ar

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB

 ERROMATAR FAMILIA. EZ KONTZ

GENS" ETA "FAMILIA". 

"Gens"a, "familia handi bata bezalakoa, zegoen. Talde politiko, erlijioso eta familiarra zen eta taldekideek arbaso amankomun baten ondorengoa hartzen zuten burutzat. Arbaso amankomun hori gurtu egiten zuten, eta izen amankomun bat zeukaten. 

Familia, "pater familias"en menpe komunitatean bizi zen pertsona-taldeari deitzen zitzaion.  "PATER FAMILIAS" ETA "MATRONA". "Pater familias"ak "patria potestas" izenekoa zeukan. Seme-alabarik ez bazeukan, oso normala zen Erroman baten bat semetzat hartzea, eta hori, bi forma hauen bidez egin zitekeen:  "Adoptio" bidez. *Pater familias"ak bere komunitatean bertan zegoen 

pertsona bat hartzen zuen. 

"Adrogatio" bidez. Jadanik "patria potestas"en menpe ez zegoen 

pertsona bat hartzea zen. 

Erromatar matrona, greziarra baino errespetatuagoa zen. Bere senarrari laguntzen zion Seme-alabak hezten zituen, esklabuen lana zuzentzen zuen eta etxeko iharduerei gainbegiratzen zien.

2. ΕΖΚΟΝΤΖΑ IUS CONNUBII-a edukitzeko gizonak hamalau urte beteak izatea eta hamabi emakumeak

Bazegoen “cum manu” ezkontza deitzen zena, zeinetan emaztea senarraren aginpidearen menpean zegoen. Ezkontza honek hiru era zeuzkan: 

* Confarreatio. Jupiterren sazerdote batek sakrifizio bat 

eskaintzen zuen eta senar-emazteek talo bat jaten zuten. 

* Coemptio. Emaztegaia sinbolikoki erostea

* Usus. Urte osoan iraun behar zuten elkarrekin.

sine manu” ezkontza deitzen dena. Ezkontza-mota horretan, emaztea aitaren menpean zegoen, senarraren autoritatea jasan gabe. 

Emaztea independenteagoa zen eta, bere ondasunak senarraren ondasunetatik bereizita zeuzkan. 

Dibortziatzea erraza zen. Banantzeko elkarren arteko akordioa nahikoa zen. Horrela berriro ezkontzeko prest zeudeni. 

3. SEME-ALABAK Jaiotzean aitak onartu egin behar zituen besoetan hartzen zuensemetzat edo alabatzat hartzeko. Bestela, zaborretarako "lacus" batera eramaten zuten umea.

Onartu ondoren umea, purifikatu egiten zen eta lepotik urte eta larruzko "bulla" edo kuttun bat eskegitzen zitzaion. 

Mutila bazen, "tria nomina" ematen zitzaizkion

"Nomen”a "gens" edo talde osoarena zen."Praenomen”ak arbaso batek eraman zituenak dira.Cognomen hasieran ezizena izan ohi zen, akats fisiko bati zegokiona.

Emakumeek "nomen"a besterik ez zeukaten.

Hamazazpi urterekin mutilak jadanik, heldua zen, 


Entradas relacionadas: