Apostoluen Egintzak: Lehen Kristau Elkartearen Gakoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB

Apostoluen Egintzak: Galderak eta Erantzunak

  1. Nori dago zuzenduta liburua? Beste liburu bati erreferentzia egiten dio; zer liburu da? Zein da liburu horren edukia?

    Teofilori dago zuzenduta.

  2. Nortzuk daude elkartuta? Zer esaten die Jesusek? Zer jaso behar dute apostoluek? Zertarako?

    Apostoluak daude elkartuta. Jesusek Espiritu Santuaren indarra hartuko dutela eta bere lekuko bihurtuko direla esan zien. Espiritu Santua jaso behar dute Berri Ona mundu osoan zehar zabaltzeko.

  3. Nork aukeratzen dute Judasen ordez? Zer baldintza bete behar ditu apostolua izateko?

    Matias aukeratzen dute, Judasaren ordez. Baldintza: Haren piztueraren lekukoa izatea.

  4. Zer gertatzen da Mendekoste egunean? Zertaz bete ziren apostoluak? Zer nolako erreakzioak sortu ziren jendearen artean?

    Suzko mihiak beraien gainean jarri ziren. Espiritu Santuaz bete ziren. Jendearen artean harridura eta iseka sortu ziren.

  5. Zer dio Pedrok Jesusi buruz?

    «Begi aurrean dut Jauna etengabe; bera ondoan dudala, ezin naiz kolokan jarri.»

  6. Nola erantzuten du jendeak Pedrok esandakoari? Zer erantzuten dio Pedrok?

    Zirrara sortu zen haien bihotzetan. Pedrok erantzun zien bihotzberritzeko, Jesusen izenean bekatuak barkatuko zaizkiela eta Espiritu Santuaren dohaina hartuko dutela.

  7. Aipatu lehen kristau elkartearen ezaugarriak.
    • Apostoluen irakaspenak.
    • Eukaristia (Ogia zatitzea).
    • Fededun guztiak elkarrekin bizitzea.
    • Ondasunak elkarbanatzea.
    • Otoitza elkarrekin egitea.
  8. Zer esaten dio Pedrok elbarriari?

    Jesukristoren izenean jaikitzeko eta ibiltzeko. Gainera, esan zion ez daukala gauza askorik, baina duena emango diola.

  9. Zer dio Pedrok Jesusi buruz? Zergatik sendatu da elbarria?

    Herriak Jesus hil zuela, baina Jainkoak berpiztu zuela, bihotzberritzeko, bekatuak kentzeko eta Jainkoarengana itzultzeko. Elbarria fedea zuelako sendatu da.

  10. Nola eramaten dituzte Joan eta Pedro? Zer galdetzen diete? Zer erantzuten du Pedrok?

    Espetxera eramaten dituzte. Galdetzen diete: «Nork eman zizuen sendaketa egiteko baimena?» Pedrok Jesusen izenean sendatuta izan dela esan zuen.

  11. Zer agintzen diete Pedro eta Joani? Zer erantzuten dute hauek?

    Jesusi buruz ez hitz egiteko agindu diete. Hauek erantzuten dute ezin dutela haien esana bete, Jainkoaren nahia bai, ordea.

  12. Zer otoitz egiten dute apostoluek? Zer eskatzen diote Jainkoari? Zer gertatu zen otoitza amaitzean?

    Gizartea eta politika kritikatzen dituen otoitza egiten dute. Jainkoari indarra eta laguntza eskatzen diote. Otoitza amaitzean, lurrak dardara egin zuen eta Espiritu Santuaz bete ziren.

  13. Nola banatzen zituzten ondasunak? Zer egin zuen Bernabek?

    Dena guztiena zela esaten zuten. Bernabek zuen soroa saldu, ordaina jaso eta apostoluei eman zien.

  14. Zer egin zuten Ananias eta Safirak? Zer esan zien Pedrok? Zer gertatu zitzaien?

    Diruaren zati bat gorde egin zuten beraientzat. Pedrok esan zien Satanasen eskuetan erori zirela. Biak hil egin ziren.

  15. Kristau elkartearen zer ezaugarri azpimarratzen dira hemen?

    Gaixoak sendatzea, kristau taldea handitzea eta elkarrekin bizitzea.

  16. Zer gertatzen zaie apostoluei?

    Atxilotuak izan ziren. Kartzelan zeudela, Aingeruak atea zabaldu zien eta apostoluak atera ziren.

  17. Zer esaten die apaiz nagusiak? Zer erantzuten du Pedrok?

    Haien agindua hautsi dutela. Pedrok erantzuten du Jainkoaren nahia bete behar dela gizakiaren aurretik.

  18. Zer esaten du Gamalielek? Zer erabaki hartzen dute apostoluek? Zer irakasten dute?

    Apostoluak bakean uzteko esaten du. Berri Ona atez ate eta etxez etxe hots egitea erabakitzen dute. Jesusengatik sufritzeko prest daudela irakasten dute.

Mezuaren Ulermena eta Gogoeta

  1. Zer esan nahi ote du gaur kristau batentzat Espiritu Santuaz beterik egoteak?

    Jainkoaren laguntza eta indarra sentitzea, Jesusen arabera jokatzeko, nahiz eta modan ez egon.

  2. Lehen kristau elkartearen zer ezaugarri berreskuratu beharko zituen Elizak gaur?

    Ondasunen banaketa (elkarbanatzea).

  3. Fedea estimatua ez den gizarte honetan, zer pista aurkitzen ditu fededun batek bere fedea bizitzeko?

    Kristau izateaz lotsatzen ez diren pertsonak, besteei Jesusen mezua hitzez eta ekintzez transmitituz, eta sufritzeko prest egotea.

Entradas relacionadas: