Argiaren Islapena eta Errefrakzioa: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,05 KB
Hutsean c=3*10^8 m/s. Argiaren hedapen-abiadura (v) ingurunearen araberakoa da. C abiadurarekin alderatzen da. Horretarako errefrakzio indizea definitu (n) n=c/v.
n-ren balioa uhin luzeraren araberakoa da: v=landa*f.
Argi-Fenomenoa
Argiaren islapena eta errefrakzioa batera gertatzen dira argia errefrakzio-indize desberdineko bi inguruneren arteko banatze-gainazalera heltzen denean: n1sin(i) = n2sin(r).
Islapena
Islapena errefrakzio indize desberdineko bi inguruneren talka egin ondoren, ingurune beretik bueltatzea da.
Snell-en Islapenaren Legeen Arabera:
- Izpi erasotzaile, normala eta izpi islatua planokideak dira; planoari erasotze-plano deritzo.
- Angelu erasotzailea eta islapen angelua berdinak dira (i=r).
Errefrakzioa
Errefrakzioa argi uhinaren hedapen-abiadura aldaketa da, ingurune batetik beste batera igarotzen denean.
Errefrakziorako Snell-en legeek honako hauek finkatzen dituzte:
- Izpi erasotzailea, normala eta izpi errefraktatua plano erasotzailean daude.
- Angelu erasotzailearen eta errefraktatuaren sinuen arteko erlazioa konstantea da: n1sin(i) = n2sin(r).
Izpi Errefraktuak
Izpi errefraktuak normalerantz hurbildu zein aldendu daitezke:
- Bigarren ingurunea lehenengoa baino n handiagoa bada, angelu erasotzailea errefraktua baino handiagoa, izpi normalerantz hurbilduko da.
- Lehenengo inguruneak n handiagoa badu, angelu erasotzailea errefrakzio angelua baino txikiagoa da. Izpi errefraktatua normaletik aldenduko da.
Argiaren Islapen Osoa
Argiaren islapen osoa da argi-izpia ezin dela errefrakzio-indizea handiko ingurune batetik errefrakzio-indize txikiagoko beste ingurune batera igaro, muga angelu jakin bat baino handiagoa denean angelu erasotzailea.
Muga Angelua
Muga angelua 90º-ko errefrakzio-angeluari dagokion angelu erasotzailea da: sin(L) = n2/n1.