Argazki-kamerak eta Begia: Funtzionamendua eta Akatsak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB
Argazki-kamera
Argazki-kamera irudiak atzemateko tresna optiko bat da. Sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute.
Osagaiak
- Gorputza: funtsean kamera iluna da. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzizkoa eratzen den lekuan.
- Objektiboa: objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da.
- Bisorea: honekin irudia enkoadratu egin daiteke.
- Obturadorea: dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia pelikulara iristen den denbora tartea.
- Diafragma: elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da.
- Kliskagailua: kliskatzean, argazkia ateratzen dugu.
Funtzionamendua
Kamaren funtzionamendua eta giza begiarena antzekoak dira. Objektiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du. Argazki kamerak irekiera-angelu oso handia du fokaturik, begiarena baino handiagoa. Objektuaren fokatzea lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da.
Ikusmen Akats Ohikoenak
Miopia
Urruneko puntua distantzia finitua dauka. Ondorioz, begi miopeak ezin ditu puntu hori baino urrunago dauden puntuak garbi ikusi. Arazo hori sistema optiko konbergenteegia delako eta begi-globoa luzeegia delako gertatzen da. Miopia zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira. Lente horietan errefraktatzean, izpiak ardatz nagusitik urruntzen dira, eta horri esker kristalinoak erretinan fokatu ahal du.
Hipermetropia
Hurbileko puntua normala dena (25 cm inguru) baino urrunago dago. Kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi-globoa laburregia da. Hipermetropia lente konbergenteak erabiliz zuzentzen da.
Presbizia
Ikusmen edo bista nekatua deritzo eta hurbileko puntuaren urrunketan datza. Begiak egokitzapena lortzeko gaitasuna galtzen du. Akats hau zuzentzeko, lente konbergenteak erabiltzen dira.
Astigmatismoa
Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak, txirrindu baten gurpilen erradioak, eta abar. Norabide perpendikularretan kurbadura-erradio desberdinak erabiliz zuzen daiteke.