App Inventor: Android aplikazioak sortzen programatu gabe
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,76 KB
Android eta Aplikazioen Garapena
Android pantaila ukitzailea duten gailu mugikor, telebista, erloju eta bestelako gailuentzako sistema eragile bat da, software askean oinarrituta.
Sistema eragile honek Android-erako milaka aplikazio garatzea ekarri du. Aplikazio hauek sortzeko hainbat tresna daude, erabiliena Eclipse delarik, baina programazio ezagutza handia eskatzen du.
App Inventor: Sarrera
Googlek App Inventor garatu zuen edozein erabiltzailek Android-erako aplikazioak garatu ahal izateko, ia programatzen jakin gabe. 2011. urtean, App Inventor Massachusettseko Institutu Teknologikoaren (MIT) eskuetara pasatu zen. Agerian dago App Inventor Scratch programazio-lengoaian oinarrituta dagoela.
App-ak garatzeko beste plataforma batzuekin alderatuta, App Inventorrek aplikazio konplexuak eta sormen handikoak garatzeko aukera ematen du, programazioan oinarrizko kontzeptuak soilik edukita.
App Inventor ordenagailuan instalatu daiteke edo online erabili. Azken aukera honetarako Googleko kontua erabili daiteke.
App Inventor: Diseinatzaile Atala
Diseinatzaile atala lau (4) zatitan banatuta dago:
Paleta
Bertan interfaze grafikoak izango dituen osagaiak daude (botoiak, testua, irudiak, etab.). Telefonoaren bestelako tresnak erabiltzeko osagaiak ere badaude (kamera, erlojua, soinu-erreproduzitzailea, etab.).
Bisorea
Gailu mugikorraren pantaila simulatzen du. Osagaiak bertara arrastaka eramaten dira gure app-aren interfazea osatzeko.
Osagaiak
Gure app-ean jarri ditugun osagaiak dira. Komeni da izen esanguratsuak jartzea osagai desberdinei, gero blokeen atalean zerekin ari garen lanean jakiteko.
Propietateak
Bertan interfaze grafikoan jarri ditugun osagaien propietateak ditugu: testua, kolorea, tamaina, etab.
Blokeen Editorea
Bertan gure osagaien portaera definituko duten aginduak daude. Osagai bakoitzak bere bloke propioak ditu. Beste batzuk, ordea, orokorrak dira (Scratch-en izan ditugun antzekoak).
App-a Probatzeko Moduak
App-a eraikitzen ari garen bitartean, bere funtzionamendua proba dezakegu. Hiru (3) aukera desberdin daude:
- USB kable bidez: Android gailua App Inventor-ekin sinkronizatzen da USB kable bidez. Smartphonea ordenagailura konektatzen da, eta gure aplikazioaren funtzionamendua smartphonean proba dezakegu.
- Emuladorea: Aplikazio honekin ere gure app-a proba dezakegu, baina oraingo honetan ordenagailuan Android sistema eragilea duen smartphone bat simulatzen duen aplikazio bat zabalduko da. Emuladorea martxan jarri baino lehen,
aistarterizeneko aplikazio bat exekutatu behar da ordenagailuan. Non dagoaistarteraplikazioa?C:\Archivos de programa\AppInventorkarpetan
Gure app-a eraikitzeko orduan telefonoaren sentsoreak erabili badira, hauek emuladorean ez dute funtzionatuko. Adibidez: Azelerometroa (telefonoaren mugimenduak neurtzen dituen osagai bat da).
Aukera hau erabiliko da Android-erako app bat eraiki nahi dugunean App Inventor-ekin eta Android gailu bat ez dugunean.
- AI Companion: Aukera hau erabiltzeko beharrezkoa da smartphonean “MIT AI Companion” izeneko app bat instalatuta izatea. App horrekin QR kode bat eskaneatuz, eraikitzen ari garen app-a probatu daiteke telefonoan. Aukera honek funtzionatu dezan, smartphonea eta ordenagailua sare berean konektatuta egon behar dira.
App-a Eraikitzea eta Esportatzea
Behin proiektua bukatuta dagoela, App-a eraiki egingo dugu telefonoan instalatzeko. App Inventor programak .apk luzapena duen fitxategi bat sortuko du. Fitxategi hori gure App-aren instalatzailea da. APK hori eskuratzeko bi aukera daude:
- APP (Provide QR code for .apk):
Ondoren, gure smartphonetik QR kodea eskaneatu (horretarako smartphonean QR kode irakurgailu bat instalatuta izan behar dugu) eta fitxategia instalatu. QR kode honek bi orduko baino ez du balio.
- APP (save .apk to my computer):
APK fitxategia ordenagailura deskargatu eta smartphonera pasatu (adibidez, posta elektronikoz) eta instalatu. ADI: Telefonoan, Segurtasuna atalean, konfigurazioa aldatu egin behar da, iturri ezezagunetatik datozen fitxategiak instalatzen uzteko. Jatorri ezezaguna, Android gailuen kasuan, Play Store ez den beste iturri guztiak dira.
Proiektuak Esportatu eta Inportatu
Posiblea da App Inventor-en garatzen ari garen proiektua esportatzea, beste erabiltzaile batek erabili dezan.
Esportatutako proiektuak .aia luzapena duten fitxategi batean esportatzen dira.