Argizari-galduzko Metodoak eta Prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,94 KB

Argizari-galduzko metodoan moldeak egiteko bi prozesu desberdinen azalpena egin.

- Molde solidoen prozesua: hortz-haginen mekanikan eta bitxigintzan erabiltzen da batez ere. Argizari/plastiko ereduarekin lukua egiten da, metalezko ontzi batean sartu eta hondarrez betetzen da, dardararen bitartez argizaria kentzen da eta metala isuri. Pieza txikia bada zuzenean eredu-patroia erabiltzen da lukuaren ordez.

- Zeramikazko oskol bidezko moldeaketa prozesua: Galdategiko ingeniaritzan teknika nagusi biurtu da gaur egun. Eredua egin eta lukua montatzen da, lokatz arin erregogorrez estaltzen da behar den oskol-lodiera lortu arte, iztukatu egiten da, ondoren, argizaria urtu, egosketa, metalaren isurketa, desmoldaketa, akabera eta egiaztapena.

Argizari-galduzko prozesuak jarraitzen dituen pausoak izendatu eta era laburrean azaldu.

- Argizarizko edo plastikozko ereduak egiteko molde-patroia eraikitzea: Argizaria erabiltzen bada eta pieza txikiak eta oso konplexuak ez badira eredu-patroiarekin egiten da lan. Normalean metalezkoa (altzairu, letoi edo brontzezkoa), doitasunez mekanizatua eta oso fin arteztua, uzkurdurak kontuan artuta. Molde patroia edo oskola egiten da bi zatitan. Aleazioa solidotutakoan bi erdiak bereizi egiten dira. Plastikozko ereduak egiteko edo argizarizkoak baina pieza handiak edo konplexuak badira molde-patroia zuzenean eraikitzen da. Serie laburretan eta prototipoetan egiten da kostua txikia izateko. Gaur egun 3D inpresioa erabiltzen da argizarizko ereduak egiteko.

- Lukuaren estaldura. Moldea: Lokatz arin erregogorrez estaltzen da. Gero lukua ale lodiagoa duen estaldura batez estaltzen da eta prozesu hau errepikatzen da nahi den oskol-lodiera lortu arte. Giro-tenperaturan hozten uzten da 8 orduz.

- Isurketarako prestakuntza. Isurketa: Moldea hoztu ondoren barruko argizaria berogailu batean urtzen da 100-120ºC tenperaturan. Gero 150-1000ºC tenperaturan egotzita argizari hondarrak kentzen dira. Bukatzeko urtutako metala isurtzen da.

- Desmoldeaketa eta akabera: Moldeaketa ondorengo eragiketak ekoizpen-kostuen zati andiak artzen dituzte (40-55%). Lukua desegitea, piezen bereizketa, tratamendu termikoa eta piezen mekanizatzea.

Zein diferentzia dago argizarizko eredua erabiliz edo poliestirenoa erabiliz egindako prozesuetan.

- Argizarizko eredua: Eredua, lukua, etc. nahasketa hori egiten dugu eta gero buelta ematen zaio, berotu eta argizaria urtu egiten da kaskara bakarrik geratuz. Ondoren isurketa egiten da. Kalitate eta doitasun hobeagokoak.

- Poliestirenoko eredua: Poliestireno eredua jartzen da, hondarrarekin betetzen da eta behin beteta dagoela poliestirenoren gainera isurtzen da. Kalitate eta doitasun txarragokoak.

Zein dira argizari-galduzko prozesuaren erabilpenak.

- Argizari galduzko moldeaketa-metodoa, edozein aleazio-motatako (aleazio erregogorretakoak barne) forma konplexuzko pieza txikiak, forja- edo mekanizazio-lanen bidez lortu-ezinak direnak, lortzeko bereziki gomendatua da. Neurri kontrol oso zorrotza eskatzen ez bada piezak erabat akabatuta ateratzen dira. Adibidez, altzairu lasterreko fresak, kalibreak, arma automatikoak etab.

Mercast prozeduraren prozesu orokorra azaldu.

- Argizari galduzko metodoaren aldagai bat da eta bertan merkurio izoztua erabiltzen da ereduak lortzeko, argizaria edo erretxina termoplastikoak erabili ordez.

  1. Merkuriozko eredua egiteko maskor metalikoa erdiko plaka banatzailearekin (arraren lanak egingo ditu).

  2. Merkurio-isurketa.

  3. Maskorra -60ºC-tara ozten da.

  4. Maskorraren plakak banatu eta erdikoa kentzen zaio.

  5. Maskorra lotzen da erdiko plakarik gabe.

  6. Eredua estaltze da bainu zeramiko batean.

  7. Giro-tenperaturara igota merkurioa urtu egiten da oskola utsik geratuz.

  8. Oskola labean egosten da.

  9. Oskola ondarrez estaltzen da eta isurketa egiten da.

  10. Amaitutako pieza.

Igeltsuzko moldeaketaren prozedura eta aplikazioak azaldu.

- Moldea egiteko, kaxa batera jaurtitzen da kare-esne hori eredu-plakaren gainean. Eredu-plaka normalean metalezkoa izaten da. Giro-tenperaturan egon ondoren nahastea gogortzen hasten da eta eredua kentzeko moduan gelditzen da. Moldea berogailuan sartzen da (200-425ºC tenperaturan) ura galdu dezan. Lehortzeak eta egosteak halako iragazkortasuna ematen dio moldeari.

- Igeltsuzko moldeak burdinazkoak ez diren metalak moldeatzeko erabiltzen dira. (urrea, zilarra, aluminioa…)

Zein da zentrifugazio bidezko isurketaren oinarria? Aipatu sistema au erabiltzen duten metodoak.

- Moldeaketa egin bitartean, moldeak biraketa-higidura izaten du pareten bidezko arrasteak eraginda, metal urtuari ere biraketa-higidura hori transmititzen dio. Instalazioak kostu handikoak dira eta serie oso handiak fabrikatzeko bakarrik amortizatzen dira.

  • Zentrifugazio puruzko moldeaketa.
    • Ardatz bertikala.
    • Ardatz horizontala.
    • Zeiharrak.
  • Moldeaketa erdi-zentrifugoa.
  • Isurketa zentrifugoa.

Biraketa-ardatz bertikala duen moldeaketa. Zertan datza? Zertarako erabiltzen da?

- Diametroa luzera baino askoz handiagoa duten piezak fabrikatzeko erabiltzen dira. Beheko aldeak goikoak baino lodiera handiagoa du.

- Llantak, kojineteak, etab…

Biraketa-ardatz horizontala duen moldeaketaren funtsa eta aplikazioak

- Luzera diametroa baino askoz handiagoa duten piezak fabrikatzeko erabiltzen dira. Bi molde mota:

  • Metalezko moldea.
  • Hondarrezko moldea.

- Tuboak, zorroak, etab…

Moldeaketa erdi-zentrifugoa esplikatu. Zein diferentzia dauka biraketa-ardatz bertikala duen moldeaketarekin?

- Erdiko ardatzarekiko forma simetrikoa duten piezak egiteko, bolanteak etab. Isurketa erdiko zulotik egiten da moldea biraka dagoen bitartean. Isurtzeko erdiko kanaletik doa eta indar zentrifugoaren bidez metala erradioetan zehar doa. Biraketa abiadura ez da oso handia izan behar.

- Erdi-zentrifugoan pieza konplexuagoak egiten daitezke eta arrak eta lukuak jarri ditzakegu.

Galdaketa-prozedura grabitatezko maskorrean azaldu. Prozedura onen abantailak eta desabantailak.

  1. Moldearen alde desberdinak aire beroz eta presiopean garbitu eta berotu (150-250ºC).
  2. Moldearen aurpegia material erregogorrez emandako kedarrezko geruza mehe batez estali.
  3. Arrak ipini eta moldea itxi.
  4. Metala moldera isuri eta solidotu arte itxaron.
  5. Pieza moldetik atera eta soberakinak kendu.

- Abantailak: Neurrietan doitasun handiak. Akabera oneko gainazalak eta rebarba gutxi. Mekanizazio hobea. Dentsitate handiagoko egitura trinkoa. Hareak sortzen dituen akatsak desagertu. Ekoizpena lasterragoa da.

- Desabantailak: Maskor, ar eta gainerako osagarrien kostuak altuak dira. Forma oso soila izan behar du. ozte-abiadura andia duenez barne-tentsioak sor ditzake.

Presio bidezko galdaketa-prozesua esplikatu.

  1. Moldea prestatu: Aurretik sortutako hondakinak kentzen dira, aire bero eta presiopean garbitzen da.
  2. Injekzioa: Metala moldean injektatzen da presio handi batean eta presio hori mantentzen da pieza solidotu arte.
  3. Hoztea eta solidotzea: Metal-urtua injektatu eta berehala hasten da pieza solidotzen gainazaletik.
  4. Egozketa: Hozte-denbora pasa ondoren bi molde-erdiak banandu egiten dira eta bietako alde batean geratutako pieza expulsore baten bidez ateratzen da.
  5. Soberakinak kentzea: Egindako piezari kanalak eta rebarbak kentzen zaizkio eskuz edo trokel baten bidez.

Ganbera beroko makinak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

- Funtsean urtzeko labe bat dute eta aleazio likidoz automatikoki hornitzen du moldeatzeko ontzia. Moldearen barrunbe-betetzea, metal likidoan erabat edo partzialki murgilduta dagoen injektagailu baten bidez egiten da eta injektagailu horrek aire konprimituaz baliatuz edota pistoi baten bidez presioz injektatzen du aleazio likidoa moldera.

- Zisne-lepodunak ere deitzen zaie eta beruna, eztainua edo zinka oinarri dituzten aleazioak 450 ºC-rainoko urtze-tenperaturak erabiliz moldeatzeko erabiltzen dira.

Ganbera otzeko makinak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

- Makina hauen presioa ganbera berodunetan egiten dena baino askoz ere handiagoa izaten da; izan ere, 12 MPa-etik asi eta hainbat tona/cm2 -ko presioetaraino aldatzen baita, makina- eta aleazio-motaren arabera. Orduko lor daitekeen pieza kopurua, 30 eta 500 bitartekoa izaten da, beti ere beren tamaina eta moldeatu behar den aleazio-motaren arabera.

- Kobrea, aluminioa, magnesioa eta baita zinka ere oinarri duten aleaziozko piezak moldeatzeko erabiltzen dira.

Entradas relacionadas: