Antzinako Greziako Filosofia: Mitoa, Logosa, Sokrates eta Sofistak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Mitoa

Kosmogoniak unibertsoa aztertzen du, eta Teogoniak, jainkoen izaeraz eta sorreraz dihardu.

Mitoak kontatzen zituztenei aedoak deitzen zitzaien, eta ahoz transmititzen ziren. Mitoen bidez, garai hartako bizimodua, ohiturak eta abar ezagutu daitezke.

Mitoak gizakiarekin zerikusia zuten gertaeren azalpenak ziren. Dogmatikoak ziren, hau da, ez ziren zalantzan jartzen. Azalpenak ez ziren zuzenak, zeharkakoak baizik, irudiak edo sinboloak erabiliz ematen zirenak. Mitoen sinbolo nagusiak jainkoak ziren, antropomorfikoak: giza sentimenduak eta forma zituzten, baina ikusezinak eta hilezkorrak ziren. Mitoen ondorengo pentsamendua patua zen; jainkoak ere haren mende zeuden. Patua zen indar iraunkor bakarra.

Mitoak denborarekin desagertzen joan ziren, eta balioen hedapen-funtzioa betetzen hasi ziren. Jokabide egokiena zein den esaten zuten, eta nolakoak izan behar ziren jainkoak pozik edukitzeko (adibidez, ausarta, ederra, aberatsa). Mitoak zekizkienak jakintsua zen.

Mitosetik Logosera

K.a. IV. mendetik K.a. II. mendera bitartean, Mediterraneo itsasoaren ingurune txiki batean Logosa garatu zen: arrazionaltasuna oinarri duen pentsaera mota. Aldaketa gertatu zen, antzinako azalpenak gezurra zirela konturatu zirelako. Arrazionalek egia asmatu zuten; orain, egia zekiena zen jakintsua. Aro Modernoa eta Ilustrazioa bultzatu zituen pentsamendu arrazionalak.

Eragileak:

  • Polisaren garapena.
  • Aristokraziak indarra galdu eta demokrazia ezarri zen.
  • Neskak etxean eta mutilak denbora librean eztabaidan aritzen ziren.
  • Trukea utzi eta dirua erabiltzen hasi ziren.

Sokrates eta Sofistak

Lege naturalari buruzko eztabaidan bi jarrera nagusi zeuden:

  • Legeen balio unibertsala eta natura defendatzen zituztenak (physis-aren aldekoak).
  • Legeak konbentzio edo akordio bat zirela esaten zutenak (sofistak).

Sofistak

K.a. V. mendean, Atenasen elkartu ziren pentsalari aditu eta esperientziadunak. Asko kanpotik etorritakoak ziren eta irakasle gisa aritzen ziren. Polisaren arazo praktikoez kezkatzen ziren. Erlatibistak ziren, dena erlatiboa zela uste baitzuten. Jakintza guztia bildu eta ezagutza orokorra sortu nahi zuten. Legedia eta erlijioa gizon beldurtien eta maltzurren asmakizuna zirela uste zuten, pertsonak zapaltzeko. Garrantzi handia zeukan beraientzat publikoan hitz egiteak. Maisuak ziren eta dirua kobratzen zuten; hori Sokratesek ez zuen egiten, eta horregatik esaten da sofistak "gaiztoak" zirela. Protagoras sofista garrantzitsua izan zen, Antzinako Greziako lehenengo sofista eta garrantzitsuenetarikoa.

Sokrates

"Bakarrik dakit ezer ez dakidala"

K.a. 470-399. urteetan bizi izan zen. Ez zen irakaslea, ez zuelako kobratzen. Beti sofistekin eztabaidan aritzen zen, ez baitzuen onartzen sofisten erlatibismoa eta eszeptizismoa. Egiaren bilatzailea izan zen; berak bilatzen zuen egia gizakian bertan zegoen. "Zer da zintzoa izatea?" eta "Zer da ederra izatea?" bezalako galderak egiten zituen. Horretara iristeko, taldeko eztabaidan oinarritzen zen, bi fase nagusitan:

Faseak:

  • Ironia: Solaskideari bere ezjakintasunaz ohartaraztean datza. Horretarako, galderak eginez aurkaria kontraesanetan erorarazten zuen.
  • Maieutika: Emaginaren lana da (Sokratesen amaren lanbidea zen).

Sokratesen eztabaidak beti "Zer da...?" galderarekin hasten ziren. Haren ustez, horrela definitu nahi zen kontzeptuaren esentziara iristen zen.

Entradas relacionadas: