Antzinako Idazkera Sistemak: Grekoa, Egiptoarra eta Sumeriarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB

Idazkera alfabetikoa (grekoa)

24 letraz (7 bokal eta 17 kontsonante) osatuta, K.a. VIII. mendean hasi ziren alfabeto hau erabiltzen eta interpretatzen ikasten. Hala eta guztiz ere, haien hizkuntza propiora moldatu zuten. Modu honetan, benetako lehen alfabetoa sortu zen, non garrantzi bera ematen zitzaien bokalei zein kontsonanteei.

Haatik, denbora igaro ahala, alfabeto honen barietate desberdinak garatu ziren. Atenaseko biztanleek aldaera hau erabili zuten. Konplexutasuna zela eta, ezkerretik eskuinera idazten hasi ziren (Feniziarrek ez bezala). Grekoa, bere baitan, Europako alfabeto moderno guztien jatorria izango da.

Idazteko moduari dagokionez, hasiera batean, maiuskulak bakarrik erabiltzen ziren. Gainera, ez zen zeinu ortografikorik erabiltzen. Idazkeraren erabilera kontuan hartzen badugu, gaur egun arte erabiltzen da, batez ere, zientziaren arloan, alderdi batzuk izendatzeko:

  • Kimikan
  • Astronomian
  • Informatikan

Idazkera hieroglifikoa (egiptoarra)

Idazkera hieroglifikoa Mesopotamiako idazkera kuneiformea hasi zenean sortu zela uste da.

Elementu logografikoak eta piktografikoak nahasten ziren. Sinboloak oso ohikoak ziren, gainera, gehienetan erraz ikustekoak zirelako. Idazkera diseinatzeko, egiptoarrak haien ingurunean inspiratu ziren. 700 sinbolo inguru zeudela kalkulatzen da. Hala eta guztiz ere, garai greko-latinoan 6.000 baino gehiago zeuden.

Hieroglifikoak harriaren edo zuraren gainean margotzen ziren. Hilobi eta tenplu askotan margotuta eta grabatuta ageri dira, eta tintaz papiro izeneko orrietan idatzita. Gaur egun arte, batez ere, papirotan eta piramideetan idatzitakoa iritsi zaigu. Horretaz gain, egurra ere erabili zuten, eta haien idazki txikiak egiteko ostraka (zeramika puskak) izeneko materiala ere erabiltzen zuten.

Biztanleen %1ak bakarrik zekien hieroglifikoak irakurtzen eta idazten, aristokraziari eta eskribei bakarrik zegokien eskubidea baitzen. Eskribak familian aukeratzen ziren, eta seme-alabengan pasatzen zen kargua zen. Idazkera hieroglifikoa sakratutzat hartzen zen. Hala ere, Faraoiek ondasunen kontrola izateko erabiltzen zuten.

Idazkera kuneiformea (sumeriarra)

Antzinako Sumer eskualdeko hizkuntza zen. Hala ere, Mesopotamiako hegoalde osoan hitz egiten zen. K.a. XIX. mendean akadierak ordezkatu zuen. Hortik aurrera eta gure aro hasiera arte, hizkuntza sakratu gisa edo zientzian erabiltzen zen.

Hasierako etapetan zeinu mnemonikoen idazkera-sistema erabiltzen zen, objektuentzat eta hauekin lotura zuten eremu semantikoetarako ere. Geroago, ez zituzten bakarrik hitzak irudikatzen, baita elementu sintaktikoak ere. Sumeriarra lokatzez edo harriz egindako tablilla kuneiformeetan iritsi zaigu gaur egun arte.

Sumeriarra antzinako Ekialde Hurbileko eskribek idazten ikasi zuten. Hauek, idazteaz gain, testuak irakurri eta artxiboetan ere antolatzen zituzten. Eskribek prestakuntza zehatza jaso behar zuten. Idazleak DUBSAR izena hartzen zuen; DUB taula esan nahi zuen, eta SAR idatzita. Beraz, DUBSAR taula baten gainean idazten zuena zen. Haien prestakuntzak mota askotako lanak egiteko aukera ematen zien. Horregatik, maila sozial altuan kokatzen ziren. Idazkera pertsona eta ondasunen kudeaketarako sortu zen.

Entradas relacionadas: