Argazki Kamerak eta Lupak: Funtzionamendua eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB
Argazki Kameraren Funtzionamendua
Argazki kamera sistema optiko konposatu bat da, eta eratzen den irudia txikiagoa, erreala eta buruz beherakoa da. Honako elementu hauek ditu:
- Gorputza: Kamera iluna da. Atzekaldean, objektuaren irudia eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra edo irudi sentsorea jartzen da.
- Film Fotografikoa: Irudia eratzeko erabiltzen den pelikula fotografikoa da.
- Objetiboa: Objektuak fokatzeko erabiltzen den lente konbergentea da. Fokatze-sakonera, objektiboak aldi berean foka ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.
- Bisorea: Irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den atala filmean inpresionatuta geldi dadin.
- Obturadorea: Argia pelikulara iristen dagoen denbora kontrolatzen du.
- Diafragma: Filmera iristen den argi kantitatea kontrolatzen du.
- Kliskagailua: Kliskatzean argazkia ateratzen dugu, eta une horretan obturadorea ireki egiten da, kanpoko argiak filma inpresiona dezan.
Kameraren eta begiaren funtzionamendua antzekoak dira. Objektiboak gure kristalinoaren lana egiten du, eta film sentikorrak erretinarena. Objektuen fokatzea lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da, argazkia egin nahi zaion irudia film sentikorrean eratzeko moduan. Kameran sartzen den argia argiztapen-denboraren eta diafragma-irekieraren arabera kontrola daiteke. Parametro hauek inguruneko argi-mailaren arabera aukeratzen dira.
Irudia (fokuaren distantzia bikoitzera jarri objektua eta paraleloa bota eta marra bera f2tik, beste marra bat objektuaren puntatik O-ra). Lente konbergentea.
Lupa: Handipena eta Funtzionamendua
Lupa (mikroskopio bakuna) lente konbergentea da, eta eratzen den irudia handiagoa, birtuala eta zuzena da. Objektu txiki bat zehaztasunez ikusteko, normalean hurbildu egiten dugu begirantz. Baina puntu hurbila dagoenez, ikusteko ahalmena mugatzen du. Horregatik erabiltzen dugu lupa; izan ere, honen bidez objektua puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegu. Objektuak distantzia fokalaren barruan egon behar du. Objektua ikusteko, begia lentearen atzealdetik hurbil jarri behar da.
Irudia (fokuaren distantzia bikoitzera jarri objektua eta paraleloa bota eta marra bera f2tik, beste marra bat objektuaren puntatik O-ra, ondoren atzekaldetik marra diskontinua eta elkartzen diren lekuan).
Handitze-ahalmena
Objektua lupaz ikustean dagokion angelu bisualaren (φ) eta objektua puntu hurbilean jarriz luparik gabe ikustean dagokion angelu bisualaren (φ0) arteko zatidura da.
- Handitze-ahalmena = φ / φ0
- φ = tgφ = y / f
- φ0 = tgφ0 = y / distantzia