Argazki Kamera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,81 KB

Gorputza:

kamera iluna da, funtsean. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da

Objektiboa:

objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da. Kasurik sinpleenean lente konbergente bat da. Objektibo on batek akatsik gabeko irduia sortu behar du, eta fokatze-sakonera handia izan behar du (objektiboak aldi berean foka ditzakeen punturik hurbilarenaren eta urrunaren arteko distantzia)

Bisorea:

horren bidez irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den gorputza edo partea filmean inpresionatuta gera dadin

Obturadorea:

Diapositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daitkee, hau da, argia pelikulara iristen daogen denbora-tarte

Diafragma:

Elkarren gainean ezarritako xaflatxo metelikoak eraztun bat da, eta objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du, eta, beraz, filmera iristen den argi kantitatea erregulatu

Kliskagailua:

Kliskatzean, argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batean ireki egiten du obturadorea, kanpoko argiak filma inpresiona dezan

Kameraren funtzionamendua eta giza begiarena antzekok dira. Objektiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du, eta film snetikorra erretinaren baliokidea da. Baina argazki-kamera irekiera-angelua oso handiagoa du fokaturik, begiaren baino handiagoa, eta horri esker guk baino ikuste-eremu handiagoa nahi zaion objektuaren irudia film snetikorrean eratzeko moduan.

Kameran sartzen den argi kantitatea argiztapen-denboraren bidez eta diafragmaren irekieraren bitartez erregulatzen da.

Pantaila batean argazki kameran islatzen den irudia erreala, alderantzizkoa eta txikiagoa da (objektutik lentearen distantzia, distantzia fokalaren bikoitza baino urrunago dagoelako)

2 argazki

Entradas relacionadas: