Antzinako Zibilizazioak: Grezia, Erroma eta Konstantinopla
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,61 KB
Aro Klasikoa
- K.a. VI., V. eta IV. mendeetan
- Hasi: Atenasko azken tiranoaren erorketa (K.a. 510)
- Bukaera: Alexandro Handiaren heriotza (K.a. 323)
Ezaugarri nagusiak
Filosofian, artean, literaturan eta politikan aurrerapen handiak:
- Artea: Aurrerapenak batez ere eskulturan. Eskultore garrantzitsuenak: Fidias, Miron eta Polikleto.
- Filosofia: Sokrates, Platon eta Aristoteles.
- Sokrates Platonen maisua zen. Platon Aristotelesen maisua zen.
- Literatura: Aurreratuena antzerkia. Ezagunenak, tragedia idazleak: Eskilo, Sofokles eta Euripides. Komedia: Aristofanes.
- Politika: Lehen errege eta tiranoak: Perikles eta Klistenes, demokraziaren bultzatzaileak.
Filosofoak
- Aristoteles
- Platon
- Sokrates
Pertsonaia garrantzitsuak
- Euripides eta Sofokles (dramagileak)
- Aristoteles, Platon eta Sokrates (filosofoak)
- Herodoto (historialaria)
- Simonides (olerkaria)
- Fidias (eskultorea)
- Perikles (politikari, hizlari eta gudaria)
Perikles
- K.a. 495 (Atenas) - K.a. 429 (Grezia).
- Atenasko Urrezko garaiko politikari, hizlari eta gudari garrantzitsuenetakoa.
- Urrezko garaia: K.a. 461 - K.a. 429. Periklesen garaia.
- Oso garrantzitsua Atenasko gizartean: Tuzididesen arabera, Atenasko lehen herritarra.
- Peloponesoko Gerran, bi urtez (hil zen arte), Atenasko aldearen buru izan zen.
- Atenasen demokrazia zabaldu eta hiritarren parte hartzea ahalbidetu zuen.
Klistenes (politikaria)
- K.a. 570 - K.a. 507.
- Atenasko politikaria.
- Atenasen gobernu demokratikoari sarrera eman zion.
Demokrazia
- Demokrazia: Hitz grekoa da, Atenasko biztanleriak asmatua. Gobernu sistema bat da, non erabakiak hiritarren asanblea batean hartzen ziren, ez errege edo enperadore baten bidez.
- Polisak: Lurralde eta biztanleria aldetik txikiak ziren, eta bata bestearekiko independenteak.
- Hiru estamentu: esklaboak, kanpotarrak eta hiritarrak.
- Biztanleriaren herena esklaboak ziren, eskubiderik gabe.
- Bigarren talde garrantzitsuena kanpotarrak ziren: politikan eskubiderik ez zuten arren, askeak ziren eta ez zuten diskriminazio sozialik jasaten.
- Hiritar eskubideak: gizonak, nagusiak, Atenasen jaiotakoak eta ekonomia ona zutenak. Emakumeek, umeek, kanpotarrek eta esklaboek ez zituzten eskubide horiek.
- Hiritar guztiak berdinak ziren legearen aurrean, diferentzia ekonomikoa bakarrik zegoen.
Partenoia
- Atenasko Akropolian kokatutako greziar tenplua.
- Atenasko jainkosari eskainia (Atenea).
- Antzinako Greziako monumentu garrantzitsuena eta munduko ederrenetakoa.
- Deloseko Ligaren altxorra gordetzen zen bertan.
Epidauroko Antzokia
- K.a. IV. mendekoa.
- Argolidako antzinako antzoki bat da.
- Asklepio jainkoari eskainia.
Aro Arkaikoa
- K.a. 800-500
Kokapena
- Greziako penintsulan eta Egeoko itsasertze eta uharteetan.
- Mediterraneo osora zabaldu zen, Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino.
Polis
- Aro Ilunetik erromatarren aginteraino, sortu ziren hiri-estatu independenteak.
- Hiritarrak nekazaritzari esker bizi ziren.
- Hirietan Akropoliak egoten ziren, armak eta tenpluak gordetzeko.
- Ez zegoen erregerik; gizarteak, polisek, antolatzen zituzten politika eta gizartea, demokraziari esker.
Itsasoko Herriak
- Brontze Aroko herriak Ekialde Hurbilerantz migratu ziren K.a. 1200. urtean.
- Egipto eraso zuten.
- K.a. XIII. mendean Greziako Aro Iluna sortu zuten.
- Mende hartan Itsasoko Herriak desagertu ziren.
- Mizenasko zibilizazioa suntsitu zuten.
Ezaugarri nagusiak
- Ekonomia: Merkataritzak eta artisautzak garrantzi handia zuten.
- Politika: Erregetza aldatu eta erregimen aristokratiko bihurtu zen.
- Herria, aristokraziaren aurka, lurren banaketa eskatzeko altxatu zen.
- Gizartea: VIII. eta VI. mendeen artean Greziaren kolonizazioa gertatu zen.
- Emigrazioa, nekazaritzako lursailen falta zela eta.
- VII. mendean emigrazioaren merkataritza hasi zen.
- Gizarte maila berri bat sortu zen.
- Polis berriak faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren.
- Alfabetoa sortu zen.
- Gizon askeak: Gizon pobreak, merkataritzarekin aberastu zirenak. Eskubide politikoak eskatu zituzten.
Pertsonaia nagusiak
Filosofo presokratikoek munduaren sorrerari azalpena eman nahi zioten, aro hartan kezka hori zutelako. Bakoitzak materia batek sortu zuela pentsatzen zuen: airea, ura, sua...
Pitagoras
- Antzinako Greziako matematikari eta filosofoa.
- Mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzailea.
- Metaponto hirian hil zen.
- Urrezko izterra zuela esaten da.
- Bere munduaren sorreraren azalpena: ZENBAKIAK.
Tales
- Antzinako Greziako filosofo presokratikoa.
- Natura zientziaren eta filosofia naturalaren sortzailea.
- Zazpi jakintsuetako bat, “zeure burua ezagutu ezazu” lelopean.
- Egiptora bidaiatu zuen, eta bertan matematika, fisika eta geometria ikasi zituen.
- Bere munduaren sorreraren azalpena: URA.
Beste pertsonaia batzuk
Safo
- Greziar olerkaria.
- 650 bertso gordetzen dira.
- Aristokraten maisua.
- Bere burua hil zuen.
Homero
- Poeta klasiko greziarra.
- Odisea eta Iliadaren sortzailea.
- Oso ospetsua zen, bere epopeiak oso famatuak zirelako greziarren artean.
Konstantinopla
324. urtean, Konstantino I.a hiria birfundatzen hasi zen. Sei urte geroago, hiria inauguratu zuen, obrak amaitu gabe egon arren. 1453. urtean, turkiarrek konkistatu zuten, Istanbul izena emanez.
Kokapena
Gaur egungo Istanbulen kokatzen zen. Marmarako Itsasoaren eta Urrezko Adarraren artean zegoen estrategikoki, Europa eta Asia elkartzen diren puntuan.
Ezaugarri nagusiak
Hasiera batean Bizantzio zuen izena, baina Konstantinok aldatu egin zuen eta bere izena jarri zion. Erromatar Inperioaren hiriburua izan zen 395. urtera arte. Inperio Bizantinoa 305etik 1453ra arte egon zen hirian. Azkenik, Otomandar Inperioa kokatu zen bertan eta Istanbul izena jarri zioten hiriari 1930ean.
Pertsonaia garrantzitsuak
Hiri honetako pertsona garrantzitsuena Konstantino I.a da, horregatik du bere izena. Bere helburua Erroma baino hiri askoz handiagoa, politagoa eta garrantzitsuagoa egitea zen; horretarako, artelanak lapurtu zituen, eraikin pila bat eraiki zituen...
Enperadoreen zerrenda
Pertsona garrantzitsuen artean hiriko enperadore guztiak sartu ditzakegu:
- Arkadio
- Basilisko
- Anastasio I.a
- Teodosio I.a
- Justino I.a
- Justiniano I.a
- Martziano
- Leon I.a
- Leon II.a
Leku garrantzitsuak
Hasiera batean, Konstantinopla munduko hiri handiena izan zen, 800 mila biztanlerekin.
Bitxikeriak
Konstantinok Erromatik lapurtu zituen arte ederretako piezak, monumentuak eta abar, bere hiria apaintzeko.
Aro Mizenikoa
- K.a. 2000 – K.a. 1100. Datak ez dira zehatzak.
- Aro hau, Brontze Aroko bukaerakoa da.
Kokapena
Grezian eta Asia Txikian kokatzen zen.
Ezaugarri nagusiak
Lehoien Atea
Lehoien Atea aro honetako beste ezaugarri bat da. Garrantzitsua da, Mizenasera sartzeko ate nagusia delako. Bere izena ate gainean dagoen eskultura batetik datorkio. Atea Mizenas hiritik geratzen den eskultura bakarra da.
Taula Mizenikoak
Garai honetan, gaur egun irakurri daitezkeen lehen idatziak idatzi zituzten. Idatzi hauek taula batzuetan idatzita zeuden, taula mizenikoak deritze. Silabarioak ziren, silabaka idazten zituztelako eta grekoz.
Troiako Gerra
Aro mizenikoko beste ezaugarri nagusi bat Troiako Gerra da, greziarren eta troiatarren arteko borroka izan zena.
Atreoren Altxorra
Atreoren hilobia eta Agamenonen hilobia izenez ere ezaguna, Greziako tholos edo hilobi gangadun monumentala da.
Pertsonaia garrantzitsuak
Akiles
Aro honetako pertsonaia bat Akiles izan zen. Troiako Gerran borrokatu zen gizon garrantzitsuenetako bat eta Homeroren Iliada liburuko protagonista da.
Agamenon
Agamenon, Mizenasko beste pertsonaia bat da. Hau ere Homeroren Iliada liburuan agertzen da, troiatarren buru bezala.
Helena
Helena, greziar mitologiako pertsonaia bat da eta Troiako Gerraren gertatzearen eragilea da, troiatar batekin ezkonduta zegoen bitartean greziar batekin ihes egin zuelako.
Leku eta hiri garrantzitsuak
Tirinto, gaur egun, Mizenastar aztarnategi arkeologiko bat da. Argolidako nomos greziarrean, Peloponesoko penintsulan kokatua dago. Tirinto muino baten gainean zegoen gotorleku bat izan zen, duela zazpi mila urte baino gehiago okupatua izan zena, Brontze Aroaren hasieratik. Bere elementu nabarmenenak bere jauregia, tunelak eta harresi erraldoiak izan ziren.
Mizenas greziar zibilizazioaren gune nagusienetako bat zen, Greziako mendebaldearen zati handi bat menderatzen zuen gotorleku militar bat. Nabarmendu beharrekoa da garai honetako biztanleek, euren buruari, akaiar deitzen ziotela, eta Greziar Heroikoak direla.
Erroma
- K.a. 753ko apirilaren 21ean fundatu zuen Romulok, eta V. mendean amaitu zen.
Kokapena
Antzinako Erroma, Erroma hiriaren inguruan sortu zen. Trafiko eta merkataritzari esker hazi zen hiria.
Ezaugarri nagusiak
- Gobernua: Erroma erregeek gobernatu zuten urte askotan, baina errepublika ere sortu zen K.a. 509. urtean.
- Latina: Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen. Beren alfabetoa ere garatu zuten, greziarrean oinarritua. Latinetik 10 hizkuntza sortu ziren: italiera, errumaniera, gaztelania, galiziera, portugesa, frantsesa, katalana, sardiniera, proventzalera, dalmaziera (hizkuntza hila).
- Artea, literatura eta musika: Erromako margolaritzak greziar eragina izan zuen.
- Armada: Erromako hasierako armada, garaiko hiri-estatuetako gainerako armadak bezala, greziar falangean oinarritzen zen.
- Ekonomia: Nekazaritzan eta merkataritzan oinarritzen zen.
- Klase banaketa: Esklaboak maila baxuenean zeuden. Gero, libertoak, askatasuna lortu zuten esklaboak edo haien ondorengoak. Nobleek Senatuko eserleku gehienak betetzen zituzten.
Pertsonaia garrantzitsuak
Romulo eta Remo bikiak Marte gerra jainkoaren semeak dira. Romulo, Erromako fundatzaile eta lehen errege mitologikoa izan zen. Kondairaren arabera, Erroma K.a. 753ko apirilaren 21ean fundatu zuen Romulok. Remo anaia hil ondoren, Romulo Erromako lehen erregea bilakatu zen.
Hiri garrantzitsuena
Erroma
Erroma antzinako hiri garrantzitsuenetako bat da. Hiri honek ospe handia hartu zuen bere gizartea, kultura, hizkuntza, literatura, artea, arkitektura, filosofia, erlijioa, zuzenbidea eta bizitzeko moduagatik, bere domeinuak Europa osoan zabalduz.
Bitxikeriak
- Inperioa: Erromatar Inperioak Mediterraneo inguruko lurraldeak batu zituen, Europan egungo Portugaldik Turkia arte. K.o. lehen bi mendeetan ez zuen etsai arriskutsurik ezagutu, eta mugen barruan bakea ezarri zen.
- Margolaritza: Erromako margolaritzak greziar eragina izan zuen. Erromako pinturako zenbait adibide Ponpeian aurkitu dira, eta, horien arabera, arte historialariek Erromako margolaritza lau epetan banatzen dute.
- Lehen Estiloan, marmol eta adreiluen imitazioak egin nahi izan ziren.
- Bigarren Estiloan, hiru dimentsiotako arkitekturak eta paisaiak irudikatzen ziren.
- Augustoren agintaldiko Hirugarren Estiloan, Bigarren Estiloko errealismoari uko egin zitzaion, apaindura xumeagoaren alde: arkitektura txikia, paisaia edo diseinu abstraktua kokatzen zen erdian, hondoa kolore bakarrekoa zela.
- Laugarren Estiloan, mitologiako eszenak marrazten ziren, arkitekturetako ñabardurak eta eredu abstraktuak gordeta.
- Eskulturak: Erretratuen eskulturak proportzio klasikoak erabili zituen, eta, geroago, idealismoa eta errealismoa nahastutako estiloa garatu zuen. Erliebeko eskulturan ere garapenak egin ziren, gehienbat erromatarren garaipen militarrak omentzeko.
Aro Helenistikoa
Alexandro Magno hil zenetik Kleopatra VII.aren suizidiora arte doa.
- K.a. 323 – K.a. 30
Non
Aro Helenistikoan, Grezia izugarri handitu zen Alexandro Magnoren eraginez.
Ezaugarri nagusiak
Alexandro Magnoren konkistak
Mazedoniako erregea zen eta Mazedoniako botere militarrarekin alboko herriak konkistatzen hasi zen, Persiako inperio guztia konkistatu zuen arte. Alexandrok inoiz ezagututako inperiorik handiena izan zuen.
Arkitektura
Greziarrek tenpluak eraikitzen zituzten beren jainkoen omenez. Tenpluak hirien puntu altuenean egiten ziren, eta oso ondo eraikita zeuden. Greziarrek beren jainkoak harriz edo marmolez egiten zituzten.
Pertsonaia garrantzitsuak
- Alexandro Magno
- Filipo II.a
- Kleopatra VII.a
Eskulturak
- Laokoonte eta bere semeak
- Diskoboloa
- Samotraziako Garaipena