Antzinako Unibertso-Ikuskera eta Modernizazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB
Ptolomeo-ren Epizikloen Teoria
Planeta bakoitza zirkulu txiki baten inguruan biratzen da, zeina epizikloa deitzen den, eta horren erdia Lurraren inguruan, edo hobe esanda Lurretik gertu dagoen puntu baten inguruan biratzen da, deferente izeneko borobil baten zehar. Biraketa bi horiek abiadura iraunkorrean dira. Horrek planeten kiribilak esplikatzen zituen, Eudoxoren teoriak bezala, baina gainera Eudoxo-k esplikatzen ez zituen abiaduren aldaketak eta distiren aldaketak esplikatzen zituen baita ere. (Ikus Ptolomeo 00:01:33).
Judutar, Kristau eta Musulmanen Ikuskera
Judutarrek, kristauek eta musulmanek antzinako grekoen unibertso-ikuskera onartu zuten, zeina XVI. mendera arte egon zen indarrean. Baina bere xehetasun batzuk aldatu zituzten, erlijio sinesmenekin bat egin ahal izateko. Adibidez, baztertu egin zuten unibertsoaren denboraren betierekotasuna, bateraezina delako Jainkoak unibertsoa sortu duela esatearekin. Gainera, kristauek Aristotelesen lehen mugitzaile mugiezin hura Bibliaren Jainkoarekin berdindu zuten.
Antzinako Unibertso-Ikuskera eta Filosofia
Antzinako unibertso-ikuskeraren ondorio filosofiko batzuk ondorengoak dira:
- Unibertsoa ordenaturiko zerbait da, eta bere zati bakoitzak bere tokia dauka osotasunean.
- Unibertsoa ezagungarria da, behaketa eta geometriaren bitartez.
- Lurra unibertsoaren erdian dago (geozentrismoa).
- Gizakiok gara Lurraren jabeak, unibertsoaren erdian gaude, unibertsoa geuretzat edo geure neurrira egina egongo balitz bezala (antropozentrismoa).
Unibertso-Ikuskera Modernoa I: Galileo
Nikolas Koperniko-k (1473-1543) konponbide xinpleago bat aurkitu zuen, Ptolomeo-rena baino, planeten mugimendu atzerakoientzat, abiadura aldaketentzat eta distira aldaketentzat: heliozentrismoa (Eguzkia erdian).
Kopernikoren Heliozentrismoa
2. Kopernikoren heliozentrismoaren arabera, unibertsoaren erdian Eguzkia dago, eta beste planetak, Lurra ere, Eguzkiaren inguruan ibiltzen dira; Ilargia salbu, zeina Lurraren inguruan dabilen; eta izar tinkoen esfera geldirik dago. Lurrak hiru mugimendu ditu: Lurraren ardatzaren inguruko errotazioa, zeinak izar tinkoen eguneroko itxurazko mugimendua sortzen duen; Eguzkiaren inguruko translazioa; eta Lurraren ardatzaren deklinazioa, zeina zibota baten antzera inklinatzen den norabide desberdinetara bere ardatzaren inguruan biratzen denean. (Ikus Copérnico 00:02:17)
Giordano Bruno eta Unibertsoaren Konzeptua
Giordano Bruno-k (1548-1600) zera esan zuen: izarrak ez daudela tinko izarren esferan baizik eta hutsa eta infinitua den espazioan zintzilikaturik daudela, eta beste eguzki modukoak direla, non beste planeta batzuk egon litezkeen. Horrek, antzinako unibertso-ikuskeraren lehen motorraren gunea ezabatzea zekarren, eta kristauek Bibliako Jainkoa horren berdina zela uste zutenez, Jainkoaren lekua desagertzen zen. Eliza Katolikoaren Inkisizio Santuak suan hiltzera kondenatu zuen Bruno, eta bizirik erre zuen suan.