Argudiozko Testua: Definizioa, Ezaugarriak eta Argudio Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,16 KB

Argudiozko Testua: Definizioa eta Ezaugarriak

Definizioa

Argudiozko testua arazo, gertakizun edo fenomeno baten inguruan dagoen tesi bat egiaztatzeko edo baztertzeko ematen diren aldeko edo kontrako arrazoiez osaturiko testua da. Honen helburua hartzailearen ikuspegia aldatzea edo, iritzirik ez badu, arrazoitutako iritzi bat eskaintzea da. Ematen den informazioa ez da hartzailearen ezagutza-maila handitzeko, baizik eta igorlearen argudio-indarra areagotzeko.

Ezaugarriak

  1. Igorlearen ikuspegia: Igorlea, sarritan, lehenengo pertsonan idazten du, eta aditzean eta izenordainetan hori islatzen da.
  2. Hartzailearen markak: Hartzailearen markak askotan ageri dira testuan, funtzio deitzaile edo eragilearen kariaz.
  3. Tonu subjektiboa: Testuak tonu subjektiboa izaten du, igorleak beti bere iritzitik eta bere iritzirako jokatzen duelako.
  4. Maila abstraktua: Maila aski abstraktua hartzen du, argudioak eta arrazoitzeak ideien mailan eta erlazio logikoen bidez harilkatzen direlako.

Argudio Motak

  1. Autoritate-argudioa: Bakoitzaren argudioak sakonago agertzeko, pertsona zein instituzio ospetsu bat ere iritzi berekoa dela erakutsiz, haren aipua egitean datza. Adibidez: “Zure ama naiz, eta beraz, kasu egin behar didazu”.

  2. Iritzi Orokorraren Argudioa: Aldaketa bat denon iritzi modura aurkeztuz, hartzailea ere iritzi horretara bildu nahi duen arrazoibidea da. Adibidez: “Ez da nik esaten dudalako, baina mediku guztiok iritzi hori ontzat hartu dugu”.

  3. Zentzu Komunaren Argudioa: Giza adimenaren logika eta pentsabidea hartzen da hauetan argudioaren sostengu. Esaterako: “Giza zentzuak guztiz onartzen dituen moduko arrazoiez baliatuko naiz nire tesia defendatzeko”.

  4. Adibideen Bidezko Argudioa: Tesia ilustratzeko, aberasteko edo indartzeko erabiltzen diren adibide konkretuak dira. Adibidez: “Alemaniak oso aspalditik birziklatzen du papera”.

  5. Gertakarien Argudioa: Argudioak behatu eta egiaztatu diren datuen gainean oinarritzea da bide hau. Adibidez, “Aurten oso euri gutxi egin du” tesia defendatzen ari bada, guztiz aproposa da gertakari-argudioa erabiltzea: “Urtegiak edukiaren herenera ere ez dira iristen”.

  6. Analogia-argudioa: Defendatzen den ideiaren eta beste baten artean dagoen antzaren bidea hartzea da argudio modu hau. Adibidez: “Zerebroak ere, gorputzak bezala, ariketak behar ditu eta derrigorrezkoa du gimnasia mentala. Pentsamenduak ere, indartsu egoteko, nahitaezko ditu ariketak”.

  7. Hartzailearen Sentimenduetara Jotzea: Hartzailea laulatu edo gehiegizko estimuan hartzeko bidetik jotzen da batzuetan; zenbaitetan, berriz, mehatxu-joko limurtzailea baino ez da. Adibidez: “Unibertsitatean sartzeko hautaprobetan sarri agertzen den ariketa izanik, erraz ulertuko duzue”.

  8. Igorlearen Autoritatean edo Prestigioan Oinarritzea: Hartzailearen atxikimendua, tesiaren beraren indarragatik baino gehiago, tesi hori defendatzen duen pertsonaren itzalarengatik lortu nahi da. Adibidez: “Zuek badakizue nik ez nukeela sekula gezurra defendatuko”.

Argudio Okerrak (Falaziak)

  1. Pertsonaren Aurkako Argudioa (Ad Hominem): Pertsonaren izen ona hondatzeko edo argudioak arrazoien kontra baino, aurkariaren nortasunaren aurka zuzentzen direnean gertatzen da.

  2. Datu Faltsuak: Ez da sekula gezurrik edo datu okerrik eman behar.

  3. Kausa-ondorio Erlazio Okerrak: Esaterako: “Katu beltz bat ikusi dut eta ondoren erori egin naiz, beraz, katu beltzak ikusteak zorte txarra ematen du”.

  4. Orokorpen Azkarra (Hasty Generalization): Nahikoa ez den datu batetik lege orokor bat ateratzea. Adibidez: “Nire lagunak erraz ikasi du Ingelesa, beraz, guztioi egiten zaigu erraza ingelesa ikastea”.

Entradas relacionadas: