Antzinako Unibertsoaren Ereduak: Geozentrismoa, Platón, Eudoxo, Aristoteles eta Ptolomeo
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB
Nola da unibertso osoa antzinako ikuskeraren arabera?
Lurra unibertsoaren erdian dago (geozentrismoa) eta geldirik dago. Unibertsoa infinitua da denboraz, baina mugatua espazioan; izan ere, bere erdia Lurra da, eta bere kanpoko muga izar finkoen esfera.
Ortziko gorputzen mugimendua borobila da, hori baita berez ikusten dena eta hori baita mugimendu perfektuena.
Platonen Arazoa
Antzinako unibertso-ikuskerak zeukan arazo larriena Platonen arazoa (K.a. 427-347) zen. Platonek zioen, urte batez begiratuz gero, ortziko gorputz batzuk noraezean, aurrerantz eta atzerantz kiribildurak eginez ibiltzen direla ikusiko genuela. Planeta horiek, grekeraz, "alderrai" edo "noraezean dabilena" esan nahi du. Planetak kaotikoak dira, eta hori ezinezkoa zen grekoen kosmosean.
Eudoxoren Esfera Homozentrikoen Teoria
Eudoxo (K.a. 408-355), Platonen ikaslea, bere irakaslearen arazoaren konponbide bat bilatu zuen: esfera homozentrikoen teoria (homozentriko hitzak "erdi bereko" esan nahi du). Eudoxok zioen planeta bakoitzaren mugimendua beirazko lau esfera gardenen mugimendu desberdin baina koordinatuen emaitza zela. Lau esfera horiek bata bestearen barnean zeuden, errusiar panpinak bezala, eta lauek zeukaten erdigune bera. Haien mugimendu guztiak abiadura iraunkorrekoak ziren.
Aristotelesen Kosmologia
Aristotelesek (K.a. 384-322) zioen Lurrean gauza astunak bizkorrago erortzen direla, eta arinak mantsoago, edo gorantz joaten direla, sua bezala. Gainera, zerbait mugitzen bada, beste batek ukituz eragiten duelako da. Adibidez, gezia bultzatzen duena arkua da hasieran; baina gezia arkutik urrun dagoenean, arkuak sortu dituen airearen zurrunbilo batzuk dira bultzatzen dutenak.
Zerk mugitzen ditu hodeiak? Haizeak. Zerk mugitzen du haizea? Bultzatzaileen kate bat dago.
Lehen Mugitzailea eta Eterra
Aristotelesen arabera, bultzatzaileen katea ezin da infinitua izan, unibertsoa mugatua delako. Katea mugagabea izango balitz, mugimendua ez litzateke inoiz jatorrizko zergatitik mugikorrera helduko. Beraz, dena mugituko duen lehen mugitzaile bat egon behar da, eta mugitzaile hori mugiezinezko zerbait izan behar da. Lehenengo mugitzaile hori izar finkoen esfera baino harantzago dago, esfera ukitzen eta mugiarazten. Izar finkoen esferaren mugimendua Lurreko gauzetaraino transmititzen da, eterraren bitartez. Eterra oso fina den gas bat da, eta guztia betetzen du, izar finkoen esfera eta Lurraren artean. Eterra gabe, izar finkoen esferaren mugimendua ez litzateke Lurreraino helduko, mugimendua transmititzeko ukipena egon behar delako.
Ptolomeoren Epizikloen Teoria
Ptolomeok (K.o. 138-180) konponbide hobeago bat aurkitu zuen, Eudoxorena baino, Platonen arazoarentzat: epizikloen teoria (epiziklo hitzak "borobil gainean" esan nahi du). Eudoxoren teoriak ez zituen behaketa astronomiko batzuk azaltzen: planetek aldatu egiten dute mugimenduaren abiadura eta argiaren intentsitatea; ibilbidearen tarte batzuetan Lurretik urruntzen direla ematen du.