Aristotelesen Filosofia: Antropologia, Etika, Politika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB

Aristotelesen Antropologia

Platonen kontra agertuko da, gizakia bi alderdiz osatutako substantzia dela uste duelako: gorputzez (materia) eta arimaz (forma). Beraz, batasun bat osatzen dute. Bata bestea gabe existitu ezin direnez eta gauzen munduan daudenez, biak hilkorrak dira. Arimari ez dagokio gorputzeko atalik, gorputz osoan baitago. Gorputza desagertzean arima ere desagertuko da.

Materia ahalmena da (potentzia) eta arima aktua. Arima motorra da eta gorputza mugikaria.

Arimaren ahalmen mailakatuak

Arimak hiru ahalmen mailakatu ditu, bere funtzioen arabera:

  • Hazkorra (begetatiboa)
    • Ahalmena: Elikatzekoa, haztekoa, ugaltzekoa
    • Izaki bizidunak: Landareak, animaliak, gizakiak
  • Sentipenezkoa
    • Ahalmena: Hautematekoa, desioa, oroimena, mugimendua
    • Izaki bizidunak: Animaliak, gizakiak
  • Arrazionala
    • Ahalmena: Adimena, borondatea
    • Izaki bizidunak: Gizakiak

Aristotelesen Etika

Etika teleologikoa da: ongiaren bidez zoriontasuna (Eudemonismoa). Ongia edo egia arrazoimenaren bidez aurki daitekeenez, pentsamendu intelektualista du. Honentzat, zoriontasuna maila bakoitzak bere funtzioa ongi betetzean zetzan.

Ongi ezberdin daudenez, zoriontasun desberdinak ere egongo dira. Zoriontasun mailarik gorena lortzeko zoriontasun guztiak modu harmoniko eta orekatu batean konbinatu behar dira, eta bakarrik arrazoimenaren bidez lor daiteke. Ongi ezberdinak helburu ezberdinekin lortzen dira.

Zoriontasun mailarik gorena

  • Ongi bikaina da, ez delako ezertarako bilatzen, baizik eta hau bera aurkitzeko.
  • Berezko ongia da: lortzen badugu, ez dugu besterik bilatu nahi.

Ongia ezagutzeko eta ulertzeko modua bertuteak dira.

Bertuteak

Modu zehatz batez jokatzeko arimaren borondatezko jarrera da.

Bi bertute mota daude:

  • Bertute etikoak eta moralak: gizakiak onak bihurtzen dituztenak. Gizartearengandik eta estatutik sortzen dira, eta ohituraren bitartez barneratuko ditugu jokabide egokiak errepikatuz.
  • Bertute dianoetikoak: gaitasun intelektualak dira eta ezagutzaren hiru motei dagozkie:
    • Funtzio produktiboari dagokion bertutea: arte edo teknika baten ezagutza.
    • Funtzio praktikoari dagokiona: zuhurtzia, erabakitzerakoan laguntzen gaituena.
    • Funtzio teorikoari dagokiona: egia aldaezinez arduratzen dena.

Bertute dianoetikoak praktikaren bidez garatu behar dira, hauek benetako zoriontasunera eramango gaituztelako. Beraz, jarrera morala bertute etikoen eta zuhurtziaren bidez garatzen da.

Aristotelesen Politika

Aristotelesentzat estatua naturala da, eta honen helburua elkarbizitza ahalik eta hobekien antolatzea da, baita gizartearen ongia bilatzea ere. Gainera, egitura politikorik hoberena polisarena da.

Estatua naturala dela justifikatzeko argudioak

  • Gizakia buruaskea da, ez basatia.
  • Gizakiek komunikatzeko gaitasuna dute eta izaki sozialak dira.
  • Estatuaren oinarria familia da.

Bi gobernu mota bereizi zituen:

  • Zuzena edo justua: Monarkia, Aristokrazia eta Demokrazia (herritarrak ongi hezirik badaude soilik).
  • Injustua: interes partikularrak sustatzen dituena: Demagogia eta Oligarkia.

Gauzarik garrantzitsuena egonkortasuna izango da.

Komunitaterik hoberena moderatuena izango da, pobre eta aberats gehiegirik gabe, zeinetan erdiko klasea nagusia izango den.

Gobernu on baten ezaugarriak

  • Konstituzio bat behar du.
  • Herritarren arteko harmonia bermatu behar da.
  • Tamaina egokia izan behar du.
  • Ongi kokatuta (babestuta) egon behar da eta bizitzeko behar diren gauza guztiak izan behar ditu.
  • Polisak buruaskea izan behar du, autonomia.
  • Hiritar bakoitzak bere funtzioa izan behar du harmonia mantentzeko.
  • Hiritarrek edo bertakoek soilik gobernatu dezakete.

Entradas relacionadas: