Antzinako Greziako Filosofia: Sofistak, Sokrates eta Platon
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Sofistak
Erretorika irakasten zieten gazte aberatsei. Sofistek giza arazoez jardun zuten; haien ustez, gizakia baitzen unibertsoaren eta gizakiaren zentzua antzemateko gai. Postura erlatibistak defendatu zituzten. Sofisten ustez, ez dago egia absoluturik; garrantzitsuena elkarrizketa bateko solaskideak konbentzitzea zen. Eszeptikoak izan ziren, eta jarrera konbentzionala izan zuten. Platonen ustez, jarrera erlatibista eta eszeptiko hori jakinduria ezagutzeko oztopo bat zen.
Sokrates
Platon Sokratesen ikasle izan zen. Sokratesen helburua elkarrizketaren bitartez ezagutza lortzea zen.
Bi Urrats
Ironia
Helburua elkarrizketan parte hartzen zuten solaskideek ezjakituria onartzea zen. Horrela, erantzun desegokiak baztertu eta egokiak bilatuko zituen. ("Nik bakarrik dakit ez dakidala ezer")
Maieutika
Solaskideek beren ezagutzak kanporatzea da.
Sokratesek definizio unibertsalak bazirela uste zuen. Haren ustez, inor ez da gaiztoa nahi duelako, baizik eta ongi jokatzeko zer egin behar den ez dakielako. Sokratesek garrantzia eman zion nork bere buruaren ezagutzari; horri intelektualismo morala deritzo.
Platon
Ontologia
Platonek bi mundu bereizi zituen:
Ideien Mundua
Osagaiak ideiak dira: bakarrak, betikoak eta aldaezinak dira, eta ez dira materialak. Arrazoimenaren bidez ezagutu daitezke.
Mundu Sentikorra
Objektuak sentimenen bidez ezagutu daitezke: anitzak, galkorrak eta aldakorrak dira. Mundu hau etengabe aldatzen ari da.
Platonen ustez, ideiak dira benetako errealitatea; ideien bidez existi daitezke mundu sentikorreko objektuak.
Epistemologia
Bi ezagutza mota bereizi zituen:
- Zientzia (episteme): ideien ezagutza absolutua.
- Iritzia (doxa): aldakor eta galkorren ezagutza erlatiboa.
Episteme arrazoimenaren bidez lortzen da, eta doxa sentimenen bidez. Sentimenen bidez lorturiko ezagutza ez da fidagarria. Arrazoimenaren bidez lortzen den ezagutzari dialektika deritzo.
Ongiaren Idea
Ideien munduan ezagutu daitekeen azkena eta gorena da. Platonen ustez, Ongia ezagutzen duena jakintsua izango da, eta hiria gobernatzeko aproposa.
Antropologia
Platonen ustez, gizakia gorputzaz eta arimaz dago osatuta. Gorputza materiala eta hilkorra da, mundu sentikorrekoa; eta arima, hilezkorra eta ideien mundukoa.
Hiru arima mota bereizi zituen:
- Irritsezkoa
- Suminkorra
- Arrazionala (besteak baino gehiago da, hilezkorra delako)
Bertuteak eta Hiri Ideala
Platonen kezka nagusietako bat hiria edo estatua nolakoa izan behar zen zehaztea zen. Haren ustez, hiriaren eginkizuna gizakiaren zoriontasuna eta ongizatea bermatzea da. Horretarako, hiriak zuzena izan behar du, eta hiritar bakoitzak bere eginkizunak izango ditu.
Hiru gizarte-sail bereizi zituen:
- Ekoizleak: irritsezko arima dute, eta eginkizuna hiriarentzat oinarrizko ondasunak ekoiztea da.
- Zaintzaileak: arima suminkorra dute, eta hiriaren defentsaz arduratzen dira.
- Agintariak: arima arrazionala dute, eta agintzea dute helburu.
Platonen ustez, gobernu motarik onena aristokrazia izango litzateke, eta txarrena, berriz, tirania. Platon demokraziaren kontrakoa zen, gobernu lanetarako prestatuta ez daudenek gobernatzen baitzuten.