Argudio kosmologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Agustín: Fedea eta arrazoimena:ezagutzeko sinetsi Fedeak eta arrazoimenak helburu berbera dute: egiaren ezagutza. Agustinek fedeak eta arrazoimenak elkarrekin lan egin behar dutela esan zuen.Agustin sinestuna zela, Jainkoak dioena sinetsi eta egiatzat jo behar du. Jainkoaren egia ez da guztiz argia eta arrazoimena egia hori ulertzen saiatuko da (zailtasun linguistikoak, literarioak... Landuz). Lehen pausoa, Jainkoan sinestea da (“sinesten dut ulertzeko”). Filosofia ez da iritsiko egi errebelatura eta lehenengo sinetsi behar dugu errebelazioan dagoela egia. Ulertutakoan fedea handiagotuko da eta horrek (“ulertzen dut sinisteko”)Agustinen ustez, ezagutzak beti du Jainkoaren argiztapenaren laguntzaren beharra.

Agustin:

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da; arima gai da egia eta beharrezkoa den Jainkoa ezagutzeko,hau ezin gertatu Jainkoaren existentziarik gabe.Arima fededunaren existentzia frogatzeko 3 argudio erabiltzen ditu: argudio gnoseologikoa
; egia existitzenda, eta Jainkoa egiaren funtsa izan behar du,beraz, Jainkoa ere existitzen da, argudio kosmologikoa
; kreazioak ez digu ematen zoriontasuna,beraz,Jainkobat dago zoriontasun hori emateko,ondorioz Jainkoa munduaren sortzaileda, eta agustindar frogapena; betiereko ideietandatza, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean, eta ideia hauek adimena baino garrantzitsuagoak dira, adimenak beraien aurrean makurtu egin behar baitu. Egia beti berdin dago. Beraz, agustindar frogapenak dioenez, ideiak existitzen dira, eta ideiak betierekoak direnez, hauen funtsa ere: Jainkoa.


Entradas relacionadas: