Aristotelesen Zoriontasuna: Bertutea eta Giza Helburua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,66 KB
Zoriontasunaren Kontzeptua Aristotelesen arabera
Zoriontasuna ulertu behar dugu imajinatu eta egingarria den azken giza helburu gisa. Zoriontasuna bizitzeko modu bat da, hau da, izateko modu baten praktika, imajinatu dezakegun kasurik onenean, baldintzarik onenean.
Ekintza, Egintza eta Izateko Modua
Bizitzea ekintza (praxis) eta egintza (energeia) bat da. Zoriontsuki bizitzeko jakin behar dugu zein den gizakiak burutu dezakeen ekintzarik onena (bertutetsuena).
Ekintzarik onena irmo egiten duen heinean interesgarria izango da, alegia, izateko moduarekin bat egingo duenean. Izaerarekin bat egiten ez duen ekintza ez da irmoa izango.
Potentzia (dynamis) eta Aktoaren (energeia) bitartez, Aristotelesek munduaren aldakortasunari azalpena ematen saiatuko zaigu. Aktoa beti izango da ongia, helburua lortzearekin dagoelako.
Zoriontasuna egintza eta praxisean oinarrituko da, baldin eta horiek irmoak badira, bestela ez. Izateko modu bat (hexis) da.
Bertutea eta Giza Helburu Gorena (Ergon)
Aristotelesek, hortaz, izateko modurik onenak aztertuko ditu, betiere egintza eta praxis onenaren ezaugarria aintzat hartuz. Zoriontasuna ez da bertutea, baizik eta bertutearen egintza. Izateko moduak ondorio gisa soilik izango du ekintza.
Etika da giza izaera aztertzen duelako, eta konkretuki, giza izaerarik onena.
Ekintza Ona eta Txarra Bereiztea
Nola bereiziko dugu ekintza ona eta txarra? Nola konparatu ekintza eta izaerak onena ezagutu aldera? Honetarako, berezko eginkizunaren argudioa erabiliko du (ergon):
- Ekintza orok berezko helburu bati men egingo dio.
- Helburu horri hobekien helduko dionak ekintza bertutetsua izango da.
- Eta helburua egiterakoan ongia deituko dugu.
Azken helburuak eta helburu lotuak. Giza helburua pentsatzea, arrazionalki bizitzea izango da.
Kontzeptu Filosofikoen Lotura
Kontuz: bertute (areté), ongia (agathon) eta ergon (funtzioa) nahasirik agertuko zaizkigu askotan, lotura zuzena dutelako. Berdina gertatuko zaigu agathon eta kalon kontzeptuekin, Greziako tradizioan sinonimo gisa agertuko zaizkigulako.
Nikomakorentzako Etikaren Arazoa
Aristotelesen Nikomakorentzako Etikaren gaineko arazoa:
Ez da argi geratzen zoriontasuna ote den gizakiaren izateko modu bertutetsuaren egintza, hau da:
- Izate bertutetsua bat eta bakarra (helburu bakar bati men egiten diona)?
- Edo hainbat izateko modu bertutetsuen elkarrekintzan gizakion helburua den zoriontasunari begirako ekintzan aritzeko?
Bertuteen artean onena den horren egintzan? Edo elkarrekikotasunean?
Ekintza bertutetsu oro bere horretan ongi bat da, helburu bat da. Bertuteak ongi bat dira bere horretan. Inoiz ez du esango ekintza bat ona dela zoriontasunera bultzatzen bagaitu edo horri men egiten badio. Ez ditu bertuteak ontzat joko instrumentu gisa beste helburu baterako, bestela ez lirateke bertutetsuak izango. Ongiak izango dira bere horretan helburua betetzen dutelako.