Argiaren Izaera: Teoria Korpuscularra eta Uhin Teoria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Argiaren Izaera: Teoria Korpuskularra eta Uhin Teoria

Newton-en Teoria Korpuskularra

Newton-ek argiak izaera korpuskularra zeukala azaldu zuen: argi-fokuek partikula oso txikiak igortzen dituzte, norabide guztietan lerro zuzenean higitzen direnak, eta gure begiekin talka egitean, argi sentsazioa sorrarazten dute. Korpuskuluak ingurune gardenak zeharkatzeko gai dira, eta islatu egiten dira gorputz opakuetan.

Huygens-en Uhin Teoria

Huygens-ek, argia ingurunearen uhin-perturbazio baten hedapena zela, eta argia luzetarako uhinez osatuta zegoela proposatu zuen. Hipotesi horrek erraz azaltzen zituen argiaren islapena, errefrakzioa eta errefrakzio bikoitza.

Fresnel-en Uhin Teoria

Argi interferentziez eginiko esperimentuak, aurkitutako argiaren polarizazioa, eta Fresnelek eginiko difrakzioaren esperimentuek, argiaren uhin-hipotesia sendotu zuten. Fresnelek teoria korpuskularra baztertu eta argia zeharkako uhinez osatuta zegoela proposatu zuen.

Maxwell-en Teoria Elektromagnetikoa

Maxwell-ek hauxe planteatu zuen: Argia ez da uhin mekanikoa, maiztasun handiko uhin elektromagnetikoa baizik. Argi-uhinak elkarren artean perpendikularrak eta hedapen-norabidearekiko perpendikularrak diren eremu elektriko baten eta eremu magnetiko baten hedapena dira, ingurune edo sostengu materialaren premiarik gabe gertatzen dena.

Argiaren Izaera Korpuskularra Einsteinen Arabera

Einsteinek hauxe proposatu zuen: argia korpuskulu txikien sorta batek osatzen du. Sorta horiei fotoiak deritze, hau da, uhinaren energia fotoietan dago kontzentraturik, uhin osoan zehar era jarraituan banaturik egon ordez. E=h·f (h=6,625·10⁻³⁴ J·s)

Argiaren Izaera Bikoitza

Argiak izaera bikoitza du, korpuskularra eta ondulatorioa. Uhin elektromagnetikoen bidez hedatzen da, eta fenomeno ondulatorioak ditu; baina materiarekin duen elkarrekintzan, energia-trukea gertatzen deneko zenbait fenomenotan, izaera korpuskularra agertzen du. Hala ere, argiak ez ditu aldi berean ezaugarri biak agertzen.

Uhin Elektromagnetikoak

Uhin elektromagnetikoak zeharkakoak dira, eta elkarren artean eta hedapen-norabidearekiko perpendikularrak diren eremu elektriko baten eta eremu magnetiko baten hedapena dira, izatez, inolako euskarri edo ingurune materialaren premiarik gabe. E/B=c (c=3·10⁸m/s)

Espektro Elektromagnetikoa (Maiztasun Handienetik Txikienera)

Ƴ izpiak > X izpiak > Argi ultramorea > Argi ikusgaia > Argi infragorria > Mikrouhinak > Irrati-uhin laburrak > TB eta FM > AM > Irrati-uhin luzeak

Polarizazioa

Argi uhin bat zein eremu elektrikoaren oszilazioak beti norabide berean egiten duena da. Agerian jartzen du argi-uhinak zeharkakoak direla. Argi naturala ez dago polarizaturik, eremu elektriko bakoitzak plano desberdin bakoitzean oszilatzen duelako. Beraz, bibrazio-norabide posibleak infinituak dira, eta zoriz aldatzen dira aldiunetik aldiunera. Linealki polarizaturiko argia lortu ahal izateko, deuseztatu egin behar dira eremu elektrikoaren bibrazio guztiak, norabide jakin batean gertatzen direnak izan ezik.

Entradas relacionadas: