Argazki-kameraren funtzionamendua eta begiaren deskribapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,43 KB
Argazki-kameraren funtzionamendua
Argazki-kamera, sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoak objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua proiektatzen du. Hartzailea, bere aldetik, argiarekiko sentikor den emultsio-geruza batez estalitako plaka edo pelikula batez osatuta dago, eta mintz horrek errebelatu-prozesu baten bidez objektuaren irudia emango digu.
Funtsezko elementuak:
- Objektiboa: objektuek islaturiko argia biltzen duen lente sistema konbergentea da.
- Diafragma: objektiboaren diametro eraginkorra, filmera iristen den argi kantitatea erregulatzen du.
- Obturadorea: esposizio-denbora, argia sar daitekeen denbora, erregulatzen da.
- Gorputza: funtsean kamara iluna da. Atzealdean, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Bertan sortuko da irudi erreal eta alderantzikatua. Prozesu fotokimiko batez, xafla hori kitzikaturik edo inpresionaturik geratzen da.
- Bisorea: irudia enkuadratzeko balio du, irudia filmean eratu aurretik.
- Kliskagailua: kliskatzean argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batez ireki egiten du obturadorea, kanpotik argiak filma inpresiona dezan.
Argazki-kameraren eta giza-begiaren funzionamendua antzekoak dira: objektiboak kristalinoaren funtzioa betetzen du, diafragmak irisarena, gorputzak esklerotikaren, film fotografikoak erretinarena. Baina argazki kamerak, irekiera angelu oso handia du eta guk baino ikuste eremu handiagoa hartzen du. Irudia filmean eratzeko, objektiboa ongi fokatu behar da. Hau da, lentearen eta filmaren arteko distantzia doitu behar da irudia film sentikorrean sortzeko moduan.
Begiaren deskribapena
Itxura: 2,5 cm diametroa duen esfera gutxi gorabehera, esklerotika derizon mintzaz inguratula; hau gardena da aurreskdean eta kornea deitzen zaio.
Argiaren sarrera begian iris deritzon erregulatzen du, eta honek irekidura diafragmak zirkularra dauka, begi-ninia (pupila) deritzona. Irisaren alzean eta berau ukitzen duela, lente korbengente bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskulu ziliarrari esker. Horiek kristalinoren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute.
Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago, humore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi-globoa betez, beste likido bat dago, humore beirakara deritzona.
Argi izpiek azkenik erretinan erasotzen dute. Hau begiaren barnealdea estaltzen duen mintza da eta bertan eratzen da objektuen irudia. Erretinan argiarekiko sentikorrak diren konoak eta bastoiak izeneko zelula hartzaileak daude. Zelula hauek nerbio optikoari konektatuta daude eta horrek garunera bidaltzen du nerbio-seinalea.
Multzoak honek lente konbergente bezala jokatzen du, begi normal erlaxatuan izpien irudia erretinan eratzen duelarik, objetua infinitu optikoan (distantzia handi batean) dagoenean. Begiko erretinan objetuen irudiak errealak, buruz beherakoak eta objektua baino txikiagoak dira.
IRUDIEN FORMAZIOA
Urruneko objektuak fokatzeko muskulu ziliarrak lasaitu egiten dira eta kristalinoa mehetu egiten da.
Hurbilagoko objetuak garbi ikusteko, muskulu ziliarren bidez, kristalinoaren lodiera handiagotzen da eta, ondorioz, bere konbergentzia ere handiagotzen da. Horrela, irudia berriro erretinan eratzen da. Kristalinoaren konbergentzian gertatzen den aldaketari egokitzapena deritzo, eta badu muga bat, begitik 25 bat cm-ra, puntu hurbila deritzona, eta begi normal baten ikusmenerako distantzia minimoa adierazten duena.
MIOPIA
Begi miopeak ondo fokatzen ditu hurbileko objektuak baina ezin ditu urruneko objektuak fokatu. Efektu hori begi globo luzatu batek edota sistema optikoaren gehiegizko konbergentziak sor dezake.
Hau dela eta, urrutiko objektuak kristalinoa eta erretinaren artean fokatzen dira eta, ondorioz, ez da irudi garbia jasotzen. Konbergentzi handi horren ondorioz hurbileko objektuak fokatzeko arazorik ez ditu izaten. Miopeak hurbileko puntua oso gertu dute eta, ondorioz, gertuko bista hobea dute begi normalak baino. Miopia lente dibergenteen bitartez zuzentzen da, irudia atzerago fokatzea ahalbidetzen dutelarik.
HIPERMETROPIA
Alderantzizko gaitza da. Begi hipermetropeak ezin ditu hurbileko objektuak fokatu, hurbileko puntua 25 cm-tik gora duelako. Akats hau begi globo laburregiak sortzen du gehienetan baina kornearen kurbadura txikiegiak ere sor dezake. Hau dela eta, irudia erretinaren atzean eratzen da. Urruneko objektuak ondo fokatzeko begiak egokitu egin behar du, esfortzu handia da hori begirako eta nekea sortzen du. Hurbileko objektuak ikusteko lente konbergente bat behar da.
PRESBIZIA
Adinarekin azaltzen den gaitz honetan murriztuta dago begiaren egokitzapen ahalmena, kristalinoak, progresiboki, malgutasuna galtzen duelako. Urruneko puntua ez da aldatzen baina hurbileko puntua 25 cm-ra baino haratago kokatzen da eta, ondorioz, presbizia duten pertsonek ez dute hurbiletik ondo ikusten. Akats hau lente konbergenteen bitartez konpontzen da. Bista nekatua ere deitzen zaio.
ASTIGMATISMOA
Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan objektu puntualen irudiak erro laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak. Akatsa zuzentzeko diseinu zilindrikoa duten lente zuzentzaileak erabiltzea eskatzen da.