Apoloren eta Dionisosen Izpiritu Estetikoak: Nihilismoa eta Balioen Transbalioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB
Apoloren eta Dionisosen Izpiritu Estetikoak
1. Apoloren Izpiritu Estetikoa
Bizitzari, erronkei, zailtasunei aurre egiteko, logika, arrazoiketa, pentsamendua, moderazioa edo proportzionaltasuna ezinbestekoak direla erakusten digu Apolok. Edertasunaren paradigma da (adibidea) eta onartutako gizarte-printzipioak erakusten dizkigu (edukazioa, atsegina izan…).
2. Dionisosen Izpiritu Estetikoa
Oraingo honetan, bizitzari, arazo edo erronkei aurre egiteko, Dionisosek pasioa, emozioa, desioa edo neurrigabetasuna, gehiegikeria eskatzen dizkigu. Gizarteak onartzen ez dituen jokabideak eta izaerak libreki sortzeko ausardia exijitzen digu mito honek.
Nietzscheren iritzirako, Apolok eta Dionisosek bizitzari eduki behar dugun jarreraren adibideak erakusten dizkigute. Bi dimentsio desberdinak dira; bata, arrazionala eta bestea emozionala, baina biak errealitatearen erakusgarri dira. Guztiok baikara arrazional eta emozional.
Bi pertsonaia mitologiko hauentzat errealitatea tragikoa da. Bizitza borrokatoki latza da eta aurrera egin ahal izateko, arrazoimenaren eta emozioaren laguntza izan beharko dugu.
Nietzschek penaturik ikusten du gure egunerokotasunean emozioek, instintuek, presentzia ahulagoa dutela arrazoimenak baino. Sentimentalagoak izan beharko ginateke.
Nihilismoa eta Balioen Transbalioa
Nihilismoa, bizitzaren zentzua galdutakoan sortu zen mugimendu filosofikoa da. Korronte honek, ikuspuntu pesimistak, kritikoak, ezkorrak zabaldu zituen, batez ere, Europako zibilizazioak praktikan erakutsitako faltsukeria ikusi ondoren. Ideologia kristau burgesak, biolentzia, desesperazioa eta sufrimendua besterik ez ditu sortu. Nihilismoarentzat ezinezkoa da zibilizazio europarrak sortu dituen egitura politiko, ekonomiko, juridiko edo moraletan esperantzarik eduki. Nihilismoak oso gogor salatu zuen Europako balioen hipokresia. Honengatik, hain zuzen ere, nihilismoa hutsarekin, nekearekin, desesperazioarekin edo uko egitearekin erlazionatzen dugu.
Nietzsche nihilismoaren diagnostikoarekin bete-betean kointziditzen du. Ezin da ideologia kristau burgesarekin inolako esperantzarik eduki. Benetako errealitatea latza da, tragikoa. Dena den, Nietzschek ez du onartzen nihilismoaren errenuntzia, ez du onartzen libre izateko saiakerarik ez egitea. Uko egitearen planteamendua onartezina iruditzen zaio (nahiz eta ahalegina aldrebes atera, bizitzaz gozatzeko eta sufrimendua gainditzeko borrokatu beharra dago).
Balio zaharrek, ideologia kristau burges faltsuak ez badute inolako esperantzarik sortzen, balio-eraldaketari eutsi beharko genioke. Balio berriak sortzerakoan, gutako bakoitza bere askatasunaren jabe delarik, gizabanako gisa jokatuko du, inoren menpe jarri gabe eta askatasuna praktikatzeko errebeldia zabalduko duelarik.