Antzinako Greziako Filosofia: Egia, Ezagutza eta Gizartea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,5 KB
Sofistak eta haien Pentsamendua
Sofistak: Aldaketa politiko eta sozialak gertatzean, adimen-aldaketa bat gertatu zen. Naturak eta humanismoak eragin handia izan zuten legeetan, moralean, gizartean eta erlijioan.
Erretorika: Konbentzitzeko Artea
Erretorika: Hitz limurtzaileak erabiliz eta sentimenduetara joz, entzulegoa konbentzitzeko artea da. Erretorika-eskolak sortu ziren heziketa bertutetsua emateko, besteak konbentzitzea helburu, egia edo gezurra esan.
Eszeptizismo Epistemologikoa
Eszeptizismo epistemologikoa: Ezin zen egia unibertsala eta objektiboa ezagutu. Ezagutza zentzumenen menpe zegoela pentsatzen zuten, eta ezagutza hautemangarria zela onartu zuten. Zentzumenen bitartez egia unibertsala ezagutu zitekeen, baina egia hori subjektiboa, erlatiboa eta aldakorra zen haien ustez. Beraz, ez dago pertsona guztien gaineko egia osorik; pertsona bakoitzak bere egia unibertsala du.
Legeen Konbentzionaltasuna eta Gizartea
Gizarte- eta politika-bizikidetza: Legeen konbentzionaltasuna pertsonen arteko hitzarmenaren emaitza da. Gizartea eta politika konbentzionaltasunez antolatzen ziren. Legeak gizaki talde batek adostu zituen, eta horretarako erabilgarritasunean oinarritzen ziren. Legeak ezartzen ziren gizarte horrentzat baliagarriak ziren bitartean. Komunitate horrentzat egiazkoak baziren, baina erabilgarritasuna galduz gero, legeak aldatu egiten ziren. Gizarte bateko gizaki multzoak erabakitzen ditu balio moralak, legeak, ohiturak eta kultura-edukiak, ez kanpoko eragileek.
Platon: Ideien Teoria eta Dualismo Ontologikoa
Platonek bi mundu bereizten zituen:
- Mundu Sentikorra:
- Gauzak, izaki fisikoak, mundu materiala.
- Materiala, ustelkorra, aldakorra (guztiak aldatzen dira).
- Partikularra (guztiak berdinak baina desberdinak), anitza.
- Sortua (dauden gauzak momentu batean jaio), hilkorra, inperfektua.
- Itxura, imitazioa.
- Ezagutza: Zentzumena → Doxa (iritzia): subjektiboa, oinarririk gabekoa, "zer eta nolakoa" adierazten du.
- Mundu Ulerkorra (Ideien Mundua):
- Ideiez osatuta dago.
- Ideia = Esentzia.
- Materiala ez dena, ustelezina, aldagaitza, unibertsala, bakarra.
- Ez sortua, hilezkorra, perfektua.
- Esentzia, eredua.
- Ezagutza: Arrazoia → Episteme (ezagutza): objektiboa, unibertsala, oinarriduna, zergatia azaltzeko gai.
Bi Munduen arteko lotura: Platonek bi munduen arteko lotura azaltzen du imitazioa eta parte-hartzearen bidez. Mundu sentikorreko izakiak badirela dira ideien imitazioak edo parte-hartzeak direlako. Gauzak onak, ederrak, justuak dira Ongiaren, Edertasunaren eta Justiziaren ideietatik parte hartzen duten neurrian.
Sokrates: Antierlatibismo Morala eta Metodo Maieutikoa
Antierlatibismo Morala: Bertute, balio eta egia unibertsalak ezagutzea eta definizio unibertsalak aurkitzea. Sokratesek pentsatzen zuen jakituna zela balio eta egia unibertsalak ezagutzen zituena.
Intelektualismo Morala: Hori lortzeko intelektualismo morala erabili zuen.
Metodo Maieutikoa: Egia unibertsala jakiteko metodo maieutikoa erabiltzen zuen, elkarrizketaren bidez egia unibertsala barrutik ateratzen zuen.
Metodo Maieutikoaren hiru pausuak:
- Ironia: Ezjakituna dela esaten du, eta horrekin lortzen du besteak bere ezjakintasuna onartzea.
- Maieutika: Barruan daukagun egia unibertsala ateratzea lortzen du.
- Agerpena: Egia unibertsala zein den ezagutzen du.
Kultura Aniztasuna eta Egia Unibertsala: Sofistak vs. Sokrates
- Sofistak: Pentsatzen zuten justizia unibertsalik ez zegoela, ikuspuntu subjektiboak zirela nagusi, eta pertsona bakoitzak bere egia unibertsala zuela. Kulturaren ikuspuntua oso garrantzitsua zen, eragin handia baitzuen pertsonengan. Sofistek erretorika erabiltzen zuten hitz egiteko eta haien argudioak azaltzeko.
- Sokrates: Pentsatzen zuen egia unibertsal bat bazegoela eta pertsonen barruan zegoela. Bere ustez, definizio unibertsalak behar ziren egia unibertsala ezagutzeko. Sokratesek metodo maieutikoa erabiltzen zuen egia unibertsala jakiteko, elkarrizketaren bidez (hiru pausu: ironia, maieutika, definizioa).