Ariketa Fisikoa eta Osasuna: Segurtasun Aholkuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

Ariketa Fisikoa eta Osasuna: Kontuan Izan Beharrekoak

Ariketa egiteko kontuan izan beharrekoak:

1. Osasun azterketa egin

Ariketa programa bati ekin aurretik osasun azterketa zehatza egin. Egoera hauetan ez da ariketa fisikorik egin behar:

  • Odoleko glukosa-maila 300 mg/dl baino handiagoa denean.
  • Gernuan gorputz zetonikoak daudenean.
  • Bihotz-maiztasun basala minutuko 100 taupadakoa baino handiagoa denean.
  • Infekzio akutua edo sukarra dagoenean.

2. Bihotzeko arazoen arrisku seinaleak ezagutu

Bihotzeko arazoren bat izateko arriskua dagoenean, ezagutu arrisku seinaleak:

  • Bularrean, sabelaldean, bizkarrean, lepoan... sentitutako mina edo presioa.
  • Ariketa egiten den bitartean goragalea sentitzea.
  • Arnasa ohi baino gehiago estutzea.
  • Zorabioak.

3. Hipogluzemiaren sintomak

Ezagutu hipogluzemiaren sintomak:

  • Erreakzio arina:
    • Dardara.
    • Urduritasuna.
    • Takikardia.
    • Izerdia.
    • Gose handiegia.
  • Erreakzio moderatua:
    • Buruko mina.
    • Ikusmen lausotua.
    • Arreta eza.
    • Logalea.
  • Erreakzio larria:
    • Estimuluei ez erantzutea.
    • Koma.
    • Konbultsioak.

4. Hipogluzemia atakearen aurrean hartu beharreko urratsak

  • Hipogluzemia atakea dugula seguru ez jakin arren, zalantzarik gabe erantzun.
  • Ariketa eten, odoleko azukre maila neurtu.
  • Azukre pixka bat hartu.
  • Ariketa egiteari utzi.
  • Ariketaren ondoren azukredun zerbait jan.

5. Hasiera atzeratua (Delayed onset)

  • Gerta daitekeela kontuan izan.
  • Zuhurrak izan.
  • Ariketa egin ondoren, tarteka odoleko glukosa neurtu.
  • Gorputzari ariketara pixkanaka egokitzen utzi behar zaio.

6. Intsulina injekzioa

Intsulina injekzioa jarri ondoren ordu bete itxarotea komeni da ariketa hasi aurretik.

7. Ariketa saioa

Ariketa saio bakoitzean protokolo egokia jarraitu:

  • Behar bezala berotu eta hoztu.
  • Klima desegokia denean ariketarik ez egin.
  • Behar bezala hidratatu.
  • Transpirazioa oztopatuko ez duen arropa erabili.
  • Hotz dagoenean behar adina arropa jantzi.

8. Oinak zaindu

Oinak zaindu:

  • Oinetakoak ondo aukeratu.
  • Saio bakoitzean galtzerdi garbiak erabili.
  • Inoiz ez da egiten oinutsik ariketa.
  • Oinak ur epelez garbitu, ondo lehortu.
  • Oinak egunero aztertu.
  • Edozein infekzio edo mikosi izanez gero, medikuarengana joan.

Entradas relacionadas: