Antzinako Greziako Komedia: Jatorria, Motak eta Egileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB

Antzinako Greziako Komedia: Jatorria eta Garapena

Antzerkia Antzinako Grezian sortu zen. Izan ere, udaberriaren hasieran, Dionisioren omenez festa egun batzuk ospatzen zituzten, festa dionisiakoak deiturikoak. Dionisio mahastiaren, ardoaren eta estasiaren jainkoa zen. Festa Dionisiakoetan ohikoa zen lagun-taldeak abesten eta dantzatzen ibiltzea Atenasko kaleetan barrena. Abesti eta dantza hauek Dionisiori buruzko kondaira mitikoekin lotzen ziren, baina gero gaiak ugaritu zituzten. Hau da antzerkiaren aitzindaria.

Geroago, horri bi elementu erantsi zizkioten: alde batetik, elkarrizketa, eta bestetik, ikuskizuna. Elkarrizketan, jatorrizko taldetik pertsona bat bereizten zen eta taldearekin hitz egiten hasten zen; hori zen antzerkiaren muina. Hasieran, elkarrizketa pertsonaiaren eta taldearen artean izaten zen, baina ondoren pertsonaien kopurua handitu egin zen. Prozesu hau guztia K.a. VI. menderako burututa zegoen, eta lehenengo obrak garai horretakoak dira. Baina Greziako antzerkiaren gailurra K.a. V. mendean iristen da, demokraziarekin batera.

Komedia: Ezaugarriak eta Motak

Komedia tragediarekin batera sortu zen, baina haren ezaugarriak desberdinak dira. Komedian, komedia-egileak nahi duen argumentua landu dezake; gehienetan bizitza arrunteko gaiak dira: bi gazteren arteko maitasuna, bidaia bat egitea... Eguneroko gertakizunak. Pertsonaien aldetik, kaleko biztanle arruntak dira, anonimoak. Lagunarteko hizkuntza erabiltzen dute, batzuetan lizuna. Bukaeretan, garrantzirik gabeko arazo bat planteatzen da, eta azkenik konpondu ondoren, festa batekin bukatzen da. Bi mendez erabiltzen da bereziki komedia, K.a. V. mendetik K.a. III. mendera arte.

Bi komedia mota bereizten dira:

  • Komedia Zaharra
  • Komedia Berria

Komedia Zaharra (K.a. V. mendea)

Haren helburu nagusia kritika politikoak egitea zen, eta pertsonaiak erabat indibidualak ziren. Egitura aldetik nahiko berezia da:

  • Prologoa: Egoerari buruzko informazioa ematen da.
  • Parodos: Koruarekin lehenengo agerraldia da.
  • Agon: Protagonistak eta antagonistak gatazka bat izaten dute.
  • Parabasis: Koroa agertzen da eta autorearen izenean hitz egiten du.
  • Eszena tipikoak: Errepikatzen diren hainbat eszena dira.
  • Exodo: Koroak bukaerari harrera egiten dio.

Komedia Berria (K.a. V-III. mendeak)

Haren helburu nagusia bereziki entretenitzea da. Pertsonaia prototipo ezberdinak daude: gazte maiteminduak, neska maitatua, agurea eta esklabu argia. Gainera, haren egitura aldatu egiten da; koroa bakarrik dekoratiboa izango da dagoeneko. Hasieran, prologo bat egongo da, eta ondoren, aktok, pertsonaien arteko elkarrizketak.

Komediaren Egile Nagusiak

Aristofanes: Komedia Zaharraren Maisua

Aristofanesek komedia zaharrak idazten zituen. Haren komediak polisetik abiatzen dira; horregatik, errealitatea islatzen da, arazo erreal eta serioak argumentuetan, baina modu dibertigarri eta entretenigarrian. Autoreak irtenbide komikoa ematen saiatzen da, absurdoa edo fantastikoa. Kritikak politikoak, ekonomikoak edo kulturalak izaten dira; batzuetan, gerra ere kritikatu izan du.

Haren obra nagusien artean aurkitzen dira:

  • Hodeiak: Hezkuntza sistema, sofistak eta Sokrates kritikatzen ditu.
  • Lisistrata: Gerraren kritika egiten du, komedia pazifista da.
  • Pluto: Aberastasunaren banaketa bidegabearen kexa egiten du.
  • Asanbleistak: Politika-sistema agerian uzten du.
  • Bakea: Gerra kritikatzen du.

Menandro: Komedia Berriaren Aitzindaria

Gutxi dakigu Menandroren bizitzari buruz. Menandro atenastarra zen eta Komedia Berriari hasiera eman zion. Aristofanesen jarraipena zen, baina interes berriak zituen honek. Garai hauetan, bizitza politikoa ez zen Aristofanesen garaian bezain interesgarria; horregatik, gai berriak bilatzen saiatu zen, eta gehiago pertsonaien izaeran zentratu zen.

Gainera, pertsonaia berriak sortu zituen: adulatzailea, misantropoa, misoginoa, esklabu argia... Plauto eta Terentzioren bidez, pertsonaia hauek komedia latindarrean ezarriko dira. Komedia hauek nahasgarriagoak edo enredo gehiago izango dituzte. Obra ugari egin bazituen ere, soilik gutxi batzuk ditugu ezagun, adibidez, Samia eta Misantropoa.

Entradas relacionadas: