Argia, Ikusmena eta Argazkigintzaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,5 KB
1. Inprimaketa eta Kolore Sistemak
- Inprimaketan erabiltzen den sistema RGB da.
- RGB sistemak sintesi gehigarria erabiltzen du eta CMYK sistemak, sintesi kengarria.
- RGB sisteman, kolore urdina 0,0,100 adierazten da.
- CIE Lab espazioak koloreak hiru dimentsiotan sailkatzen ditu, 3 ardatzen arabera (egia).
2. Argia eta Haren Ezaugarriak
- Giro-argiari honako hauek dagozkio:
- Giro bat adierazten du.
- Sentsazio bat adierazten du.
- Argi ezberdinak nahasten ditu.
- Denbora-unitate batean argi foku batek igortzen duen energia lumen unitatearekin neurtzen da.
- Foku baten intentsitatea fokoaren erdigunean izango da handiena, eta kandela unitatearekin neurtzen da.
- Proiektore batek horma batean ematen duen argi kantitatea lux unitatearekin neurtzen da.
3. Kolore Tenperatura
- Kolore tenperatura neurtzeko Kelvin eskala erabiltzen da.
- Tenperatura baxuko argi koloreak laranja aldera doaz, tenperatura altukoak zuri aldera, eta are altuagoak urdin aldera.
- Barruko eta kanpoko tenperatura ohikoenak 3200 K eta 5600 K dira.
- Bideoz grabatutako irudiak bertako tenperaturara egokitu behar dira, irudiek errealitateko koloreak adierazteko. Horretarako, kamerari zurien balantzea egin behar diogu.
- Gure kamerak zurien balantzea egiteko, orri zurian dagoen argi tenperatura irakurriko du, eta hau konpentsatzeko, kontrako tenperatura gehituko dio.
4. Ikusmena eta Argiaren Pertzepzioa
- Argirik gabe ez dago ikusmenik.
- Begiek suma dezaketen uhin-luzera tartea 380 nm - 740 nm bitartekoa da.
- Argiak bi eratara estimulatzen du begia: zeharka eta zuzenean.
- Argi iturri monokromatikoek uhin-luzera bakarra daukate, eta polikromatikoek era askotako uhin-luzera tarte bat.
- Estimulua, sentsazioa eta pertzepzioa:
- Estimulua: Zentzumen organo baten erantzuna edo erreakzioa sortzen duen energia.
- Sentsazioa: Energia fisiko batek eragindako zentzumen organo baten aktibazioa.
- Pertzepzioa: Zentzumen organoek eta garunak egiten duten estimuluen sailkatze, analisi eta integrazioa.
5. Begiaren Atalak
- Irisa
- Kristalinoa
- Fobea
- Ikus-nerbioa
- Puntu itsua
- Humore beirakara
- Begi-ninia
- Kornea
- Giza begiak hurbileko objektuak handiago ikusten ditu, gure ikus-eremutik zati handiago bat betetzen dutelako.
- Argiak tomate gorri batean zuzenean jotzen badu, gure begietara islatuko den uhin-luzera gorria izango da, beste guztiak xurgatuko baititu.
6. Begiaren Funtzionamendua
- Kornea begiaren kanpoko geruza opako bat da (gezurra).
- Korneak zeharkatzen duten argi izpiak errefraktatu egiten ditu (gezurra).
- Kristalinoa, irisak uzten duen zuloa edo tartea da (gezurra).
- Fobea begiaren parte koloreduna da eta mintz uzkurkorra (gezurra).
- Irisak begira sartzen den argi kopurua erregulatzen du.
- Kristalinoari esker, distantzia ezberdinetara dauden objektuak enfokatu daitezke (egia).
- Lenteek argi izpiak errefraktatu ditzakete, eta distantzia ezberdinetara enfokatu (egia).
- Kristalinoaren giharrek, tiratuz eta lodituz, begian distantzia ezberdinetara enfokatzen dute.
- Erretinak argi-energia erreakzio elektriko-kimikoen bitartez nerbio-bulkada bihurtzen ditu (gezurra).
- Erretinan ditugu zelula argi hartzaileak, makilak eta konoak deitzen direnak.
- Fobea erretinan dagoen zati txiki bat da, eta bertan konoak kontzentratzen dira; horri esker, gauzak zehaztasunez ikus ditzakegu.
- Fobearen inguruko neuronak konoek eta makilek igorritako informazio guztia prozesatu dezakete, zehaztasun handiz ikusteko (gezurra).
- Argi gutxirekin eta gauez aktibatzen dira, oso sentikorrak dira, eta fotoi gutxi detektatu ditzakete: makilak.
- Argi asko behar dute, eta hiru koloreekiko sentikorrak dira bereziki: konoak.
- Makilek ez dituzte kolorerik ikusten.
- Argi izpiek eta zelulek igorritako informazioa burmuinaren esku egongo da seinale horien analisia, integrazioa eta interpretazioa egiteko.
- Begiaren atzekaldean dago, eta ez dauka ez makilarik ez konorik: puntu itsua.
7. Argazkigintzaren Historia
- Argazkigintzaren aurkikuntza bi fenomenori esker garatu zen: optikoa eta kimikoa.
- Kamera iluna (gaur egungo kameraren aitzindaria) erabili zuen lehenengoa Aristoteles izan zen.
- Kamera ilunean distantzia ezberdinetara enfokatzeko asmakuntza egin zuena Girolamo Cardano izan zen.
- Ezagutzen den lehen irudi finkatua Joseph Nicéphore Niépce-k egin zuen, 1765ean.
- "Kobrezko plaka bat, zilar iodurozko geruza batekin. Argiaren arabera, hogeita hamar bat minutuz uzten da lanean. Plakari merkuriozko lurruna aplikatuz, irudi positiboa lortzen da". Teknika honekin egindako argazkiei daguerrotipoak deitzen zaie.
- Paperezko negatiboa asmatu zuena Talbot izan zen.
- Krimeako gerrako argazkiekin biztanleei informazio zuzena eta errealista eskaini zien argazkilaria Roger Fenton izan zen.
- Koloretako lehen argazkia egin zuena James Clerk Maxwell izan zen.
- 1840-1850 hamarkadetan, hainbat aurrerapen eman ziren argazkigintzan: objektiboetako lenteen argitasuna landu zen, eta irudiak finkatzeko prozesuak hobetu ziren.
- George Eastman-ek zeluloidezko argazki-pelikula asmatu eta patentatu zuen.
- Lehenengo argazki kamera eramangarriaren izena Leica zen.
- Lehenengo kamera eramangarria 1925ean komertzializatu zen.
- Flasha erabili baino lehen, magnesio hautsa erabiltzen zen.
- Koloretako argazkigintza Kodachrome teknikarekin garatu zen.
- Herbert-ek asmatu zuen Polaroid kamera, 1947an.