Aristoteles: Filosofia eta Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Aristoteles (K.a. 384-К.п. 322)

Mazedoniatik oso gertu jaio zen Aristoteles, Greziako iparraldean dagoen Estagira hirian; eta hain zuzen, horrexegatik deitu izan zaio oso sarritan 'estagirarra'. Aita Mazedoniako erregearen medikua zuen, eta hark piztu zion medikuntzarekiko eta biologiarekiko interesa.

17 urte eskas zituela joan zen Atenasera, eta Platonen Akademian hasi zen ikaste 20 urte eman zituen han. Denbora horretan guztian bere pentsamendu filosofikoa mamituz joan ahala, Aristotelesek, azkenerako, guztiz baztertu zuen idealismo platonikoa, nahiz eta gerora ere beti errespetatu zuen maisuaren ekarri intelektual itzela.

Kristo aurreko 347an Ptaton hil ondoren, haren iloba Espeusipo jarri zuten Akademiako zuzendari, eta abagunea aprobetxaturik, Atenastik alde egin, eta Asia Txikiko Assos izeneko hiri grekoan jarri zen bizitzen Aristoteles. Hiriko tiranoari, Hermiasi, biziki interesatzen zitzaion filosofia, eta azkar asko bihurtu zen estagirar filosofoaren ikasle eta adiskide. Assosen zegoela, Hermiasen iloba Pitiarekin ezkondu zen, animaliei eta naturari buruzko bere ikerketa-lanetan gogotsu sakontzeaz batera.

Hermias mazedoniarren oso lagun ona zenez, K.a. 343. urtean, Mazedoniako Filipo erregeak bere gortera gonbidatu zuen Aristoteles' han bere semearen heziketaz arduratu zedin. Halaxe bihurtu zen Aristoteles 13 urteko Alexandro gaztearen maisu.

Alexandro Mazedoniako errege bihurtu zenean, Aristotelesek Atenasera itzultzea eta han bere eskola, Lizeoa, sortzea erabaki zuen. Lizeoan, Aristotelesek filosofiako eskolak emateari ekin zion, baina Platonen Akademian ikasitako moldeez guztiz bestela.

Mazedoniarrekin zuen harreman estua zela medio, atenastarrek oso abegitsu hartu zuten Aristoteles, bertako herritarra ez izan arren. Kristo aurreko 323. urtean, baina, Alexandro guztiz modu ustekabean hil zen, eta haren jeneralak elkarren aurka lehian hasi ziren, mazedoniar errege ahaltsuak utzitako inperio itzela nork eskuratuko.

Atenasen, Atexandroren heriotzak sekulako erreakzio bortitza piztu zuen mazedoniarren aurka, eta, hori ikusirik, Aristotelesek hiria uztea erabaki zuen, hala 'atenastarrek filosofiaren kontra bigarren aldiz bekaturik egin ez zezaten'. Aristotelesek Eubea uhartera alde egin eta bertako Kaltzis hirian hartu zuen babes, harik eta hurrengo urtean hil zen arte.

Entradas relacionadas: