Argazkilaritza, Komikia eta Zinema: Lengoaia eta Teknikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 22,02 KB
Gaia: Argazkiaren Aurrekariak
Argazkiaren aurrekari teknologikoak
Industria Iraultzaren aurrerapen teknologikoen inguruan, hainbat artistak eta zientzialarik ikerketak egin zituzten, ingurunearen eta naturaren irudi errealistak eta iraunkorrak lortzeko.
Irudiaren historiari hiru ekarpen nagusi egin zitzaizkion:
- Argazkiaren bidez, errealitatearen irudikapena automatikoa da.
- Negatibo-positiboen sistemari esker, argazkiak antzeko kopiak izan ditzake.
- Irudien produkzioaren demokratizazioa lortu da.
Argazkiaren jatorri optikoa kamera iluna da, eta jatorri kimikoa, berriz, zilar-nitratoek argiarekiko duten sentikortasunean, zeluloideak garatzean eta negatiboari esker argazki bakoitzaren erreprodukzioa lortzean datza.
Kamera iluna
Arkimedesek ezagutu zuen argazkiaren oinarria den efektu optikoa, geroago Leonardo Da Vincik deskribatu zuena. Ilunpean dagoen gela batean argi bat egiten bada, kanpoko eszenaren alderantzizko irudi bat sortzen da.
- Gerolamo Cardamomok esperimentua egin zuen, irudia argiagoa zela objektuek jasotzen zuten argia handitu ahala.
- Juan Bautista Della Portak irudia hobeto ikustea lortu zuen lente optiko bat kaxaren zuloan sartuta, argi izpien kontzentrazio handiagoa lortuz.
Argazki-objektiboak asmatuta, isolaturiko irudia kamera ilunean finkatzeko erronka (desafioa) gelditzen zen.
Irudikapen kimikoa
Lortutako irudiak kamera ilunean finkatu ahal izateko, kimika garatu behar izan zen. Zilar-kloruroa izan zen lehen urratsa, gris sorta guztia lortzen zuena zuriaren eta beltzaren artean.
Hasierako argazkiak ez ziren iraunkorrak, eta eguneko argian jartzean, belztu egiten ziren.
Nicéphore Niépce eta Louis Jacques Mandé Daguerreren eskutik etorri zen konponbidea: irudiak merkurio-lurrunarekin finkatzea lortu zuten, baina muga bat zegoen: irudi bakarra lortu zezaketen.
1869an, irudi iraunkorra lortu zen. Zeluloideko argazki-filmaren asmakizunak garai berria abiarazi eta asmakizun berriekiko interesa zuten milaka argazkilari zaletu agertaraztea bultzatu zuen. Zuri-beltzeko argazki komertziala bizkor hazi zen, eta aldizkariak ilustratzeko erabiltzen hasi zen. Argazkilaritza lanbide eta zaletasun hedatu zen.
Argazkiaren aitzindariak
- Niépce: Marrazkien ordez kamera ilunak proiektaturiko irudiak erabiltzeko asmoa zuen, zilar-gatzak erabilita irudiaren automatismoa ezartzea finkatzen zuen.
- Daguerre: Niépcen laguntzailea izan zen. Lorturiko irudiaren kalitatean eta bereizmenean egin zuen aurrera haren ekarpenak.
- W. Fox Talbot: Kopiak erreproduzitzeko arazoa konpondu zuen. Paperezko negatibo-positiboa izan zen haren ekarpena; horri esker, paperean positibatutako infinitu kopia egin zitezkeen.
- George Eastman: Kodak enpresa sortu zuen. Argazkiak herrian zabaltzeko xedea zuen eta kamera eramangarria asmatu zuen jendeak argazkiak egin zitzan.
Irudien ikusizko pertzepzioaren eta erreprodukzio fotografikoaren arteko desberdintasunak
Ikusten dugun errealitatea eraldatzen duen maneiatze teknikoa zazpi arrazoiri zor zaio:
- Ikusten dugun errealitateak duen hirugarren dimentsioa kentzen du argazkiak.
- Argazkiak ikus-eremua mugatzen du enkoadraketen bidez.
- Mugimendua kentzea: begien aurrean gertatzen ari den errealitateko aldiune bat aukeratu eta geldiarazten du argazkilariak.
- Argazkien gainazala pikortua (oso puntu txikiez osatutako gainazal irregularrean bukatuta) dago.
- Irudikatzen den errealitatearen argi-baldintzak aldaraz daitezke argazkiak egitean, diafragmaren irekiera maneiatuz.
- Argazki zientifiko batek inurri handi baten irudia eman dezake irudikapen-eskala aldatuz.
- Optikoak ez diren baina errealitatean badauden estimulu guztiak kentzen ditu argazkiak.
Gaia: Argazki-Kamera eta Sistema Optikoa
Filma
Irudiak prozesu kimiko baten bidez finkatzeko euskarria da. Hainbat geruzaz osatuta dago:
- Gelatina gardena (euskarri funtzioa)
- Zilarrezko bromuro-emultsio bat
- Argiarekiko sentikorrak diren beste substantzia batzuk.
Sentikortasunaren araberako film motak
Argazkigintzaren behar estetikoei erantzuna emateko, argiarekiko sentikortasun desberdineko filmak egiten dira. Argazki mota bakoitzerako sentikortasun mota bat dago.
Filmaren sentikortasunak irudi optimoa lortzeko argitan jarri behar den esposizio-denbora adierazten digu.
Sistema optikoa
Sistema optikoa kamerako lenteek osatzen dute. Lenteen funtzioa errealitatearen irudia kamera barruan proiektatzea da.
Lentearen funtzionamendua
- Argi izpiek lentea zeharkatzen dute.
- Norabide-aldaketa ematen da.
- Puntu fokalean (puntu zehatz bat) bateratzen dira izpiak.
Argazkian ateratako irudia ageri den puntua fokua da. Argi izpiak bateratzen diren puntua filmean jartzen da.
Distantzia fokala
Foku-puntuaren eta lentearen erdiko puntuaren arteko distantzia da. Funtsezkoa da objektiboa erabiltzeko eta aukeratzeko. Lentearen ikus-angelua ematen du.
Distantzia fokala eta ikus-eremua
Distantzia fokalaren araberakoa da argazkian ateratako irudiaren anplitudea:
- Zenbat eta distantzia fokal handiagoa, orduan eta ikus-angelu txikiagoa.
- Zenbat eta distantzia fokal txikiagoa, orduan eta ikus-angelu handiagoa.
Lente motak
- Ohiko objektibokoak (50 mm-ko distantzia fokala): Usuenak eta gizakiaren ikus-angelutik hurbil daudenak.
- Angelu handiak (50 mm-tik beherako distantzia fokala): Ikus-angelu zabalagoa ematen dute. Zabalera sentsazioa ematen dute. Paisaia-argazkietan erabiltzen dira.
- Teleobjektiboak (50 mm-tik gorako distantzia fokala): Ohikoa baino ikus-angelu txikiagoa. Argazkiaren motiboa oso urruti dagoenean erabiltzen da. Adibidez: paparazziek.
- Zooma: Distantzia fokala aldatzeko modua ematen du, irudiaren planoa aldatu gabe. Hurbiltze eta urruntze efektua sortzen du.
Diafragmaren irekiera
Objektiboan sartzen den argi kantitatea kontrolatzeko balio du. Zeharkatzen duen argi sorta murrizten du.
F sakonera edo irekiera erlatiboa
F zenbakiak diafragmaren irekiera-maila adierazten du. Lentearen diametroaren eta distantzia fokalaren arteko erlazioa adierazten du.
Eremu sakonera
Diafragmaren irekierarekin dago lotuta. Argazkiko espaziotik enfokatutako zatia zehazten du, hau da, objektiboa fokatzen den bi muturren artean enfokatuta dagoen zatia da.
Bi distantzia bereizten dira:
- Gutxienekoa: Distantzia horretatik aurrera fokatuta agertzen diren gauzak.
- Gehienekoa: Distantzia horretatik aurrera desenfokatuta agertzen diren gauzak.
Lenteak erdialdean perfektuagoak dira muturrean baino. Horregatik, diafragma geroz eta itxiagoa, geroz eta erdialdeagotik zeharkatuko du argiak lentea: irudia argiagoa eta fokatutako espazioa handiagoa izango da.
Eremu sakoneraren kontrola
Mekanismo honi esker, ikus-ingurunearen elementu batzuk nabarmendu ditzakegu desenfoke bidez, garrantzirik gabeko xehetasunak desagerraraziz. Lehen planotik infiniturainoko planoa fokatuta ikustea ere lor daiteke.
Nola lortu hori? Eremu sakonera mugatuz, hau da, diafragma maneiatuz. Hiru modu daude lortzeko:
- Diafragmaren irekiera: Eremu sakonera handitzen da diafragmaren irekiera txikitzean, eta alderantziz.
- Fokatze distantzia: Fokatu nahi dugun elementua kameratik geroz eta gertuago egon, geroz eta estuagoa da eremu sakonera. Fokatze distantzia handitzean, eremu sakonera ere handitzen da.
- Objektiboaren luzera fokala: Zenbat eta handiagoa izan, txikiagoa da eremu sakonera. Beraz, teleobjektiboek eremu sakonera txikitzen dute eta angelu handiek handitu.
Irudia konposatzea
Argazkia atera baino lehen, konposizioa begiratu behar da. Konposizio on bat lortzeko, argazkia egin behar diozunari adi behatu behar zaio.
Konbinazio eta enkoadraketa asko egin ditzakegu, baina konposizio ona lortzeko prozesu bat dago:
- Argazkilariaren objektibotasuna: Bakoitzak bere ikuspuntua du, eta berak erabakitzen du nola egin argazkia. Hala ere, enkoadraketa hautatzea aurrean dugun errealitatearen zati bat aukeratzea da.
- Hartze angelurik onena hartzea: Hartze angelua aukeratzea irudiaren azken tankera kontrolatzeko modua da. Kamera pixka bat mugituta baldin badago, konposizio osoa aldatzen da. Horregatik, gomendagarria da argazkia egin behar diozunaren inguruan mugitzea, angelu ona hartzeko. Objektuaren kokapena asko alda daiteke hartze angelua aldatzean.
- Objektibo mota hautatzea: Norbait mugitu gabe konposizioa aldatzeko modua da objektibo ezberdinak erabiltzea. Hiru dimentsioko objektuak argazkien bi dimentsioko konposiziora aldatzen ditu objektibo bakoitzak. Adibidez: teleobjektibo batek ikus-eremua txikitu eta argazkian dagoena handiagoa ematen du; angelu handiarekin, ikuspegia handitu, baina argazkian dagoen objektua txikitu.
Argazki onak ateratzeko aholkuak
Hiru aholku aukeratu eta galdetuko dizkizute:
- Hurbiltzea: Pertsonarengan hurbiltzea. Adierazkorra da subjektuak argazkiaren herena edo gehiago hartzea. Atzealdeak ezin du distraitu; beraz, desagerrarazi argazkia egin baino lehenago posizioa aldatuz, edo atzealdean zerua/zelaia eduki.
- Ohiko giroan dagoenari argazkia egitea: Lasaiago eta behartu gabe aterako direlako, naturalago.
- Konposizioa egitea: Eszena aztertu. Subjektua argazkiaren erdian ez jarri. Panoramika ona egiteko, lerro nabarmenak jartzea arreta erakartzeko ona da.
- Argitasunaren eragina aztertzea: Aurreko argia/eguzkia atzean: siluetak egiteko. Alboko argia: ehundura nabarmentzeko.
- Angelurik onena bilatzea: Objektuaren inguruan mugitzea angelu ona aurkitzeko. Kontrapikatuentzat, objektuak lehen planoan egiteko, subjektuarekin aurrez aurre gelditzeko: belauniko edo lurrean etzanda.
- Ekintza antzematea: Mugitzen ari diren objektuak antzemateko bi aldagairekin lan egin: 1. Sentikortasun handiko filma erabili (ASA 400). 2. Abiadura azkarrean kliskatzea (1/500 edo 1/1000). Kliskatze abiadura ertaina/baxua erabiltzea, argazkia mugitua bezala ikusteko efektu ona da.
Gaia: Komikiaren Lengoaia
Bineta: komikiaren esanahi-unitatea
Komikiaren gutxieneko irudikapen grafikoa eta muntaketa-unitatea da.
- Une eta espazio jakin bat hartzen ditu.
- Bakoitzean ikono- eta literatura-lengoaia daude elkarrekin, narrazio-tekniken bidez antolatzen direnak.
Hiru atal oinarrirekin aztertuko ditugu narrazio- eta adierazpen-tekniken bidez:
- Ikonografia
- Literatura-adierazpena
- Narrazio-teknikak
Komikiaren ikonografia
Komikietarako ikono-baliabideen multzoa da, irakurleak hobeto uler dezan. Hainbat kontzeptu bereiz ditzakegu:
- Enkoadraketak eta ikuspuntuak
- Keinuak: komikiaren kodeak
- Estereotipoak eta ohiko egoerak
- Sinbolo eta lerro zinetikoak
- Ikusizko metaforak
Enkoadraketa eta ikuspuntuak
Binetak toki eta denbora-iraupen bat adierazten du. Irudi finkoa da, baina irudi bakoitzak denbora-joera bat adierazten du.
Zinemako planoa eta komikietako bineta konparatzean, espazio bat mugatzen dutela adierazpen-elementuak eta kode bera darabiltela ikus dezakegu:
- Giza-figura erreferentziatzat hartzen da.
- Enkoadraketak lengoaia zinematografiko bezala antolatzen dira.
- Plano orokorra: Pertsona guztia ikusten da bere ingurunearekin.
- Plano amerikarra: Belaunetan mozten da.
- Erdiko planoa: Gerritik gora.
- Lehen planoa: Gorputz atal bat hartu eta efektu dramatikoa eman.
Ikuspuntuak
Autoreak marrazteko hartzen duen ikuspuntua erakusten du. Horren arabera, plano pikatua (goitik) edo plano kontrapikatua (behetik) bereizten dira.
Perspektiba optikoa
Ezohiko ikusmoldea erakusteko askatasuna ematen du. Pikatu eta kontrapikatu handiak erabiltzen dira.
Keinuak: Komikiaren kodea
Gizakiok adierazpen-iturri gisa erabiltzen dugu, gehienbat aurpegiarekin. Komikiak keinu guztien laburpena egiten du.
Aurpegiko sinboloen adibideak:
- Ilea tente eta begiak irten beharrean: beldurra/haserrea.
- Bekainak gora: ezustekoa. Behera: haserrea/kontzentrazioa.
- Begirada alde batera: ideia bat buruan bueltaka.
Gorputz-sinboloak:
- Eskuak belarri edo sudurrean: burla.
- Eskuko azazkalak begiratu: disimulua.
- Esku-ahurra ahoan: isilpekotasuna.
- Besoak gurutzatuta: barrea.
- Etzanda lurra kolpatzen: amorrua.
Estereotipoak eta ohiko egoerak
Modu zurrunean kodeen bidez sartzen dituzten estereotipoak dira. Hizkuntza unibertsala erabiltzen dute. Nortasun-ezaugarriak ezaugarri eder, itsusi... bihurtzen dituzte. Adibidez: aberatsak beti lodiak, sukaldari-txanoak lanbidea adierazten du...
Sinbolo zinetikoak: Mugimenduaren irudikapenak (Lerro zinetikoak)
Binetak irudi estatikoak dira, baina marrazkilariek, pertsonaien edo objektuen mugimendu-efektua ematea asmatu zuten (bederatzigarren artean).
Velazquezek erabili zuen gorularia koadroan. Dilema bati egin behar izan zion aurre: mugimendua erakustea, mugimendua adierazteko gai izan gabe. Baina argazki mugituarekin lortu zen.
Mugimenduaren gatazka lerro zinetikoa erabiliz konpontzen dute. Hau gehituz, une bateko adierazpenaren ordez denbora-adierazpena irudikatuko du.
Mugimenduaren adierazpena
Ekintzaren ondoz ondoko faseak irudikatzen ditu, horrela mugimendua adieraziz. Zirkulu erdi moduko batean pertsonaiaren mugimendua adierazteko, bere gorputzeko zenbait atal behin eta berriro errepikatzen dira.
Off-eko espazioa
Kontzeptu zinematografikoa. Tintinen keinuari, mina adierazten duten izarrei eta lerro zinetikoei esker, gertatzen dena ulertzen dugu.
Bineten artikulazioa
Adibidez, bi bineten artikulazioa. Kausak (mugimendu zakarra) ondorioa (kolpea); sumatu arren ez dugu ikusten.
- Lerro zinetikoa: Mugimendu-zeinuak dira gakoa, figuren mugimendua adierazten dute. Ibilbidea edo mugimendu-irudipena adierazten duten konbentzio grafikoa da. Ez dute objekturik irudikatzen, objektuen mugimendua baizik.
Ideogramak edo ikusizko metaforak
Pertsonaien gogoa adierazten du. Sentimendu baten metaforaren funtzioa betetzen du.
Ikusizko adibideak:
- Enborra mozten ari den zerrak (zurrunga).
- Izarrak eta planetak ikustea (kolpe bat).
- Kea dariola dagoen oilaskoak (gosea).
- Bihotza (maitasuna).
Berbazko adierazpenak:
- Bonbila bat piztu zait (ideia bat).
- Izarrak ikustea (kolpe bat).
- Zapoak eta sugeak botatzea (idazten ez diren hitz gordinak adierazteko).
Literatura-adierazpena komikietan
Bi ardatz ditu:
- Testuaren eta marrazkiaren arteko erlazioa da binetaren barruan (ahotsa/pentsamendua irudikatzeko).
- Testuak irudien arteko hutsuneak betetzeko, trantsizioetarako erabiltzen da.
Komikiaren literatura-hizkeraren betekizunak eta ezaugarriak
Irudiarekin batera doan testuak ezaugarri hauek ditu:
- Laburra.
- Irudiaren lagungarria (ikonoa eta idatzia, irakurketa bikoitza).
- Elkarrizketa garatu.
- Irudiaren esanahia zentratzen du.
Ezaugarri orokorrak (formari dagokionez):
- Letra larriz idazten da.
- Ohi baino handiagoak badira, oihuka edo ozenki hitz egiten dela adierazten du.
- Dardara duten letrek beldurra edo ikara adierazten dute.
Bunbuiloak (Gaztelaniaz, globo)
Pertsonaien diskurtsoa testu edo ikono elementu gisa, ingerada bakartu bat da.
Bunbuiloen ordena
Ezkerretik eskuinera eta goitik behera irakurtzen dira, hala irakurleak ordenari jarraitu diezaioke. Hainbat bunbuilo ezartzeak nolabaiteko narrazio-denbora eskaintzen du.
Bunbuilo motak eta formak
Globo obalatuen forma dute, eta hitz egiten duenarentzat delta bat dute. Ingerada ez da beti berdina. Motak:
- Lerro etenak (irratia/telebistako ahotsa).
- Hainbat delta (gauza bera esaten duten zenbait pertsona).
- Hodei forma (pentsamendua).
- Txortenaren ordez burbuilak (ametsak, nahiak...).
- Puntaduna (ahopeko zurrumurrua / xuxurla).
Kartutxoak
Bineta batean edo bi bineten artean txertaturiko banda. Informazio osagarria emateko balio du. Off-eko ahotsa da.
Funtzioak:
- Irakurlea kontakizunean kokatzen laguntzen du.
- Ahotsa ematea.
- Kontzeptuak argitu.
- Eszenaren kokapenari eta denborari buruzko informazioa eman.
Soinuaren irudikapenak eta onomatopeiak
Soinurik erreproduzitu ez dezakeenez, adierazpen-baliabideak erabiltzen ditu. Letren tamainak intentsitatea irudikatzen du. Ingelesez daudela dirudi (esanahi unibertsala hartu dute urteen poderioz). Adibidez:
- Bomm, eztanda.
- Ring, telefonoa.
- Bang, tiroa.
Bineten artikulazioa eta narrazio-teknikak
Narrazio-egitura sortzeko muntaketa-teknikak ditu komikiak.
Bineten muntaketa
Elkarrekin nola artikulatu jakin behar da, narrazioa eta irakurketa-prozesuko erritmo egokia sortzeko.
Bineta bakoitzak denbora-une bat adierazten du. Baina, bineta-jauzi bakoitzean denbora-elipseak izaten dira. Zineman bezala, bi muntaketa mota daude:
- Muntaketa lineala: Gertakarien progresioa kronologikoki egiten denean.
- Muntaketa paraleloa: Aldi berean baina espazio desberdinean gertatzen diren ekintzak txandaka erakusteko balio du. Denbora-lotura da muntaketa mota hori artikulatzeko erabiltzen den baliabide bat: “bien bitartean” dioen kartutxo bat jartzen da, aldi berean baina beste toki batean gertatzen den sekuentziari bidea emateko.
Espazioa eta denbora artikulatzeko baliabideak:
- Zenbait denbora ezabatzea (istorioak bizitasun handiagoa hartzen du).
- Flash backa: Denboran atzera jauzia.
- Flash forwarda: Geroari aurrea hartzea.
- Aldi berean baina toki ezberdinetan gertatzen diren ekintzak.
- Pertsonaien ikuspuntuak.
- Autoreak irakurleari egiten dizkion keinuak (hirugarren pertsona balitz bezala).
Gaia: Zinema
Errealitatearen mugimendua irudikatzea eta atxikitzea
Zinema XIX. mendearen azken urteetan garatu zen. Irudiak atxikitzeko aukerak beste unibertso bat ireki zuen ideien garapenerako, arte-sorkuntzarako eta gizakiaren ezagutzarako.
Zinemak historia laburra du, baina XX. mendeko arterik nagusia bilakatu da.
Teknikaren aldetik, mugimendu bikoitzetik sortzen den irudipen optikoa da irudi zinematografikoa:
- Grabazio-mugimendua: Zinemako kamerak errealitatea irudikatzen du eta irudi estatikoen segida batean deskonposatzen du mugimendua (fotogramak = argazkiak).
- Proiektorearen mugimendua: Fotogramen segida abiadura handian proiektatzen da. Horri esker, errealitatearen mugimenduaren konposizioa egin daiteke.
Zinemaren jatorria
Industria-aroaren azken asmakizunetako bat da zinema. 1895ean Lumière anaiek Parisen zinematografoa aurkeztu zutenetik aurrera garatu zen.
Hasieran feriako bitxikeria izan zen, baina aurrerago herri-ikuskizun bilakatu zen, milioika ikusle erakarriz.
Hiru gertaera hauek eragin zuten zinemaren sorkuntzan:
- Erretinaren iraunkortasunaren aurkikuntza.
- Argazkiaren garapena.
- Zinematografoaren asmakuntza.
Erretinaren iraunkortasuna
Gure ikusmenaren “erretinaren iraunkortasun” deritzon ezaugarriagatik gertatzen da mugimendu-irudipena.
Begiak irudiak ikusten dituenean, gure erretinan grabatzen dira, eta handik garunera pasatzen dira. Baina gure ikusmenak “akats” bat du: irudiak ez dira berehala ezabatzen erretinatik, han inpresionatuta geratzen dira eta ⅕ segundu irauten dute.
Printzipio hori zineman erabiltzen hasi ziren:
- Kamerak errealitatearen segidako argazkiak hartzen ditu abiadura handian. Argazki bakoitzak une jakin bat irudikatzen du.
- Proiekzioak iraun bitartean, abiadura handian pasatzen dira fotograma horiek. Erretinaren iraunkortasunari esker, gure begiek ez dituzte antzematen fotogramen arteko jauziak.
Mugimenduaren deskonposizioa: esposizio azkarreko argazkiak
XIX. mendean teknika fotografikoa garatu egin zen, eta irudiak zeluloidean zuen esposizio-denbora segundo milenetara murriztea lortu zuen. Aurrerapen hori funtsezkoa izan zen fotogramen deskonposatzea lortzeko.
- Edward Muybridgek faseko argazkien saiakerak egin zituen, 20.000 argazkiko liburu bat argitaratu zuen. Argazki horiek hainbat animaliaren eta giza jardueraren mugimendua deskonposatzen zuten. Beraz, mugimenduaren faseak ilustratzea eta argazkietan atxikitzea lortu zuen.
- E. J. Mareyek errebolber-kamera asmatu zuen, segunduko 12 fotograma kliskatzen zituena. Sekuentzia horiei “kronoargazkiak” izena eman zien.
Lumière anaiak, zinematografoaren asmatzaileak
Lumière anaiek (Frantzia) eta Edisonek (AEB) tresna berriak asmatu zituzten:
- Lumière anaiek zinematografoa asmatu zuten. Haien proiekzioak pantaila handian, jendaurrean aurkeztu zituzten.
- Edisonek kinetoskopioa asmatu zuen. Proiekzioak jendaurrean aurkeztu ordez, irudiak banaka ikusteko sistema bat asmatu zuen (bi zulotatik irudi txikia ikus zitekeen txanpon-makina).
Hasierako film haiek minutu bat inguru irauten zuten, eta errealitatea etenik gabe hartzen zuten.