Antzinako Greziako Filosofia: Platonen Teorietatik Helenismoraino

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,77 KB

Antzinako Greziako Filosofia

Platon

Errealitatea Platonen Arabera

Platonentzat, aurreko filosofoen azalpenak akatsak zituzten. Parmenides eta Demokritoren teoriak onartezinak zirela esaten zuen. Platonen arabera, errealitatea bi mundutan banatzen da: sentipenezko mundua eta ideien mundua.

  • Sentipenezko mundua: Aldakorra eta inperfektua da; bertako objektuak ideien munduko ereduen kopiak dira, eta gure zentzumenek hautematen dituzte.
  • Ideien mundua: Materiazkoa ez den errealitate aldaezin eta perfektua da; bertako entitateak ideiak dira, eta bakarrik arrazoimenaren bidez ezagutu daitezke.

Ideien teoriaren arabera, gure inguruko gauza guztiak ideia edo forma bati lotuta daude, hots, esentzia bati. Esaterako, zaldi orok zaldiaren ideiaren partaidetza du, eta horregatik dira zaldi, ez beste zerbait. Gainera, ideien artean hierarkia bat dago, eta hierarkia horren gailurrean Ongiaren ideia dago, ideien iturri nagusi eta errealitate ulergarriaren azken muina. Platonen Haitzuloaren alegoriak irudikatzen du gizakia nola igarotzen den mundu sentikorretik ideien mundura, benetako ezagutzaren bila. Egia ezagutzeko bide horretan, pertsonak ideien mundura heldu eta, horrela, errealitate osoaren ikuspegia lortzen du, Ongiaren ideiaren argitan.

Ezagutzaren Teoria

Platonen ezagutzaren teoria dualismo ontologiko eta epistemologiko batean oinarritzen da.

  • Ontologia: Bi errealitate mota bereizten ditu: sentipenezko mundua (aldakorra eta iragankorra) eta ideien mundua (betierekoa eta perfektua).
  • Epistemologia: Bi ezagutza maila bereizten ditu: doxa (sentipenezko munduan oinarritzen den ezagutza aldakorra eta partziala) eta episteme (ideien munduan oinarritzen den benetako ezagutza). Episteme lortzeko, dialektika erabiltzen da, eztabaida eta galdera bidezko metodo bat.

Anamnesiaren teoriaren arabera, gizakiaren arimak jada ezagutzen ditu ideiak, baina jaiotzean ahaztu egiten ditu. Ikaskuntza ez da ezer berria ikastea, baizik eta barnean gordeta dagoena gogoratzea eta horrela egiazko errealitatea ulertzea.

Aristoteles

Platonen Ideien Teoriaren Kritika

Aristotelesen ustez, ezagutza ez da aurrez existitzen den oroitzapen baten ondorioa, baizik eta esperientziaren bidez eta objektu sentikorretatik abiatuta eraikitzen da. Aristotelesek Platonen Ideien teoriari kritika garrantzitsuak egin zizkion. Aristotelesek argudiatu zuen Platonen Ideien teoria azalpen gehiegizkoa dela eta ez dela beharrezkoa beste errealitate baten beharra ezagutza ulertzeko; aitzitik, ezagutza gure esperientzia eta arrazoiaren bitartez lor daiteke.

Politika

Aristotelesek gizakia animalia politikoa zela pentsatzen zuen, bizi irauteko gizartean bizi behar duelako. Bikaintasuna eta zoriontasuna bakarrik Polisean lortu ahal zirela uste zuen. Aristotelesen garaiko Atenasen, herritartasun eskubideak populazio osoaren %13k bakarrik zituen. Berarentzat, zeregin eta eskubideen banaketa naturala zen. Aristotelesek botere banaketa eta jabetza pribatua defendatzen zituen, legeak beharrezkoak direla azpimarratuz.

Filosofia Helenistikoa

Alexandro Handiaren heriotzatik (K.a. 323) Kleopatra VII.aren eta bere maitale Marko Antonioren suizidioararte doa aldialdi hau. Garai helenistikoan, interes filosofikoak etikara eta zoriontasunera zuzentzen ziren. Hainbat eskola sortu ziren:

  • Epikureismoa: Plazerra maximizatu eta mina minimizatu behar zen zoriontasunera iristeko.
  • Estoizismoa: Zoriontasuna autokontrolean datza, patua onartuz.
  • Zinismoa: Gizarteko arau eta konbentzioak apurtzen zituzten, bizimodu aszetikoa zeramaten.
  • Eszeptizismoa: Dogmatismoa arbuiatzen zuen, ez dago balio unibertsala duen ezagutza ezartezko irizpiderik.

Agustin Hiponakoa

Fedea eta Arrazoimena

Fedea erlijio baten edukien sinesmena da. Agustin Hiponakoarentzat eta Tomas Akinokoarentzat fedea eta arrazoimena bateragarriak dira. Agustinen egiaren bilakuntza ez zen kontenplazio hutsa, baizik eta bilakuntza aktibo bat, non fedea eta maitasuna ezinbestekoak diren.

Zoriontasuna eta Jainkoa

Agustinentzat egiaren bilakuntza eta zoriontasuna erabat loturik daude. Benetako zoriontasuna egia osoaren jabetzan datza. Agustinek, ondasun ez-iraunkorrekin ezin zarela zoriontsua izan zioen; zoriontsu egingo gaituzten ondasunak iraunkorrak eta bakarrak dira. Ondasun iraunkor eta bakar hori, Jainkoa da.

Filosofiaren Sorrera

Mendebaldeko filosofia, K.a VI. mendean sortu zen, antzinako Grezian. Mitotik logosera igarotzea ekarri zuen. Lehenengo filosofoak arrazoien erabileran oinarritu ziren. Oinarrizko legea, lehen filosofoek mundua edo naturaren jatorria aurkitu nahi zuten, hau da, arkhea aurkitu nahi zuten.

Entradas relacionadas: