Argazkigintzaren Historia: Jatorria eta Gizarte-Eragina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,51 KB
Argazkigintzaren jatorria eta testuinguru historikoa
Industria Iraultzaren aurrerapen teknologiko handien testuinguruan, hainbat artistak eta zientzialarik ikerketak egin zituzten, gizarteak urte luzeetan izan zuen xedea errealitate bihurtzeko: ingurunearen eta naturaren irudikapen errealistak eta iraunkorrak lortzea.
Mendebaldeko munduaren aurrerapenaren bestelako gertaera nabarmenekin batera sortu zen argazkia: arrazoian oinarrituriko doktrina zientifikoak, gizarte-aurrerapenaren ideia, trenbidearen asmakuntza, argindarraren edo prentsaren erabilera.
Argazkigintzaren ekarpen nagusiak
Argazkiak funtsezko hiru ekarpen egin dizkio irudiaren historiari:
- Automatizazioa: Argazkiaren bidez, errealitatearen irudikapenak eskuz landutakoa izateari utzi dio (pinturarekin gertatzen den moduan), eta automatiko bihurtu da.
- Erreprodukzioa: Pinturarekin eta ilustrazioarekin alderatuta, argazkiak antzeko kopien erreprodukzio infinitua eskaintzen du, negatibo-positiboen sistemari esker.
- Demokratizazioa: Irudien produkzioaren demokratizazioa lortu da, ekipoak merkatu egin direlako eta teknika sinplifikatu egin delako.
Argazkigintzaren oinarri teknikoak
Bi oinarrirekin dago lotuta argazkiaren jatorria; bata optikoa da, eta bestea, kimikoa:
- Kamera iluna: Irudian lentedun kamera ilun bat ageri da, baita kamera ilunaren erabilera erakusten duen garai hartako grabatu bat ere.
- Prozesu kimikoa: Zilar-nitratoek argiarekin duten sentikortasuna; zeluloidean gertatzen dira ondoren, argazki bakoitzaren erreprodukzioa lortzeko negatiboaren euskarri gisa.
Argazkia ez da errealitatea, errealitatea irudikatzeko modu bat baizik
Errealitatearen ia kopia perfektutzat hartzea izan da argazkia asmatu zenetik gaur egun arte gizartean izan duen arrakasta. Izan ere, argazkiak irauli egin zituen eskuzko trebetasunean oinarrituriko irudikapen sistemak, hala nola pintura, erretratua edo ilustrazioa.
Erakusten dituen gauzen "existentziaren egiaztapena" dela ematen du. Horrexegatik da erraza jauzia egitea: argazkia errealitatearen irudikapena dela ikustean, errealitatea zuzenean ezagutzeko metodotzat hartzen du zaletu askok. Argazkia ez da errealitatea, eta ezin har daiteke gure pertzepzio optikoaren erreprodukzio baliagarritzat ere. Errealitatea irudikatzeko prozesu optikoan eta kimikoan oinarrituriko baliabidea besterik ez da argazkia.