Apolo eta Dioniso: Greziar Tragedia eta Marxen Erlijioaren Kritika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB
Apolo: arrazionaltasuna, neurria, argia, oreka, harmonia, alaitasuna. Arauei jarraitzen dio.
Dioniso: irrazionaltasuna, gehiegikeria, iluna, borondatea, desira, gaztetasuna, mina, eromena. Mozkorraldi- edo estasi-egoera.
- Bi elementuen arteko bereizketa eta aurkakotasuna nabarmena den arren, ezin daiteke bata bestea gabe bizi.
- Errealitatean eta bizitzan bi alderdiak agertzen dira.
Beraz, giza bizitzaren bi alderdi hauek antzeman eta onartu behar ditugu (Antzinako Grezian egiten zen bezala. Sokratesen aurrekoak).
Greziar tragedia klasikoan: elementu dionisiakoa eta apolineoa harmonia osoz batzen ziren. (dionisiakoa + apolineoa)
Baina elementu hauen sintesiak ez zuen asko iraun. K.a. V. mendean aurrera, greziarrak gero eta garrantzi handiagoa ematen hasi ziren elementu arrazional eta apolineoei. Ez ziren elementu dionisiakoaz fidatzen.
- Alderdi apolineoari garrantzia eman zioten dionisiakoa albo batera utziz.
- Alderdi dionisiakoa apolineoaren menpe egon behar zen, kontrolatu egin behar zen.
Nietzscheren ustez, prozesu horretan Sokratesek garrantzi handia izan zuen arrazoia beste guztiaren gainetik ezarri behar zela defendatzen zuelako. Gehiegikeriak eta neurrigabekeriak baztertuz.
Nietzschek Wagner-en operarekin apolineoaren eta dionisiakoaren arteko harmonia berriz ere ezarriko zela uste zuen, baina, konturatu zen arrakasta komertziala bilatzen zuela arte-forma berri bat bultzatzea baino gehiago.
Beraz, Nietzschek Antzinako Greziako tragediaren eredua jarraitu nahi du, non apolineoaren eta dionisiakoren artean oreka dagoen. Ez du apolineoa dionisiakoaren gainetik jarriko, ezta alderantziz ere.
Mendebaldeko kulturan alderdi apolineoari eman zaio garrantzia, eta Nietzschek joera hau kritikatuko du. Izan ere, joera zientifiko arrazionalista (Apolok erakusten duena), ez da errealitatearen mugikortasunaz ohartzen.
Marxek ere erlijioari buruzko kritika zorrotza egingo du.
- Erlijioa alienazio mota bat da.
Alienazioa: gizakia bere buruarekiko kanpotar eta arrotza sentitzea eragiten duen prozesua edo egoera.
Erlijioa kontzientzia ideologiko konplexu baten ageriko lotura dela susmatzen du, eta gizakien gizarte-errealitate kontraesankorra eta izugarria ezkutatzen du.
Erlijioak gizakia mundu errealean hartu eta fikziozko mundu batera darama. Erlijioak alienatu egiten du,
- Gizakiari bera bizi den mundu konkretuaren eta bilatzen duen mundu idealaren arteko banakuntza eragiten dio
- Gizakia erlijioak promesten (prometer) dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez geratzen da alienaturik.
- Erlijioa klase gorenak erabiltzen duen tresna da bere menpe daudenak zapaltzen ditu.
Hori dela eta, erlijio-alienazioak funtzio sozial bat betetzen du: “Erlijioa herriaren opioa da”
Erlijiozko sentimendu gorena: apaltasun osoa eta men-egite obedientea da. Sentimendu horrek bere izaera bereizten du gizakia, grinak eta gorputza arrotz eta etsai bihurtzen dizkiolako.
Eliza alienazio honen elementu bideratzailea da, gizakion ahaleginak errealitatean kanpo dagoen justizia bat bilatzera bideratzen du, errealitatea aldatu beharrean.
Erakunde erlijiosoak: menpeko klaseak zapaltzeko agintzen duten klaseen esku dauden tresnak. Zerua injustiziak ordaintzen edo konpentsatzen diren lekua da. Injustizia horiek Lurrean bere horretan diraute.
Erlijioa ez da gizakiaren problemak konpontzeko gai, beraz, gizakiak ezin du haren bidez askapenik espero.