleko leihoak (oculi), ispiluak, mentsulak eta eskulturak.
- Materialak: harria, marmola, adreilua, estukoa, brontzea… Testura eta koloreen batasuna.
- Hirigintzaren garrantzia. Urbanismo berria: plazak.
Italiako Arkitektura Barrokoa
Erroma izan zen gune garrantzitsuena, eta Aita Santuak izan ziren mezenarik handienak. Arkitektura Eliza Katolikoaren menpe jarri zen. Artelan handiak egin ziren.
Arkitektura barrokoaren bi ikuspegi:
- Gian Lorenzo Bernini (1598-1680): Vatikanoko San Pedro.
- Francesco Castelli Borromini (1599-1667): San Carlo alle Quattro Fontane.
Euskal Herriko Barrokoa
Gerrek eten egin zituzten eraikuntza lanak. Erlijio ordenak zabaldu ziren (karmeldarrak, jesuitak, kaputxinoak): garai honetan eragin handia izan zuten arteetan eta kulturan. Hauek estilo berezia ekarri zuten.
Borboitarren monarkiak, industriak eta merkataritza negozioek ekonomia suspertu zuten. Honen ondorioz, Barrokoa garatu zen.
Arte Barrokoa
Sarrera
“Barrueco” → Perla irregularrak.
“Barroco” → Exageratua.
= BARROKO (Arte desproportzionatua). Barroko hitza zentzu peioratiboan erabili zen, gehiegizko dekorazioa azpimarratzeko XVIII. mendeko Ilustrazioaren arrazionalismo zorrotzaren aurrean.
Balore klasikoen eraldaketa:
- Formen mugimendua.
- Sentimenduen espresio librea.
- Oreka klasikoaren apurketa.
Ezaugarriak: Errenazimenduarekiko oposizioa
- Oreka → Ezegonkortasuna.
- Serenitatea → Mugimendua.
- Forma itxiak → Forma irekiak.
- Idealizazioa → Espresionismoa.
- Moderazioa → Exagerazioa.
- Batasuna → Konplexutasuna.
- Estatismoa → Izaera eszenografikoa.
Testuinguru Kultural, Erlijioso eta Zientifiko Berria
- Ikerketa eta iraultza zientifikoa: Galileo, Pascal, Newton.
- Zalantza metodikoa: Arrazionalismoa eta Kartesianismoa.
- Krisia eta berrikuntza Barrokoaren garaian.
- Sentsibilitate erlijioso berria: Erreforma protestantea eta Kontrarreforma katolikoa (Trentoko Kontzilioa).
- Monarkia absolutuen finkapena.
- Sistema kapitalista eta gizarte burgesaren aurrerapena.
- Erroma, artearen hiriburua.
Barrokoaren Europa (XVII-XVIII)
Arte distiratsua eta aberatsa da. Honen bidez, errege absolutuen boterea, Estatuen aberastasuna eta katolizismoaren goreneko egoera adierazten dira:
- Barroko gortesaua eta katolikoa: Eliza eta absolutismoaren propaganda egiteko. ITALIA, FRANTZIA ETA ESPAINIA.
- Barroko burgesa eta protestantea: INGALATERRA ETA HOLANDA.
Barrokoa: Arte Zibila eta Arte Erlijiosoa
Artea Eliza Katolikoaren zerbitzura: fede katolikoaren propaganda.
Artea absolutismoaren zerbitzura: errege eta Estatu absolutistaren propaganda.
Arte Zibila
Monarkia absolutuaren finkapena: Artea monarka absolutuen propagandarako tresna da.
Luxua eta aberastasuna monarkiaren boterearen isla dira. Jauregien gorteak → Hiriburu politikoen garrantzia: hiria, jauregiak eta gobernu-eraikinak “Boterearen irudia” dira.
Boterea islatzen duten eraikinen aberastasunak menpekoen obedientzia islatzen du.