Areto Hockey (Floorball) Arauak: Zelaia, Materiala eta Jokalariak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB

Joko Eremua

Laukizuzen formako eremu batean jokatzen da, eta bere neurriak honakoak izan behar dira: 35-45 m-ko luzera eta 18-22 m-ko zabalera.

50 cm-ko altuera duen horma batek inguratzen du, zeinarekin jolas daitekeen (hormaren aukera hautazkoa izatekotan, alboko sakeak egin daitezke).

4x5 m-ko laukizuzen batek, atzeko marratik 3 m-ra dagoena, mugatzen du atzeko zelaia.

Bi aldeetan ateak egon beharko dira, hauen neurriak honakoak izanik: 160 cm-ko zabalera, 115 cm-ko altuera eta 65 cm-ko sakonera.

Materiala

  • Stick-a: Plastiko gogorrezkoa da. Kirtena laua edo borobila izan daiteke, eta ezin da izan 95 cm baino luzeagoa.
  • Bola: Borobila, plastikozkoa eta zuloekin da.

Jokalariak

Talde bakoitzak gehienez 17 jokalari erabil ditzake partiduko. Horietatik 6 zelaian egongo dira (5 jokalari eta atezaina).

Atezainaren Funtzioak

Atezainak ez du stick-a erabiltzen, eta bola jo, urrundu, gelditu eta jaurti dezake. Hartzen badu, hiru segundo pasatu baino lehen askatu beharko du.

Bola jaurtitzean, honek lurra, zintarria edo jokalariren bat jo behar du jokaleku erdia pasatu baino lehen. Atezainik gabe ere joka daiteke.

Iraupena

Partidak 20 min-ko 3 zati ditu, eta horien artean 5 min-ko atsedena.

Jokatzeko Modua

Baimendutako Ekintzak

  1. Stick-aren bi aldeekin bola zuzendu eta jotzea.
  2. Stick-arekin, oinarekin eta bularrarekin bola gelditzea.
  3. Oinaren laguntzaz bola stick-era bidaltzea.
  4. Horma badago, horrekin jokatzea.
  5. Aurkariari bola kentzea.
  6. Ateko arearen barruan bola jotzea, betiere bertan sartu gabe.

Debekatutako Ekintzak (Faltak)

  1. Stick-a belaunetik gora altxatzea bola harrapatzeko edo jokatzeko.
  2. Bola eskuarekin edo buruarekin gelditzea.
  3. Paseak hankekin egitea.
  4. Gorputzaren zati bat arean sartzea, erasotzailea bada.
  5. Lurrean etzanda egonik bola jokatzea.
  6. Aurkaria bultzatzea.
  7. Aurkariaren stick-a trabatzea.
  8. Stick-arekin aurkaria jotzea edo bortizki erasotzea (joko arriskutsua), penalti batekin zigortuko da.
  9. Stick-a aurkariaren hanken artean sartzea edo zangotrabatzea (penalti).
  10. Arean sartzea edo gorputzeko zati bat sartzea, defentsa bat izanik (penalti).

Sakeak eta Faltak

  1. Hasierako Sakea edo Stroke In: Partidari hasiera emateko, epaileak bola bi jokalariren artean erortzen uzten du. Gainerakoak hauetatik 3 m-tara kokatzen dira.
  2. Gola Sartu eta Gero Sakea edo Stroke Off: Zelai erditik ateratzen da. Talde bakoitzeko jokalariak euren zelai zatian egon beharko dira, eta defentsak 3 m-tara gutxienez.
  3. Falta Sakea edo Strike Free: Falta egin den leku beretik, aurkako jokalariak bolatik gutxienez 3 m-tara daudela.
  4. Penalti edo Penalti Stroke: Gol marraren 7 m-tik. Gainerako jokalariak jokalekutik kanpora ateratzen dira. Huts egiten bada, stroke off batekin ekiten zaio jokoari.

Entradas relacionadas: