Aristotelesen Fisika eta Epistemologia: Kausak, Aldaketa eta Ezagutza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB
Aristotelesen Fisika: Aldaketaren eta Kausen Azterketa
Fisika, edo bigarren filosofia, mundu fisikoaren "filosofiatzat" har daiteke, eta aldatzeko eta mugitzeko gai diren errealitate hautemangarriak aztertzen ditu. Mundu hautemangarriko gauzen artean, gauza naturalak eta gauza artifizialak bereiz daitezke.
Gauza Naturalak eta Artifizialak
- Gauza naturalek (landareek, adibidez) barne-printzipio bat dute, eta printzipio horrek gauza naturalak jaiotzea, ugaltzea eta garatzea eragiten du. Printzipio hori, era berean, izaera mota bat da, eta transformazio naturalen funtsezko kausa da. Landareen berezko senak jaiotzea, elikatzea eta ugaltzea dira; animaliena, aldiz, intelektualki ezagutzea eta desioa.
- Gauza artifizialak, aldiz, kanpo-printzipio batzuetatik abiatzen dira, eta kanpo-aldaketak bakarrik izan ditzakete, materialaren arabera.
Hilemorfismoa: Materia eta Forma
Aristotelesek, halaber, substantziaren gaiari ekiterakoan, teoria hilemorfikoa (hyle = materia + morphe = forma) azaldu zuen. Teoria honen arabera, existitzen den guztia materiaz eta formaz osatua dago. Gainera, materia potentzialitatearen printzipioari erantzuten dio, eta forma, aldiz, potentzialitate horrek aktuan duen printzipioa da.
Aku-Potentziaren Teoria
Bi printzipio horiek aku-potentziaren teoriara eramaten gaituzte. Horien arabera, izaki naturalen aldaketak gertatzen dira helburutzat perfekzioa dutelako. Horregatik, potentziatik aktura pasatzeko jarrera hartzen dute. Teoria honen barnean hiru elementu bereizten dira:
- Forma edo izate aktuala, dagoeneko izan badena.
- Aldaketaren subjektua.
- Potentzialitatea.
Aldaketa Motak
Horretaz gain, bi aldaketa mota bereizten dira:
- Zorizko aldaketak: Hiru motatakoak izan daitezke: aldaketa kuantitatiboa, aldaketa kualitatiboa eta lekuzko aldaketa.
- Aldaketa substantzialak: Substantzia sortu edo desagertu dela adierazten dute; dena izatetik utzi eta zerbait berria izatera pasatuko da.
Lehen Materia
Aristotelesek lehen materiaren kontzeptua ere argitu zuen: potentzialitate hutsa den materia da, edozein gauza izan daitekeena.
Kausaren Teoria
Aristotelesen ustez, zerbaiten zergatia ulertzeko, zerbait horren kausa ezagutu beharra dago. Lau kausa bereizten ditu:
- Kausa materiala: Aldaketaren sorburua.
- Kausa formala: Materiaren egitura mugatzen duena.
- Kausa eragilea: Aldaketa-prozesua hasten duena.
- Helburuzko kausa: Zerbait aldatzea eragiten duen helburua.
Aristotelesen Epistemologia: Ezagutzaren Mailak eta Logika
Arima arrazionalaren bidez, arrazoimenezko ezagutza garatzen da. Zoriontasuna lortzeko, jarduera intelektualeko bizitza eraman behar da.
Ezagutza Mailak
- Esperientzia (empeiria): Zentzumen-datuekin partikularrak ezagutzea.
- Teknika (techne): Praktikoa; gauza erabilgarri edo ederrak sortzea.
- Jakintza zientifikoa (episteme): Printzipioetatik abiatuta, gauzen zergatiak ezagutzea (kausen bidez). Teorikoa + praktikoa. Ezagutza beharrezkoa eta unibertsala.
Zientziaren Sailkapena
- Jakintza ekoizlea (poiesis): Gauzak egin (erabilgarriak eta ederrak): poetika, erretorika eta medikuntza.
- Jakintza praktikoa (praxis): Gizakiaren jokabideaz eta ekintzaz arduratzen da: etika eta politika.
- Jakintza teorikoa (theoria): Maila perfektuena; egia soilik aztertzen du: matematika, metafisika eta fisika.
Logikaren Ezagutza Motak
- Hautemangarria (empeiria/esperientzia): Zentzumenei esker, gauzen forma hautemangarria atzematen da. Gauzek ezagutuak izateko potentzialitatea dute, eta guk, ezagutzeko gaitasuna. Aktora pasatzean, forma hautemangarria sortzen da, eta hori ezagutzean, ezagutza hautemangarria lortzen da.
- Episteme (zientzia): Hautemangarrian oinarritua. Irudimenean irudi bat erreproduzitzeko eta ikusteko gaitasuna dugu. Oroimenarekin, nahi dugunean erreproduzitu dezakegu, eta moten artean konparaketak egin eta erlazionatu (prozesu induktiboa: orokorretik partikularrera).
- Esentzia (forma aldaezina): Adimenarekin, gauzetan dagoen esentzia beregana dezakegu, intuizioari esker. Potentzialitatea dute adituak izateko, eta guk, aditzeko gaitasuna. Aktora pasatzeko, adimen eragilea behar da. Adimen hau materiagabea da, eta izaera jainkotiarra du (Metafisikan aztertua).
Silogismoa
Aristotelesek silogismoa sortu zuen, arrazoiketan oinarritua. Honek egia konfirmatzeko balio du, eta helburua ondorio batera iristea da.